2003ko otsailak 20, Osteguna

Sarea behatoki

Oihartzun handia izan du egunotan sarean prestatutako eta kalean gauzatutako mobilizazioak. Inoizko handiena leku askotan, mundu mailan inoiz prestatutako lehenengo mobilizazio globala izan zen iragan larunbatekoa. Jakinaren gainean geunden sareak mundu osoko jendeak leku batean elkartzeko duen indarraz, Seattle, Genoa eta Porto Alegre kasu. Baina ez aldi berean eta munduko bazter guztietan lortzeko ahalmena zuenik. Arrakasta horren eragile izan da, neurri handian, Indymedia komunikabide global-lokal horizontal eta irekia. Haren euskal adarrean, beste guztietan bezala, gurean izan diren manifestazioen informazio piloa dago.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2003ko otsailak 13, Osteguna

Azterketak eta satirak

Badirudi metrobilbao.com domeinuaren inguruko aferaren amaiera heldu dela, garraio enpresak azkenik eskuratu baitu Natxo Allenderen esku zegoen domeinu izen hori. Marrazkilari Getxotarra Putalocura.com bezalako webgune pornografiko-satirikoak egiteagatik ezagunagoa da eta, azken aldi honetan bere aktore dohaiak Porno Freak azpigeneroan erakusteagatik. Baina polemika bitxia sortu zen bere garaian metrobilbao.com-en inguruan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2003ko otsailak 4, Asteartea

Bide librean euskaraz

Software librearen aldeko EuskalGNU kolektiboak KBabel euskaratu du, itzulpenak egitea ahalbidetzen duen doako programaren euskarazko bertsioa. Linux sistema eragilean erabiltzekoa da KBabel hau, izan ere, bertako itzulpena egiteko erabiltzen diren gettext izeneko fitxategietan oinarritzen da programa eta haiek euskaratuta daude. Gogoratu behar dugu berriki Jaurlaritzaren bidez banatu izan dela Linux-en Mandrake 8 distribuzioaren euskarazko bertsioa. Gainera, KBabel-ek itzulpen memoriekin lan egiteko gaitasuna dauka, aurrez itzulitakoak berriro erabiltzeko aukera eskeiniz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2003ko urtarrilak 30, Osteguna

Lasterka dator gerra

George Bushek Iraki eraso egingo dion eguna ez dugu ezagutzen, baina gero eta errealagoa da mehatxua. Bada, hala ere, iazko Afganistanen aurkako erasoarekin alde ederrik. Oraingoan laguntza gutxi izango dute amerikarrek Europan eta herrialde arabiarren artetik, Espainiako gobernuarena bermatuta eduki arren. NBE ere erasoaren aurka ageri da eta AEBetan bertan protesta mugimenduak agertu dira. Interneteko informaziogune alternatiboetan nagusi da gerraren aurkako mugimendua, telebista kate handietan ia islarik izan ez duten manifestazio erraldoien eta bestelako ekintzen berri izateko bide nagusia da sarea, ustez adierazpen askatasunaren herrialdea den hartan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2003ko urtarrilak 23, Osteguna

Feriak, jaialdiak azokak

Era guztietako topaguneak egunotan

Hainbat lekutan eta hainbat gairen inguruko feriak eta jaialdiak egiten ari dira egunotan, ia denak batera. Esaterako, ikus-entzunezko saioen nazioarteko FIPA jaialdiaren 16. edizioa aste honetan, urtarrilaren 21etik 26ra izango da. FIPAk nazioartean telebistarako ekoitzitako lanak biltzen eta erakusten ditu. Aukera ederra da telebista saioen egileentzat, euren lana ezagutarazteko. Izan ere, lehiaketa da jaialdiaren jendaurreko aldea, bertako zinemetan ikuskatzen baitira era guztietako lanak, film laburrak, dokumentalak, fikziozkoak... Beste alderdi itxiago bat ere badu, telebista exekuktiboen arteko bilguneetan saioak erakutsi, saldu eta erosi egiten baitira.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2003ko urtarrilak 16, Osteguna

Aurreikuspenak.net

Sarean 2003ak ekarriko digunaren iragarpena

Urte hasiera bilanak eta iragarpenak egiteko sasoi aproposa da. Sareari dagokionez, badira iragan urtean nabarmendu diren joerak, aurten gehiago garatuko direnak. Horrelako iragarpenak egiteko ardura izan ohi du azken urteotan Quebec-eko Veille webguneak eta aurten zer gertatuko den iragarri du. Testua frantsesez dago, baina Sustatun euskarazko laburpena agertu da, 2003. urterako aurreikusiak izenburupean.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2003ko urtarrilak 9, Osteguna

Hoax bat?

Mezu kateak eta birus faltsuak berriro. Lehengo egunean lagun batek ohartarazi ninduen mezu elektroniko baten bidez: «Fwd: Kontuz, birus arriskutsua sortu da». Izenburuko Fw horrek adierazten duenez, niri eta beste hainbat laguni bidaltzen zigun oharra, beste batek pasatutako katearen jarraipena. Lagun horien izenak eta helbideak ere ikus nitzakeen, CC eremuan ageri baiziren. Ikus nezakeen, halaber, nire lagunari heldu aurretik kateak jarraitutako azkeneko urratsetan jendeak itsatsitako helbide elektroniko piloa. Mezua ahalik eta lagun gehieni berriz bidaltzeko eskatzen duen katearen adibide tipikoa zen.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2003ko urtarrilak 2, Osteguna

Negozio onak.com

Eredu arrakastatsurik ere bada sarean

Duela hiru urteko puntucom sukarraren erdian lilura zen nagusi. Merkatariak eta enpresa munduko ekintzaileak oro sarearen bidez aberastuko ziren panorama oniriko, surrealista eta azken finean irrealak utzitako biharamunean negozio eredu hutsalak desagertu dira eta, 2000ko martxotik hona, soilik indartsuenek edo estrategia egokia aukeratu zutenek lortu dute aurrera egitea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko abenduak 26, Osteguna

Gabonetako erosketak

Aukera handirik ez sarean

Konturatu gabe gabonak berriro gainean eta jendea erosketak konpultsiboki egiten ari den egun hauetan ordenagailu bat erostea egokitu zait. Norbaitek kontrakoa pentsa lezakeen arren, PC bat erosten dudan lehenengo aldia izango da eta eskaintza ezberdinen artean galduta nabil erabat: prozesagailua AMD edo Intel; grafikoen txartela 64 MBkoa eta telebista irteerarekin edo 32koa... Zalantza asko ditut, disko gogorra, pantaila eta bestelakoak ez aipatzearren.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko abenduak 19, Osteguna

Googleren azkenekoa

Albisteak eta argazkiak aurkitu, edozer erosi... Google azken aldian jaun eta jabe dugu bilatzaileen lehian. Webguneak sailkatzeko erabiltzen duen sistemagatik eta bere orrialdeen arintasunagatik apurka-apurka lehenengo postua kendu dio Yahoo-ri.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko abenduak 12, Osteguna

org.asmoak Bilbon

Internauten elkarte berria gurean

Atzo aurkeztekoa zen Internet & Euskadi elkartea Bilbon, Euskalduna jauregian antolatutako Datorrena 03 ekitaldian. Itxura guztien arabera, Asociacion de Internautas espainiarraren estiloko Internauten elkartea sortzea dute helburu beronen sustatzaileek, tartean Jose Antonio del Moral, @Euskadi buletina egiten duen kazetaria. Elkarte sortu berriaren webgunean dioenez, «komunikazio eta informazio teknologia berriak bultzatzea» izango du helburutzat talde honek eta, helburu zehatzagoen artean, «euskararen erabilpena bultzatzea» egongo da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko abenduak 5, Osteguna

Euskararen egunean

Asteartean irakurri nuen albistea sustatu.com albistegian. Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, Vilaweb atari katalanak egindako erreportaia aipatzen zuen Aitor Lopez de Aberasturik. Horrela izan nuen ospakizun horren berri.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko azaroak 28, Osteguna

Ez erosteko eguna

Buy nothing day izango da bihar

Interneteko ekintzaileen urteroko hitzordua bihurtu da kontsumismoaren aurkako egun hau. Aurtengo Buy nothing day bihar izango da: egun batez ezer ez erostea kontsumismoaren aurkako protesta ekintza bihurtu da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko azaroak 21, Osteguna

Domeinuak eta ordaintzea auzitan

Berriki Michelin enpresak domeinua kendu dio bizkaitar bati. Indie musika jartzen duten tabernen gida bat zeukan honek, 1998an erregistratutako michelindie.com domeinupean. Uda honetan Michelin-ek salatu zuen, «bere markarekin nahastea sortzen duelako». Webgunearen edukiek marka horrekin eta bere jarduerekin inolako zerikusirik ez duten arren, epaile batek arrazoia eman dio frantziar enpresari, bizkaitarrak bere domeinua michelin eta die hitzen elkartzearekin sortu zuela argudiatuz, «ingelesez esanahi ilun eta tragikoa duena», epailearen esanetan. Erregistratzaileak asmo gaiztoa izatea da WIPO auzitegiak inori domeinu bat kentzeko onartzen dituen balizkoetako bat.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko azaroak 14, Osteguna

Carnivore eta ludoteka

Internautek programekin elkar eragiten

Bartzelonako Art Futura, etorkizuneko artearen gaineko bilkura garrantzitsua, duela bi aste izan zen Bartzelonan, hamairugarrenez. Badirudi aurten indarra hartu duela, hainbat proiektu interesgarri erakutsiz. Tartean, Carnivore programaren moldaketa bitxi bat, Bartzelonako Area 3 kolektiboaren eskutik. Carnivore FBIk sortutako programa bat da, internauten nabigazioan eta posta elektronikoan bidali eta jasotzen diren hitzak eta internauten mugimenduak kontrolatzeko sortua. «Orwel eta Ballard-en aurpegirik makabroena erakusten duen polizia-gizartea» ordezkatzen du, Area 3 taldekoen esanetan, software honek.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko azaroak 7, Osteguna

Euskaldunak erdaraz nabigatzen

EAEko internauten nabigazio birtualen gaineko datuak eman berri ditu Eustat erakundeak. Aurtengo bigarren hiruhilekoan eginiko inkesta honetako emaitzen arabera, milioi laurdenetik gora dira Google bilatzailea aipatzen duten Internet-erabiltzaileak (264.000 aipamen) eta, ondorioz, 2002ko 2. hiruhilekoan bilatzailerik erabiliena da, 2001eko 4. hiruhilekoan nagusi zen Yahoo-ren tokia hartuta. Bilatzaileen sailkapen horretan bigarrena Yahoo da eta Terra hirugarren lekuan. Askoz beherago, 13. tokian, kaixo.com elebiduna dago eta 23. tokira jaitsi behar dugu aurki.com euskalduna topatzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko urriak 31, Osteguna

BWEB gehiago

Euskal atari gehiago, atarien gainbehera garaian

Iragan astean euskaraz nabigatzeko programak aipatu genituen, Bilboko Zuhar enpresak Mozilla nabigatzailearen euskaratzea beregain hartu duela ere aipatu genuen. Bada, geroxeago jakin dugu Mozilla 1.1 nabigatzailearen itzulpena sarean eskuragarri dagoela. Windows, Linux eta Mac OS sistemetarako balio du eta ingelesezko programari eransten zaion paketea da, itzulpena dakarren gehigarri moduan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko urriak 24, Osteguna

Euskaraz nabigatzeko

Itzulpen zaharkituak eta arazoak lizentziekin

Gure ordenagailuekin komunikatzeko euskaldun gehienok erdarazko sistema eragileak eta nabigatzaileak erabiltzen ditugu. Badira euskarazko bertsio batzuk baina betiko arazoa da laster zaharkituta geratzen direla.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko urriak 17, Osteguna

Lagunak ikusten

Berehalako mezularitzaren arrakasta

«Eta nola dabil Kepa? Aspaldian ez dut messenger-ean ikusi». Horrelako elkarrizketa bat entzun nuen lehengo egunean tren batean. Dudarik gabe, berehalako mezularitzak iraultza ekarri du internauten komunikatzeko moduan eta ohituretan. Kasu batzuetan mugikorraren ordezkoa ere bihurtu da, doako ordezkoa, SMS mezuen ordezkoa eta posta elektronikoaren ordezkoa. Baina zergatik da hain arrakastatsua? Faktore asko ditu bere alde IM edo Instant Messaging delakoak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko urriak 10, Osteguna

Sareko kontzertu aretoak

Amarauneko ibilera birtualetan irakurri dut albistea: Kevin Mitnick-ek liburua argitaratu du eta bere ordenagailu eramangarri bi saldu ditu. Mitnick inoizko hackerrik famatuena izan da baina gizajoari aspaldi ez diote epaileek makina horietara hurbiltzen uzten eta. Diru beharrean ei dagoenez, 90ko urteen hasieran hainbat enpresa handiren zerbitzarietara sartu eta dirua ebasteko erabili zituen ordenagailuok saltzea erabaki du. Egun erabat zaharkituta dauden makina horiek balio sinbolikoa dute eta fetitxistaren batek erosiko ditu aurki.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko urriak 3, Osteguna

Musikaz sarean

Musika aldizkariak eta webzineak han eta hemen

Azken aldi honetan ugaritu dira sarean musikari buruzko argitalpenak. Batzuk audioa eta bideoa ere eskaintzen dituzten atari osatuak dira, emisiondigital.com edo doctormusic.com kasu. Beste batzuk, mondosonoro.com bezala, aldizkarien bertsio digitalak dira.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko irailak 26, Osteguna

Wi-Fi iraultza

Haririk gabeko konexioak nonahi eta doan

Ia txiripaz, sarearen azken kolpe gogorra ekarri du, printzipioz etxeko kableak ordezkatzeko sortutako sistema inalambrikoak. Leku txiki baterako pentsatuta, lantokian edo etxeko hormetan zulorik egin behar ez izatea lortzen da Wi-Fi sistema batekin.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko irailak 19, Osteguna

Spam amesgaiztoa

Gero eta lagun gehiago kaltetzen duen fenomenoa da Spam-a edo eskatu gabeko publizitate mezu elektronikoena. Jendearen pazientzia, denbora, eta konexioen banda zabalera kontsumituz, azken finean dirua gastarazten die haren biktimei.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko irailak 12, Osteguna

Ziberbiktimak

Pribazitatea urratu dute legeek eta poliziek

Esan ohi da gerra egoeran lehendabiziko biktima egia izaten dela. Pribazitatea haren ondoan jausi da bigarren dorrea bezala. Izan ere, urtebeteren buruan herritarron eremu pribatuaren urradura handiak izan dira, gobernuen ageriko jokabideek eta onartu dituzten lege berriek erakusten dutenez.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko irailak 5, Osteguna

Sindromeak jota

Opor osteko sindromea ibiliko da egunotan batzuen eta besteen ahotan. Eguraldiari dagokionez uda hau historiako txarrena izanagatik, askori balio izan zaigu deskonektatzeko. Besteak beste, Internetetik deskonektatzeko aroa izan da abuztua, internautentzat zein sarean informazioa jartzen dutenentzat.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko uztailak 25, Osteguna

Party time

Informatika ez da nire gairik gustokoena baina egunotan Donostian izango den hitzordua gogoratu beharko dut. Euskal Party-ren 10. edizioa izango da gaurtik igandera. Bertan programazioan adituak diren ehunka, milaka gazte batuko dira, bakoitzak bere ordenagailua eramanda, bakoitzak bere programazio lanak besteei erakusteko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko uztailak 18, Osteguna

Kontraste bila

Kazeten zentsura gainditzen du sareak

Teknikaren aurrerapenak ahalbidetzen digu egun gure egunkaria edukitzea Interneten. Norberak edo lagun taldeak eginiko albistegi txikiak modan daude, weblog edo blog izenekoak. Sistema automatizatuak dira: editatzeko albistearen titularra, sarrera eta testu nagusia koadro banatan idatzi eta maketatuta ageriko zaigu, loturak eta guzti.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko uztailak 11, Osteguna

Ziberkazetaritza berria

Bestelako kazetaritza egin daiteke sarean

Internetek eta komunikazioen aurrerapenak bestelako kazetaritza moldeak sortzea ahalbidetzen dute. Horixe frogatu du Quim Gil ziberkazetari kataluniarrak. Net Media 2002, European Online Journalism Awards izeneko sarietako bat jaso du, Best News Story atalekoa. Sareko kazetaritza ekimenak nabarmentzeko dauden saririk ospetsuenak dira hauek eta saririk garrantzitsuena da Gilek jaso duena.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko uztailak 4, Osteguna

Mundura adi

Duela bi asteko grebarekin batera iragarri zen Indymediaren euskal adarraren zabalkundea. Mundu mailako Indymedia sarean Basque edo euskal atala indarrean sartu zen ofizialki. Aurretik hilabete batzuk lanean eman dituen taldearen emaitza da, posta elektronikoaren bidez koordinatzen eta alderdi teknikoak, teorikoak, estetikoak eta beste guztiak eztabaidatzen eta adosten ibili den lagun multzoaren lana.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko ekainak 27, Osteguna

Berriz musikarik gabe

Iragan astean, dudarik gabe, albiste nagusia Audiogalaxy-ren ixtea izan da, internauten artean ziztuan zabaldu dena. Internauten artean diot, ezen Audiogalaxyko arduradunek ez dute inolako adierazpenik egin, ez webgunean bertan, ezta prentsan ere. Kontua da AEBko musikaren industriak, disketxe nagusiak biltzen dituen RIAA izenekoak Audiogalaxy salatu zuela, iragan urtean Napster famatuak hartu zuen erabiltzaile kopuru bera apurka-apurka hartzen ari zelako.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko ekainak 20, Osteguna

Documenta

Sonar jaialdi arrakastatsua izan da iragan asteburukoa. Hiru egunez 80.000 lagun baino gehiago bildu ziren Bartzelonan. Astebete lehenago, baina egun gehiago zabalik egoteko zabaldu zen egungo sorkuntzaren beste hitzordu bat, Documenta izenekoa. Urtero Alemaniako Kassel hirian egiten den arte garaikidearen erakusketa erraldoi honetako 11. edizioa da aurtengoa eta ehun egunez egongo da zabalik, irailaren 15a arte.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko ekainak 13, Osteguna

Gabba Gabba hey!

Dee Dee eta Ramones mania sarean

Iazko apirilaren 15ean hil zen Joey, eta urtebete beluago hil da Dee Dee Ramone, bere taldekide eta alegiazko anaia Ramone familia rockeroan. Sarean badira webgune franko haren gainean eta gehienetan ageri da albistea. Ramonesonline.com-en gertaeraren gainean egunotan argitaratu diren albisterik interesgarrienen bilduma dakar, nyrock.com-en edo rollingstone.com-en agertu direnak kasu. Azken honetan 1976ko elkarrizketa bat irakur dezakegu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko ekainak 6, Osteguna

Beratik Barnara

Gaur hasi eta hilaren 9a arte Beran izango den Ertz jaialdia ezin aipatu gabe utzi. Multimedia, bideo esperimentala, musika eta beste gauza interesgarri batzuk ikusi ahal izango ditugu gure Sonar txiki honetan. Ertz jaialdiaren gaineko informazioa sarean Ertz Arte Gunearen webgunean aurkituko duzue. Bertan, jaialdiko egitarauaz eta nondik norako guztiez gain, etengabeko erakusketa dago, Artists atalean, Bera aldeko artista batzuren lanak internautei erakusteko. Gallery atalean, jaialdiaren iragan edizioan eta iazko urrian ateratako argazkiak daude.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko maiatzak 30, Osteguna

Freak mundu bizarro-a

Web harrigarri, bitxi, nazkagarri eta barregarria

Umorea, eskatologia, sexua, absurdoa, heriotza, zoofilia... Horrelako elementuak nahasten dira webgune askotan, proportzio ezberdinetan. Orokorrean web freaky-ak esaten zaie, ganorazko mezu askorik ez dute baina egileen paranoiak edo sormenaren joerak islatzen dituzten webgune harrigarri eta bitxiak izan ohi dira.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko maiatzak 23, Osteguna

Musikariak sarean

Webgune ofizial eta ez ofizialak promozio bide

Sarean bueltaka, hainbat musika talderen webguneak aurkituko ditugu. Duela urte batzuk ezohikoa zen musikari edo talde batek webgunea edukitzea, baina egun oso gutxi dira sarean erreferentziaren bat ez dutenak. Ofizialak eta ez ofizialak, ikusgarriak eta eskasak. Denetarik dago eta ez da arraroa aurkitzea webgune ofiziala baino askoz hobea den ez ofiziala, internauta izengabe batek egina.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko maiatzak 16, Osteguna

Waking life

Belaunaldi digitalaren lehenengo kultozko filma

Sarean irristatzen, Bitniks aldizkarian, Waking Life filmarekin egin dut topo. Bertan, Alex Lamikizek filma goraipatzen du. «belaunaldi digitalaren lehenengo kultozko filma» dela esanez. Gernikarraren iritziz hau «Filma da. Kultura digitala ez da gauza bera izango film honen ostean».

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko maiatzak 9, Osteguna

Saharauiak sarean

Mendebaldeko Sahara izeneko herrialdea Espainiako kolonia izan zen 1975 arte. Orduan, Afrikako herrialde gehienek egina zuten bezala, independentziarako bidean ziren saharauiak, egitekoa zen autodeterminazio erreferendum baten bidez. Baina iparraldeko Maroko expansionistak beretzat nahi zituen saharauien lurrak, "Maroko handiaren" izenean galdatuta, berauek erresistentzia handirik jarriko ez zutela kalkulatuz eta begiak saharauien mineral eta arrantza ondarean jarrita.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko maiatzak 2, Osteguna

Euskal mp3-ak

Musikarien egile eskubideak Interneten

Duela aste bi Espainiako SGAE elkarteak CD grabagarrien gainean ezarri nahi duen kanonari buruz aritu ginen, ez gaitu harrituko egunen batean orrialde zurien gainean antzeko beste bat ezarri nahi duela jakiteak. Oraingoan, hala ere, sarean dagoen musikatik elkarte horrek atera nahi duen atarramenduaz jardungo dugu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko apirilak 25, Osteguna

Barrapunton agertua

Indymedia Euskal Herria sortze prozesuan dago oraindik. Askotan aipatu dugun informaziogune aurrerakoia, irekia eta horizontalaren euskal edizioa antolatzen ari da euskal internauta talde bat. Egunotan alderdi teknikoa dute eztabaidagai nagusi, software librea erabiliko duten printzipioa onartuta, zein sistema erabiliko duten edizio automatizatua egiteko eta zer nolako zerbitzaria erabiliko duten, non kokatuko dituzten makinak eta horrelako gaiak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko apirilak 18, Osteguna

SGAE eta CDak

Interneteko ziberaktibismoak, bere historia laburrean, ez du egun bezainbat fronte zabalik ukan aldi berean. LSSI legearen aurkako mugimendua sarean zabaldu den bitartean, irailaren 11z geroko zentsura eta kontrol saiakeren aurkako protestak ere hedatu dira. Era berean, SGAEk ez du egun bezainbeste etsai ukan, internauten artean batik bat.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko apirilak 11, Osteguna

Amerikar kritikoak

Informazio alternatiboa AEBetan

Iragan astean aipatu genuen, Palestinako sarraskia dela eta, gutxi izan arren badela ahots kritikorik Israelen eta btselem.org domeinuaren bidez euren salaketa zabaltzen dutela. Are ahots kritiko gehiago daude AEBetan, lagun amerikarraren politika ez baita bertako guztien gustokoa. Seattlen eta Washingtonen entzun ahal izan genituen ahots berberak dira, Indymediaren ingurukoak, eta ez dute Palestinagatik bakarrik AEBen jokaera salatzen.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko apirilak 4, Osteguna

Palestina zauritua

Egunotako hizpide nagusia dugu sarean israeldarrak Palestinan egiten ari direna, gerraren gurpil zoroa gelditzeko amerikarrek eta europarrek ezer egiten ez duten bitartean. Hemen ere, informazioa azkar eta zentsurarik gabe eskuratzeko modua dugu Internet eta berriro Indymedia izena datorkigu, jerusalem.indymedia.org helbidean Palestinatik bertatik bidaltzen duten informazioa dator, Ramalako inbasioaren lekuko zuzenak diren kazetari-aktibista palestinarrek eurek egina. Azken egunotan unean-uneko informazioa lortzeko biderik artezena bilakatu da Indymediakoa.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko martxoak 28, Osteguna

Beste Safiyak

Online kanpainiak presoak askatzeko

Internetek duen ahalmenaz eta indarraz jardun genuen iragan astean eta, Safiya Husseiniren aferan, badirudi sarearen bidez eginiko presioek emaitza izan dutela, azkenik emakumea kondenatu zuen sharia legea konstituziotik kanpo dagoela esan baitu Nigeriako gobernuak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko martxoak 21, Osteguna

Sarearen indarra

Hautsak harrotu ditu egunotan 36 urteko andre bati ezarri dioten sententzia. Safiya Tudu harrikatuta hiltzera kondenatua izan da, ezkonduta egon barik ume bat edukitzeagatik. Amnesty International-ek eta beste elkarte batzuek informazio kanpainiak eta sinadura bilketak jarri dituzte abian. Arrakastatsuena sarean ari da egiten Espainiako AI, amnistiaporsafiya.org webgunea eta e-posta bidezko ahoz-aho uhina baliatuz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko martxoak 14, Osteguna

Agur, bxt

Bixente Iriarti gorazarrea

Harrituta. Harrituta eta hunkituta geratu ginen irratia.com-eko kideok iragan asteburuan Parisetik Bixente Iriart musikari garaztarraren heriotzaren berria heldu zitzaigularik. Testu hau beste gai baten gainean idaztekoa nintzen, baina bat-batean 30 urteko lagun bat hiltzeak uzten duen ikarak burua blokatzen du. Gainera, nahiko oharkabean pasatu da offline albistea, ez ordea online.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko martxoak 7, Osteguna

Susmagarriak

Espainiako gobernua globalizazioaren aurkakoak zelatatzen

Hilaren 15 eta 16an mobilizazioak izango dira Bartzelonan EBko ministroen gailurraren aurrean protesta egiteko. Egun bi horietan mahainguruak, asanbladak eta manifestazio handi bat iragarrita daude aspalditik. Mundu mailako agintarien bilerak izaten direnean ohikoa bihurtu da jada globalizazioaren aurkakoek mobilizazioak prestatzea eta hileon Bartzelonaren txanda izango da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko otsailak 28, Osteguna

Musikaren bila

Kantak eskuratzeko aukera gehiago sarean

Duela ia urtebete Napster itxi zutenetik hona musikaren elkartrukea ez da gelditu Interneten. Aldatu da, hala ere, errepresioaren beldurragatik. Denbora honetan musika eskuratzeko bideak aniztu dira, Napster ordezkatu duten programen egileak zuhurragoak egin dira, disketxeen beldurragatik, eta sarean musika bilatzeko lehen baino ahalegin handiagoa egin behar da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko otsailak 21, Osteguna

Windows fidagaitza

Windows eta Audiogalaxy erabiltzearen arriskuaz

Iragan astean mintzatu ginen Microsoften produktuak erabiltzen ez dituzten mohikanoez. Oraingoan, aldiz, Windows erabiltzen dutenek ezagutu beharko lituzketen arriskuez jardungo dugu. Bill Gatesen produktuak erabiltzen dituzten milioika erabiltzaileek jakin beharko lukete Windows, bere bertsio guztietan, sistema eragileetan fidagaitzena dela segurtasun kontuei dagokienez. Linux edo Mac OS baino askoz zulo gehiago ditu, inor gure ordenagailuan sartzeko zulo aproposak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko otsailak 14, Osteguna

Word monopolioaren aurka

.doc dokumentuen aurkako kanpainia

Iragarri genuen bezala, LSSI lege eztabaidatua eta eztabaidagarriaren proiektua argitara atera zuen azkenik Espainiako gobernuak iragan ostiralean. Filtrazioengatik ezagututa espero zen testuak aurreratutako erreakzioak ekarri bazituen ere, azpimarratzekoa izan zen El Mundoren Navegante atalak erakutsi zuen erabateko atxekimendua, El Paisek oso kritika negatiboa egiten zuen bitartean.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko otsailak 7, Osteguna

Internet kontrolpean

Sarea arautuko duen legearen ingurukoak

Espainiako gobernuak ikasleek Francoren garaiko revalida izeneko azterketa berriz egin beharko dutela iragarri du. Egunotan iragarpen horrek gerizpean utzi du Madrildik datorren beste kontu bat, Interneteko edukiak arautzeko gobernuak egin asmo duen legearen aurreproiektua. Urtebeteko polemikaren eta eztabaidaren ondoren, bihar argitaratuko da LSSI legearen aurreproiektua.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko urtarrilak 31, Osteguna

EuskoNIX, Gaubasa eta beste

Urte amaieran ohikoa den birusen sukarra pasatuta, egun batzuetan bakea izan dugu baina berriki urteko lehen birusaren abisua heldu zaigu. Abiadura handiz Windows sistemako ordenagailuak kutsatzen dituen W32/Myparty@MM izeneko birus arriskutsua hedatzen ari den oharra eman digu Panda Software enpresak. Antza, birusa e-postaz banatzen da mezu batean. New photos from my party izenburupean testu hau aurkituko dugu: «My party...It was absolutely amazing! I have attached my web page with new photos! If you can please make color prints of my photos. Thanks!»

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko urtarrilak 24, Osteguna

Hamaika ikusteko

EGArako laguntza Atariko 1.1 programarekin

Hamaika Ikusteko webguneak EGA ateratzeko azterketaren aurretik egin beharreko atariko proba gainditzeko laguntza emango digun softwarea aurkeztu du. Bere izena Atariko 1.1 da eta berau erabiliz orain arte argitaratu diren atariko probak zure ordenadorera jaitsi eta etxean egin ahal izango dituzu lasai-lasai. Programak zure erantzunak zuzenak ala okerrak diren esango dizu, eta ulertzen ez dituzun galderak gorde eta zure irakaslearekin komentatzeko aukera ere ematen dizu. Webguneak dioenez, «funtzio hauek guztiak oso era sinplean daude garatuta bertsio honetan, baina denborarekin, eta erabiltzaileen iradokizunak kontuan hartuta, pixkanaka-pixkanaka garatuko ditugu».

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko urtarrilak 17, Osteguna

2002rako aurreikuspenak

Aurtengo aurreikuspenak eta joerak

Azken egunotan hainbat gai interesgarri azaldu dira sustatu.com-en, dudarik gabe aurten ziberalbisteen bilgune nagusia izango den weblog euskaldunean. Haietako batean duela bi aste Mikel Larreategik salatu zuenez, eskatu gabeko publizitate posta bidalketa jaso dute inoiz Kaixo.com-en helbide baten berri eman dutenek eta horrek spam-ari buruzko eztabaida piztu du.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko urtarrilak 10, Osteguna

Uztargia eta uztarria

Urte berriarekin batera Uztargi posta zerrenda martxan jarri da azkenik. Zerrendan mezuak agertzen hasi dira egunotan EuskaraZ-en krisialditik ateratako zerrenda moderatu honetan. Zertaz ari garen ez dakienarentzako azaldu beharko dugu EuskaraZ posta zerrenda euskaraz eztabaidatzeko posta zerrenda moderatugabea zela. EKB elkartearen eskutik sortu zen EuskaraZ 1996an eta EKB desagertu ostean Udako Euskal Unibertsitateak hartu zuen bere gain EuskaraZen kudeaketaren ardura. Banaketa sistema ere aldatu zen orduan, desagertzear zegoen Eusnet zerbitzariak banatzeari utzi eta eGroups sistema komertzial automatizatua eta erabiltzerraza erabiltzen hasi ziren UEUkoak mezuak banatzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2002ko urtarrilak 3, Osteguna

2001arenak

Urteak sarean eman duena

Data hauetan ohikoa da arlo guztietan urtearen balantzea egitea. Sarean urteko gertakaria, offline bezala, AEBen aurkako erasoa izan da dudarik gabe, eta Bin Laden izenik aitatuena izan da irailaren 11z gero. Hala ere, gezurra dirudien arren, gizon honen izena ez ei da internautek gehien bilatu dutena, Nostradamus iragarlearena baizik. Google bilatzaileak haren bidez eginiko bilaketen ikerketa egin du berbarik bilatuenak jakite aldera. Nostradamus eta Bin Laden-en ostean World Trade Center eta Anthrax daude.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko abenduak 27, Osteguna

Web nabigazioak hamar urte bete ditu

Internet are zaharragoa da, ordenagailuak elkarri lotzen dituen komunikabideak 30 urte baino gehiago baititu. Bere Arpanet bertsio militarrean sortu zenean defentsa sistemak komunikatzeko erabiltzen zuen AEBko gobernuak. Izaera militar hori utzita, unibertsitateak eta enpresa batzuk sarera konektatu ziren 70eko urteetan. Komunikazio estandar eta protokolo berriak sortuz joan ziren, egun sareetan komunikazioaren oinarriak diren TCP/IP eta Ethernet kasu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko abenduak 20, Osteguna

Gabonetako kulebroia

Erosketak, filmak, birusak eta parodiak

Eguberri garaia helduta, egunotako hotzak laguntzen du etxean gozo-gozo eta epel-epel familiartean egoteko giroa. Horregatik Eroskik erosketak etxetik bertatik agintzeko abian jarri duen aukera baliatuko du hainbatek. Hiriburu batzuetarako balio du soilik, hala ere, aukera honek. Ez dakidana da inork lehenago aurpegia ikusi gabe legatza edo bixigua eskatuko duen baina, tira, badira ikusi barik lasai asko eska daitezkeen beste gai batzuk eta alferrentzako edo ezinduentzako aukera ona da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko abenduak 13, Osteguna

Durango eta gero

Durangon diskoak eta liburuak barra-barra izan ditugu bost egunez, baina urteko beste 360 egunetan zer? Urterik urtera betiko webgune tristearekin hartzen gaitu azokako zibergelak azokak benetan sarean nolako itzala duen ikustera sartzen garenak. Antolatzaileak, aspaldi honetan legez, bultzada zibernetikoaz mintzatu zaizkigu aurtengoan ere, arlo honek hartu duen garrantziaz. Errealitateak ordea, duela bi urte Canal 21ren eskutik iragarri ziguten azoka iraunkorra iragankorra dela erakutsi digu. Sarea etengabe erabiltzen dugun euskaldun gutxiengoari «ea datorren urtean» esatea besterik ez zaigu geratuko momentuz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko abenduak 6, Osteguna

Puntako web diseinua

Espainiako web egileen lanak

Oraintsu arte ia soilik Ipsum Planet eta bere Neo2 aldizkaria ezagutzen bazen ere, Kataluniatik sortzaile mordoa datorkigu web eta flash diseinua artea egiteko adierazpide ederra dela frogatzera. Gure artean oraindik adibide gutxi daude eta paperera mugatzen dira. Roberto Agirrezabala bilbotarraren Adclick sarean nabarmentzen da, Amaste aldizkaria adibide duina da eta badirudi The Balde euskaldunak eremu hori ikutuko duela.


Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko azaroak 29, Osteguna

Babelgo dorrearen hiletak

Ekonomia berria hil da, gora ekonomia zaharra!

Dorre bikiak baino arinago jausi zen New York hirian eta mundu osoan ekonomia berria delakoa. Iragan urteko udaberriaren amaierak globoaren puskatzea ekarri zuen, hainbeste puztu eta gero derrigorrez eztanda egin behar zuen gezurrarena.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko azaroak 22, Osteguna

Ihesaldi merkeak hegaz

Behe denboraldian hegaldien aukera hobeak

Krisiak jota daude hegazkin konpainiak. Irailaren 11z geroztik lagun gutxiago ibiltzen dira airez eta kaleratzeak zein hegaldien desagertzeak gertatzen ari dira. Bidaia batzuk garestitu dira baina enpresa batzuek tarifak jaistea erabaki dute, jendea ausar dadin. Honi behe denboraldiko eskaintzak gehitzen badizkiogu, sekulako aukerak aurkituko ditugu egunotan, oporrak hartu ahal izanez gero, merke eta urrun bidaiatzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko azaroak 15, Osteguna

Kamarak agerian

Anaia handien aurkako protestak

Astea hiru kazetariren heriotzarekin hasi da. Afganistango gerran Frantziako RTL eta RFI irrati kateetako berri emaile bereziak hil dira Talibanen segada batean, baita Stern aldizkariko kazetari alemaniar bat ere.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko azaroak 8, Osteguna

Ikara eta barrea

EBBetan izututa, kanpoan umore beltza nagusi

Irailaren 11ko erasoek egundoko eragina izan dute Interneten, lehenago aipatu izan dugun moduan. Antrax gaitzaren krisiak jarraipena eman dio amerikarrek bizi duten beldurrari. Kontraeraso moduan, sarean nagusi diren amerikarrek bibotedun eta turbantedun guztien aurkako kontraerasoa iragarri dute, baina ba dute ziberespazioan nori kontra egin? Onartu behar dut entzun nuenean barre egin nuela ezen ez baitago Interneten zer erasotu Ben Ladenen aurkako gurutzada berriaren izenean... Edo agian bai.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko azaroak 1, Osteguna

Irratia.roots

Euskal irrati digitalak urtebete

Gaurkoa lako batean, iazko domusantu egunez, hasi zen irratia.com-en ibilbide telematikoa. Efemeridea ospatzeko reggae kontzertua izango da bihar Bilboko Kafe Antzokian eta azaroan hainbat euskal musikariren emanaldiak emitituko dira zuzenean Bartzelonatik.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urriak 25, Osteguna

Mantxut eta beste

Euskal marrazkilari asko online daude

Asteartean zabaldu zuten Mantxut, Asisko Urmenetaren marrazkiez eta lokuzio irrigarriez osatutako webgunea, Argia aldizkariak argitaratutako liburuaren bertsio elektronikoa. Liburua bezala esamolde bitxi, berri eta barregarriz osatutako webgune honetan, esaera agertzen da, bere erdarazko baliokideekin (ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz) eta berau azaltzen duen marrazkiarekin. Esamolde hauek lurraren lau kornerretara botatzeko Internet balia daitekeela ikusi du Asisko Urmenetak, marrazkien eta testuen egileak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urriak 18, Osteguna

Bideojokoak arte moduan

Etorkizuneko arte formak bere historia du

Artea egiteko forma berriak web diseinua eta bideojokogintza dira, etorkizunean arte adierazpide bezala finkatuko direnak. Austriako Linz hirian irailan ospatutako Ars Electronica-ren aurtengo edizioan horixe ondorioztatu zuten arte elektronikoaren guruek. Bideojokogileek urte hauetan guztietan eginiko lana ordaindu nahi izan du eztabaidetatik ateratako ondorio honek, sorkuntza lana izugarria izan baita, baliabideak urriak zirenean batez ere, halako soinu, mugimendu eta irudi ikusgarriak izan dituzten jokoak lortzeko. Jada gazte belaunaldiaren bizitzako soinu banda osatu dute, jaiotzetik hona, makinen diseinuzko zaratek.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urriak 11, Osteguna

imbecil.com sarean entzungai

MCD agindutakoa betetzen

Duela hilabete batzuk aipatu genuen Bilboko MCD taldeak disko berria sarearen bidez eta debalde argitaratuko zuela. Bada, imbecil.com kalean da dagoeneko edo, hobeto esan, berau osatzen duten 16 abestiak sarean daude jada doan eskuratzeko moduan izen bera duen domeinupean. Eskoria izeneko bideoklipa ere sarearen bidez ikusi behar da derrigorrez, webgunean ipini baitute webklipa, QuickTime formatoan. Atzerapenez, baina abuztua hasieran abestiak agertzen hasi ziren webgunean. Hasieran maketatik ateratakoak ziren eta, nahasketak egin ahala, behin betikoak jarri dituzte banaka. Irailaren 26an jada abesti guztiak zeuden eskuragai.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urriak 4, Osteguna

Piztien alde

Sarraskiaren aurkako kanpainia telematikoak

Irailaren 10eko gauean, Tucson-eko (Arizona) ALF-en bulegoan mezu eletronikoa jaso zuten. Ekintzaile talde izengabe batek bere gain hartu zuen bi egun lehenago EEBBetako hiri horretan McDonald’s enpresaren janari arineko leku bat guztiz kixkali zuen sutearen ardura. Kalte ekonomikoak milioi erdi dolarrekoak izan ziren multinazionalarentzat.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko irailak 27, Osteguna

Eragin kolateralak

Gaizkia Vs. Ongia eta zentsura sarean

Gainera datorkigun gerra bera nahikoa eragin bada ere, duela aste biko sarraskiak bestelako ondorioak izan ditu EEBBetako gizartean. Gainera, mundu osoko biztanleok alde bat aukeratu beharrean ei gaude, cowboy-ak argi esan digunez: edo berarekin gaude edo terroristekin. Ez da aukera erraza gehienontzat.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko irailak 20, Osteguna

Hacker-okupa-baskoak

Leioako Hackmeeting-a begipuntuan

Okupa guztiak terroristak diren egun hauetan badirudi data txarrak aukeratu dituztela Leioan hackerren kongresua egiteko. Gasteizko Gaztetxea, Kukutzakoa eta Bartzelonako Kasa de la Muntanya terroristen habiak ei dira eta hortaz, Leioan terrorista modernoen biltzarra prestatzen ari dira asteburu honetarako.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko irailak 13, Osteguna

Kargatzen... Web artea Artelekutik

Atzera gatoz sareko kontu berri zein zaharrekin eta gure sareko nabigazioen lorratzak ematera. Gaurkoan arte digitala izango dugu hizpide eta espero dugu e-Judoko lagunek egiten dituzten nabigazio gidatuak bezain interesgarriak izatea. Izan ere, Bilbon sortutako nabigazio gidatuko sistema honek arrakasta izan du: jada 332 nabigazio edo ibilbide ditugu aukeratzeko, 5.892 web orrialde interesgarri, gaika sailkatuta eta guretzako cicerone digital batzuek aukeratuak. Gustoko gai bat hartuta ez zaigu gaizki aterako nabigazioa e-Judon.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko uztailak 19, Osteguna

Festibal gehiago

Sarekoak zein karpapekoak

Gure artean diren jaialdi handiek, berezituek eta makrofestibalek Internet aurkitu zutela esan genuen duela aste batzuk eta jazzaldia.com aipatzea ahaztu zitzaigun. Hori esan ostean, gogora ekarri behar dugu ere beste batzuek sarea nonbait ahaztu dutela, 2000. urteko sukarra pasatuta. Hori gertatu bide zaio iragan asteburuan antolatu zuten Bilbao Tropikal-ekoei, euren bilbaotropikal.com webgunea ez baitute berritu. Ez hori bakarrik, domeinua bera iraungitu zitzaien eta egun 2.500 pezeta (100 libera) ordaintzeko prest dagoen edonoren esku dago.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko uztailak 12, Osteguna

Hotline azpimundua

Edozein programa doan gure esku

Napster hil da betiko. Iragan astean baliogabeturik geratu ziren ordurarte gure ordenagailuetan genituen programa horren aurreko bertsio guztiak eta aurrerantzean ordaindu beharko dute izen hori daraman programa erabili nahi dutenak, musika aukera murritza eskuratzeko. Beste alternatiben txanda da orain eta zerbitzari zentral eta zentsuragarri batean oinarritzen ez diren programak geratzen zaizkigu, Gnutella kasu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko uztailak 5, Osteguna

El Tendedero

Euskal ordezkaria sareko laburretan

Lehenago ere aipatu izan dugu nola Internet bilakatu den zinemagile gazteentzako primerako erakustokia eta sarearen abantailak baliatuz hainbat webgune eta atari hasi direla sarean laburren lehiaketak egiten. Lehendabizikoa Hispavista izan zen, bere minutoymedio.com webgunean minutu eta erdiko laburrak bilduz eta onenak sarituz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko ekainak 28, Osteguna

Festibal birtualak

Glastonburykoa sarean soilik egin dute

Sonar igaro ostean udako jaialdi erraldoien txanda da, osagarri hauekin: Musika eta eguzkia, izerdia eta edari freskoak, oihaletxeak eta natura. Azterketak pasatu ostean neguko kontzertu aretoak utzi eta estalpetik aire libre gosea asetzera pasatzen da jendea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko ekainak 21, Osteguna

Azken aukera

Hainbat webgune azterketak prestatzeko

Selektibitatea ere pasa zaie unibertsitatera sartu nahi dutenei, baina oraindik azterketa batzuk gelditzen zaizkie bertan dabiltzanei. Askok, betiko moduan azken momenturako uzten dutenek eta ahaleginak irailera begira bideratuko dituztenek sarean laguntza ederra jasoko dute, hainbat webgune sortu baitira azkenaldion ikasleei azterketak gainditzen laguntzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko ekainak 14, Osteguna

Suck.com zurrupatua

Sareko zutabe mitikoa desagertu da

Puntucom enpresen gainbeherak zurrupatu du Interneteko iritzi zutabe mitikoa zena, duela sei urtetik hona astegunetan egunero zutabea genuen eta suck-en ilustrazio ezagunak, Hanna Barberaren marrazki bizidunak gogorarazten duen estilo horretakoak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko ekainak 7, Osteguna

Trailer eta filmak

Film txikiak, iragarkiak eta gezurrezko trailerak

Trailervision webgunean existitzen ez diren filmen trailerrak ikus ditzakegu. Bizpahiru minutuko iragarkia luzemetraia bera egitea baino merkeagoa denez, horietan berezitu dira ekoiztetxe honetako kideak. Gehienetan filmen parodiak diren filmak iragartzen dituzte iragarki umoretsuok. Inoiz ez ditugu Ravecops, SeXmen, American Psychos edo Jean Paul Gallimondok antzeztuako Porquoi? ikusiko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko maiatzak 31, Osteguna

Probokazioa

Sentimenduekin jolasten duten webguneak

Internet maltzurkeria guztiaren topalekua den ideia bidaltzen zaigu komunikabide handietatik eta hemendik ez dugu ideia oker horretan sakonduko. Egia da, ordea, sareak adierazteko askatasuna ematen diela guztiei eta batzuek azken muturreraino eraman nahi dutela besteak harritzeko eta sutzeko gaitasuna.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko maiatzak 24, Osteguna

Iparraldeko musika

Taldeen eta kontzertuen informazioa sarean

Euskal Herrian Iparraldea eta Hegoaldea banatzen dituen muga hor dago eta zentzu askotan gainera. Telefonoz komunikatu nahi izanez gero nazioarteko deia agertuko zaigu fakturan, gure operatzailea bertokoa izanda ere. Baina Interneten mugak desagertzen dira eta hori baliatu dute Iparraldeko musika talde askok euren produkzioa hegoaldeari eta munduari begira jartzeko, mugak gainditzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko maiatzak 17, Osteguna

Zinema trinkotua

Interneterako filmen jaialdi berria

Notodofilmfest, trinkotutako zinema jaialdiak, bere izenak iradokitzen duenez, Interneterako eginiko filmen jaialdia da. Hispavista atariak antolatutako Minuto y medio lehiaketaren arrakastak beste batzuk ere animatu ditu eta horrela sortu dute Notodofilmfest.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko maiatzak 10, Osteguna

Shockwave izarrak

Flash filmetako istorio laburrak

Iragan astean, Bartzelonako Shockwave filmen jaialdiaren zuzura film mota hauek aurkeztu genituen. Webguneak eta aurkezpen erakargarriak egiteko erabiltzen direla aipatu genuen, baina indar handia hartu duen beste arlo bat marrazki bizidunetako filmak dira, sareako istorio laburren formato berezia sortuz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko maiatzak 3, Osteguna

Flash festibala

Bartzelonako Online Flash Film Festival

Lehenago ekarri ditugu lerro hauetara Flash filmak eta geroago ere aitatu beharko ditugu, hemen geratzeko etorri baitira eta sorkuntzaren adierazpide bikaina dira. Macromedia etxeak sortutako programa honek irudi bizidunak eta musika konbinatzen ahalbidetzen digu nahi dugun eran. Ikaragarri politak eta ikusgarriak izateaz gain, ez dira batere astunak izaten eta berauek ikusteko nabigatzaileak erraz kargatzen den plug-in txiki bat baino ez du behar.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko apirilak 26, Osteguna

Weblog alternatiboak

Gizarte digitaleko kultur albistegiak

Aldizkari digitalen artikulu luzeen ondoan, weblog edo weblog itxurako aldizkari digitalek testu sintetikoa, sarrera modukoa eta loturak eskaintzen dituzte, sarean topatutako informazio interesgarrietara jo dezagun.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko apirilak 19, Osteguna

Albiste zentsuratuak

Komunikabide handiek atera ez zituztenak

Izkutatutako albiste asko sarean ageri dira. Project Censored izeneko webgune batean aurkituko ditugu. Bertan aipatzen dira 2000. urtean EEBBetako komunikabide handiek nahita baztertu zituzten informazioen kasurik harrigarrienak, deigarrienak edo lazgarrienak biltzen dira, Top 10 eta guzti.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko apirilak 12, Osteguna

Ateismoa.net

Fedegabeak sarean hedatzen doaz

Gure artean egunotan sinismen katolikoen goiengo gradua ikusten ari gara, nahiz eta badakigun beste herrialde batzuetan eta hemen beste garai batzuetan askoz ere handiagoa zela erligioaren presentzia. Sarean ere denetarik aurki dezakegu: katolikoen Aita Santuaren webgunea, Opus Dei-rena, Hezbollah-rena edo eliza ebangelikoenak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko apirilak 5, Osteguna

Birus palestinarra

Injustice izenekoa, ez da kaltegarria

Palestinarren aldeko birusa informatiboa dela esan daiteke, kutsatutako ordenagailuaren disko gogorrari ez baitio kalterik egiten, baina molestagarria da. Ustez Palestinaren aldeko ekintzaile batzuek sortu dute, birusen komunikazio boterea aurkitu duten ekintzaileak. Izan ere, birusak palestinarren egoeraz informatuko gaitu eta, ondoren, bere burua hedatuko du kutsatutako ordenagailutik posta bidez beste batzuetara.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko martxoak 29, Osteguna

Nike berriro

Esplotazioa, brodatzeko hitz ezegokia

Ezagunak dira sarean Nike eta Adidas multinazionalen aurka dauden boikot kanpainak. Langileen esplotazioa eta haurren erabilera salatzen duten hainbat webgunetan aktibistek sweatshop edo izerdi fabrikak salatzen dituzte.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko martxoak 22, Osteguna

Transmisorea

Interferentziak pentsamendu bakarrean

Irrati aparailu zahar batek hartuko gaitu Laura Baigorriren interzonako El Transmisor edo The transmissor aukeratuta. Berak interesgarri iritzi dion informazioa loturetan bildu du, lau atal nagusitan, ingelesez eta gaztelaniaz: aktibismoa, kontrainformazioa, arte kritikoa, copyright-anticopyright eta hackers.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko martxoak 15, Osteguna

Oscar norentzat?

Sarien iragarpenak eta apostuak online

Laster batean Oscar sarien gaua izango da, hilaren 25ean. Proposatutakoen izenak badakizkigu eta, bitarte horretan, espekulazioak eta iritziak barra-barra entzungo ditugu. Interneten hori guztia ere aurki dezakegu, ehunka webgunetan biderkatuta eta posturak tartean direla.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko martxoak 8, Osteguna

Emakumeak.org

Sarea feminismoaren adierazpide

Estatistiken arabera, Internet gizonezkoen eremua da, dudarik gabe. Irudi gehiagotan ageri dira emakumeak, hori bai, baina gizonezkoen gozamen erotikorako. Emakumeak protagonista diren webgune komertzial batzuk sortu dira azken urtean, puntucom sukarraren baitan, baina nosotras.com eta mujerweb.com marujentzako atariak dira. Webgune komertzial horiek kontserbadoreak dira, emakumeak kontsumitzaileak dira, ez ezeren subjektu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko martxoak 1, Osteguna

Plastic eta

Kultura digitaleko aldizkari interesgarriak

Hiru kultur aldizkari bildu dira albisteen webgune alternatiboa osatzeko: Feed, Suck eta AltCulture. Handik eta hemendik hartutako artikulu eta albistez osatzen da Plastic, «sarea unean unean birziklatzen». Gakoa aukera ona egitean datza eta Plastic-ek badirudi aukeratzaile onak dituela.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko otsailak 22, Osteguna

Lan bila

Sarean lana topatzeko bideak

Eta lana diogu, ezen lanpostua aurkitzea pixkat zailagoa da, behin-behineko lanen ondoan. Egunotan, Eusko Jaurlaritzak lanbide.net webgunea aurkeztu du, lan bila dabiltzanentzat baliagarria izateko asmoz Egailan agentzia publikoak sortu du. Bertan, telematikoki Langain izena eman dezakegu, baita lan bila nabil atalean eskaintzak ikusi. Oraingoz eskaintza gutxi daude, espero dezagun laster gehiago agertzea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko otsailak 15, Osteguna

Jokoak sarean

Munduko lagunekin lehia telematikoan

Gure gizartean gero eta leku handiagoa dute bideojokoek eta ia ordenagailuak baino gehiago dira gure mundu garatuko etxeetan dauden Sega eta Playstation kontsolak. Arrakasta lortu duten joko batzuk zinemara edo telebistara igaro dira, Tomb Rider edo Pokemon kasu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko otsailak 8, Osteguna

Korrika.org ziberlasterketa mundiala

Mundializazioaren aurka, "mundu bat bildu" lemapean

Euskalgintzako sektore batzuetan apurka-apurka hedatuz doan kontzientzia da kontraerasora pasatu behar dugula sarean. Ingelesa eta gaztelania jaun eta jabe diren ozeanoan itoko garen beldurrez egon beharrean, gure kultura munduratu, euskaraz. Hor dago gakoa eta Big Beñat-ek primeran erantzuten dio erronkari.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko otsailak 1, Osteguna

Siritinga erresuma

Fikziozko irratinobela Interneten

Irrati esperientzia berria jarri dute martxan Espainiako Radio 3 irratian, fikziozko irratinobela bat, irratian bertan eta sarean entzungai dagoena. Cuando Juan y Tula fueron a Siritinga du izena eta abentura magikoen sorta da, kapituluka kontatua.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urtarrilak 25, Osteguna

Sundance online

Zinema independientearen jaialdia sarean

Zineman sareak hartu duen garrantziaren hamaikagarren erakuslea dugu aste honetan aipagai. Egunotan EEBBetako Salt Lake City hirian ospatzen ari den Sundance film jaialdia maisuki egokitu da Internetera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urtarrilak 18, Osteguna

Kafe bat, mesedez

Minutu eta erdiko laburren lehiaketa irabazi du

Zerbitzariak ekarri bitartean, minutu eta erdi dugu Hispavistak antolatutako Minuto y medio film laburren lehiaketan irabazleak nortzuk izan diren kontatzeko. Guztira 92 lan aurkeztu ziren bertan eta epaimahaiaren saria Publio de la Vegak zuzenduriko El cafe lanak eraman du.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urtarrilak 11, Osteguna

Zentsura gaindituz

Debekatutako hainbat bideo sarean ikusgai

Internet zentsurarik onartzen ez duen eremua ei da, autozentsura kenduta. Hala ere, portaera bategatik jazarriak izateko arriskutik ez gaude salbu, naziortean zailagoa bada ere. Baina adierazpen askatasunaren aldeko beste ezaugarri pisudun bat badago: anonimotasuna. Izengabeak dira webgune asko eta beraz, arduraduna herrialde berean egon arren poliziak ez du nor den jakiterik izango.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2001ko urtarrilak 4, Osteguna

Saretik elurrera

Mendira abiatu baino lehen prestatzeko laguntza

Egunotan gertatu diren ezbeharrak berriz gerta ez daitezen kontu handiz ibili behar dugu mendira abiatu baino lehen, une egokia hartzeko eta ekipamendu egokiarekin aurre egiteko. Eguraldiaren bat-bateko okertzeak gerta daitezkeenez, arropak eta bestelakoak sarearen bidez eros ditzakegu eta unea aukeratzeko eski estazio gehienen berri ematen diguten webguneak ikus ditzakegu, eguraldiaren berri izateko eta zenbat elur aurkituko dugun jakiteko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko abenduak 28, Osteguna

Napster urtea

Urteko gertakizun nagusiak eta musika sarean

Urte bukaerak urtearen bilana egiteko baliatzen ditugu sarritan. Bada, urteko azken Irristatzen honetan halaxe eginen dugu ere, lau lerrotan dena ezin bildu bada ere.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko abenduak 21, Osteguna

Ez erosi ezer!

Kontsumismoaren aurkako ekimena

Derrigortutako poza, zoriontasuna dekretu bidez. Horixe da askoren aburuz gabonetako aro hau. Eta guztiaren oinarrian kontsumismoa, ondasunen kontsumo neurrigabea. Sarean, gizartean bezala, kontsumismoaren bide berria dugu eta, aldi berean, haren salaketa egiteko bitarteko aparta.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko abenduak 14, Osteguna

Laburren sukarra

Laburmetraiek bidea aurkitu dute sarean

Izugarrizko arrakasta izaten ari da Hispavista atariak antolatu duen minutu eta erdiko film laburren lehiaketa. Donostiako atariak antolatu lehiaketan 90 segundu inguruko 50 film baino gehiago aurkeztu dituzte jada eta gehiago heltzen ari zaizkie. Hilaren 29a arteko epea dago lanak bidaltzeko, berauek dauzkagun formatoa edozein izanda ere. Izan ere, Hispavistakoak arduratuko dira guk bidalitako materiala Windows Media eta Quicktime formatoetara pasatzeaz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko abenduak 7, Osteguna

Kontzertuak zuzenean

Madonnarena internauta gutxik ikusi zuten ongi

Musika izan da aurtengo gai nagusia Interneten. Urte hasieratik musikaren banaketa, Napster afera erdian zegoela, eta musikari buruzko atariak dira 2000ko udagoienean modako joera, dudarik gabe. Ritmic-en agerpenak izan du publizitate oihartzun handia, baina ya.com, inicia.es, terra.com eta beste atari askok ere musika jarri dute osagarri nagusitzat.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko azaroak 30, Osteguna

Konektatzeko aukera

EAEn ordenagailua merkeago erosteko aukera dute

Konekta Zaitez plana indarrean sartu da EAEn. Plan honen bidez, Internetera konektatzeko ordenagailuak etxe guztietan sartzea bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, zenbait aurrezki kutxaren laguntzarekin. Horretarako, 45.000 pezetarainoko dirulaguntzak eta interes baxuko maileguak emango dizkie Internautagai berriei.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko azaroak 23, Osteguna

Art Futura 2000

Internet Cyborg moduan da aurtengo leloa

Gaurtik igandera bitartean Sevillako Arte Garaikideko Zentruan Art Futura 2000 jaialdia izango da. Aurtengo edizioak Internet Cyborg moduan izango du izenburu eta gai nagusi. Teknologiaren, neurologiaren eta eguneroko bizimoduaren uztartzearen ondorioz, Cyborg berri bat ari da sortzen, gizakiaren eta bere ingurugiro teknologikoaren arteko sinbiosia.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko azaroak 16, Osteguna

Piztien alde

Ekintza zuzena eta veganoen gerrilla telematikoa

Sarean animalirik ez jatearen aldeko jarrerak hedapen handia du hainbat webgunetan eta denetarik dago: besterik gabe barazkizaleak diren webguneak, jarrera erradikalagoa duten veganoenak eta, horrekin lotuta, animalien askapena defendatzen dutenak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko azaroak 9, Osteguna

David Vs. Goliath

Ziberartisten kolektiboak erraldoia mendean hartu zuenekoa

Iazko hasieran, Interneten bidez jostailuak saltzen dituen amerikar enpresa erraldoia (etoys.com) ohartu zen bazela etoy.com izeneko webgune bat. Berehala epaitegietara jo zuen Goliathek, etoy.com horrek bere marka eskubideak urratzen zituelakoan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko azaroak 2, Osteguna

Irratia.com

Interneten bidezko irrati euskalduna abian

Sarean, leku askotan bezala, euskaraz zerbait berri atera orduko, horrelako milaka daude erdaraz. Oraingoan, gurean bederen erdaraz egin ez den gauza bat agertu zen atzo ziberespazioan. Egoitza eta emisioa Interneten dituen irrati birtuala sortu du irratizale koadrila batek eta atzo bertan agertu zen ziberespazioan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urriak 26, Osteguna

Hacktibismoa

Hacker iraultzaileen bilera Bartzelonako skuat batean

Haren tresna informatiko aurreratu berberak erabiliz sistemari aurre egiten dioten antagonistak. Horixe da ziberpunk hitzaz dugun kontzeptua New World Order globalizatu honetan eta horixe dira iragan asteburuan bildu ziren haktibistak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urriak 19, Osteguna

NETxploitation

Sareko ibilera inozoak Shaft-en bila

Sareko nabigazioak badu portu ezezaguneranzko nabigazioaren irrika eta misterioa. Badakigu nondik hasten garen, baina ez dakigu noraino eramango gaituen nabigazioak. Printzipioz, loturetan etengabe klik eginez eta loturen katea eten gabe, baliteke gure ibilaldia Egiptoko historiaren gaineko web batean hasi eta Disneyrenean amaitzea, Vaticanoko web ofizialetik eta webcam porno batetik igaro ostean.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urriak 12, Osteguna

Joko erotikoak

Saretik batzuk eskura daitezke debalde

Oso indar handia hartu dute Interneti esker ordenagailurako joko erotikoek. Funtsean, bi motatakoak dira: saretik gure ordenagailura deskargatu eta gero erabiltzen diren programak dira batzuk. Besteak, sarean bertan nabigatzailearen leihoan joka daitezkeenak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urriak 5, Osteguna

Estreinaldiak online

Oraindik heldu ez zaizkigun filmak ezagutzeko

Gaur bertan hasiko da Sitgeseko zinemaldia. Zinema fantastiko eta ikarazkoaren jaialdia zenak egundoko arrakasta lortu du urterik urtera eta aurten, Kataluniako Nazioarteko Zinema Jaialdia izena duen arren, zinema mota horrek garrantzi handia du oraindik egitarauan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko irailak 28, Osteguna

Donostiako jaialdiak

Zinemaldia eta elektronikaldia sarean aurki daitezke

Egun ez dago munduan erreferentzia izan nahi duen jaialdirik sarean ez dagoenik. Hori pentsatu zuten, nonbait, Donostiako zinemaldiko arduradunek iaz, jaialdiaren webgune ofiziala zabaldu zutenean. Baina mundialtasun horretan, nonbait, euskarak ez ei du garrantzi handirik, aurtengoan webguneak iaz igerri genizkion akats berdintsuak baititu atzera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko irailak 21, Osteguna

Interneteko jokoak

Sidneyko jokoen informazio guztia sarean

Duela lau urte Atlantako jokoak izan zirenean Internet oso uzkur agertu zen jokoetan, sarea orain denaren zati txiki bat baino ez zen eta. Egun, askoz ere erabiltzaile gehiago, ahalmen eta abiadura gehiago eta baliabide gehiago eskaintzen ditu sareak. Horregatiki, azken lau urteotan izan duen garapenaren ostean, dudarik gabe, hauek Internet aroko lehendabiziko jokoak direla esan daiteke.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko irailak 14, Osteguna

Robotekin berbetan

Alegiazko istorio eta berriketa antzuak

Makina bat robot daude Interneten. Gehienak oso erabilgarriak dira eta bilaketa tresnetako arakatzaile eta sailkatzaile automatikoak dira, spider izenaz ezagutuak. Robot esaten zaio ere webgune batzuetan edukiak pertsonalizatzeko gaitasuna duten datu baseei. Gure izena ikasi eta gure gustuen araberako webgunea aurkezten digute haietako batzuek.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko uztailak 27, Osteguna

Flyerrak sarean

Kultura digitalaren euskarri tipikoa bihurtuak

klubzale, partyzale eta teknofiloen ikur eta hedabidea bihurtu dira flyerrak. Sortzez eta tamainaz betiko oktabilaren ondorengoak dira, baina haietan mezu idatzia zen inportanteena. Aldiz, techno aroko euskarri honetan sortzaile eta diseinatzaileen lana eta arreta biltzen dira, lehia eta irudimena nabarmentzen dizkigute haiku grafiko hauek.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko uztailak 20, Osteguna

Jokoak sarean

Beste batzurekin online doan lehiatzeko

Ez da beharrezkoa gaupasak, mendia eta hondartza gustoko ez dituen animalia bitxia izatea. Lan kontuengatik, ikasketak direla eta, edo beste edozein arrazoi dela medio, uda honetan haiengandik urrun egon behar baduzu, ordenagailuan eta ziberespazioan aurki dezakezu noizbehinka aisialdirako aukeraren bat. Sarea ez da bakarrik negurako eta udan haren alderdirik ludikoenaz goza dezakegu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko uztailak 13, Osteguna

Harrigarriak

Webgunerik arraroenak, zikinenak eta garratzenak

Interneten alderdi serioaz aritzen gara askotan, hura bezain handia den alderdi ganorabakoari erreparatu barik. Zentzurik ez duten webgune asko daude, euren egileek denborapasarako eta inolako helburu praktikorik gabe sortuak. Sentimendurik oinarrizkoenak eragiteko xedea dute askok: barrea, nazka, harridura, beldurra... Ingelesez aurki daitezke gehienak, bizarre, weird, strange eta odd websites hitzak edozein bilatzailetan jarrita.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko uztailak 6, Osteguna

Festarik festa

Sareak lagunduko digu parrandarako planak egiten

San Juan gauaz geroztik gauak –eta egunak ere– ez dira berdinak izaten gure euskal zeruotan. Gauak luzeagoak izanagatik askori laburrak egingo zaizkie udan. Gure hiztegi urrira neguan ahaztutako berbak ekartzen ditugu berriro, "txosna" esaterako. Elizkizuna izan ez arren, udako santu guztien zerrenda ezagutzen duenik ere izango da, seguruenik: San Juanen ostean, Pedro, Martzial, Elixabete, Fermin eta beste izen asko pilatuko dira, bata bestearen ostean, urriko San Faustoak heldu bitartean.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko ekainak 29, Osteguna

Hegaldi merkeak online

Sarea aukera merkeak eskuratzeko tresna da

Interneten bidez hegaldiak aurretiaz eros daitezke, etxetik mugitu barik. Gainera, ia beti salneurri merkeagoak izaten dituzte hegazkin konpainiek erreserba telematikoa egiten dutenentzat.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko ekainak 22, Osteguna

Makrojaialdiak online

Udan ospatuko diren hainbat musika jaialdi sarean

Modako joera da, dudarik gabe, milaka lagun biltzen dituzten jaialdi erraldoi edo makrofestibalak antolatzea. Jaialdiok iragartzeko, bertan joko duten musikarien, zerbitzuen eta sarreren salneurrien gaineko informazioa emateko Internet erabiltzen dute jada hauetariko jaialdi gehienek. Hala ere, webguneen diseinuaren eta ematen duten informazioaren arabera, alde ederra dago batzuen eta besteen artean.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko ekainak 15, Osteguna

Tolkien-en eraztuna

The lord of the rings filmaren lorratza sarean

Irakurri dugun liburu baten pantailako bertsioa ikusteak beti sentimendu arraro bat uzten digu, lehenago imaginatutakoa ikusteko gogoa izaten dugu maiz eta, ikusi ostean berriz, atsekabea sarri. Laster, The lord of the rings liburuaren filma ikusteko aukera izango dugu, egunotan Zelanda Berrian filmatzen ari baitira Peter Jackson-en gidaritzapean. Baina filma nolakoa izango den jakiteko irrikitan bagaude, sarean aurkituko ditugu hainbat datu eta irudi irrika hori asetzeko edo areagotzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko ekainak 8, Osteguna

Tattoomania

Tatuaiaren mundu paraleloa sarean

Egun, azala forma eta kolore bitxiekin marraztea eta margoztea oso modan dagoela esan beharrik ez dago. Giro marginaletatik atera ostean, nonnahi topa daitezke gure kaleetan arte mota zahar hau egiten duten lokalak. Hala ere, azala orratz tintadunaz zauritzen dutenek eta haien bezeroek sarean dute inspirazio iturri eta mundu mailako bilgune nagusia.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko ekainak 1, Osteguna

Legea Vs. Sarea

Debekuak ezartzea zaila egiten zaie botereei

Azken egunotan sarean albiste diren hainbat kontu aipatu behar ditugu, gaurkotasunez beteta, sarearekin eta legearekin zerikusia dutenak denak ere. Bien arteko lehia bizia dago baina momentuz sarea gailentzen ari da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko maiatzak 25, Osteguna

Logelako emisora

Zuzenean eta mundurako, edonoren esku

Imaginatzen duzu mundu osorako etengabe emititzen egongo den irrati emisora bat abian jartzea? Eta zuzenean emanaldiak doan igortzea? Lehendabizikoa jada posible zen RealAudio, Windows Media Player eta horrelako formatoak erabiliz. Bigarren aukera, aldiz, ez da oraintsu arte edonoren esku egon.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko maiatzak 18, Osteguna

Adierazpen librea

Freespeech: aktibismoa sarean irudi eta soinuen bidez

Egungo gizarte mediatikoan, gatazka politiko eta sozialean, hedabideek garrantzi gehiago hartu dute armek baino. Hedabideak kontrolatzen dituenak masaren pentsamendua kontrolpean du eta bere ideologia inposatzen die. Horren aurrean kontrainformazioaren indarra, ahalegin handia izan arren, txikia izan da eta urria bitartekoetan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko maiatzak 11, Osteguna

Web satirikoak

Aldizkari, komiki, fanzine eta parodiak amaraunean

Umore garratza duten webgune asko badira sarean. Honelako argitalpenak betidanik izan dira paperaren euskarrian baina gehienetan arazoak izan dituzte irauteko, ale kopuru txikia izanik publizitatea lortzeko eta inprimategietako gastuak ordaintzeko zailtasun handiak baitituzte.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko maiatzak 4, Osteguna

Ume gaiztoak

Phreakerrak ez dira gaizkile hutsak

Interneten era guztietako gaiztakeriak biltzen diren ustea zabaltzen dute saretik kanpo haren gainean gutxien dakiten hedabideek: pedofiloen, droga saltzaileen, terroristen eta pirata informatikoen bilgunea den halako Tortuga irla berria dirudi sarea guztiz "offline" dauden telediarioetako aurkezleen ahoetan, hori guztia sexuaren inguruan dagoen industria aitatu barik.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko apirilak 27, Osteguna

Anaia handia(k)

Sarean sortutako ideia telebistan

Telebistaren bidezko voyeurismoa da azken hit-a iragan igandeaz geroztik. Alemaniako telebistan egundoko arrakasta izan ondoren, Espainian "Gran hermano" izenarekin Telecinco-k abian jarri duen ikuskizuna denen ahotan dabil, izugarrizko publizitate kanpaina egin baitute eta sekulako morboa eragiten baitu ikusiak izan gabe ikusteak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko apirilak 20, Osteguna

Animazioak

Marrazki bizidunak eta gehiago sarean

Punta-puntako marrazkiak eta animazioak ikuskatzeko telebista amatatu eta ordenagailuarekin eskuratuko ditugu Shockwave eta Flash programen bidez. Bi programa hauek gure nabigatzailean integratzen diren plug-in edo programatxo gehigarriak dira, beraz, horregatik filmak gure nabigatzailearen pantailan ageriko zaizkigu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko apirilak 13, Osteguna

Berakatz birtuala

Acid Trip webgunearen ikus-entzunezko aluzinazioak

Sareko beste gauza asko bezala birtuala da Acidtrip.com webgunearen intoxikazio lisergikoa ere. LSDaren apologia egiten badu ere, funtsean estetikoa da webgunearen helburua, nabigatzeko programek dituzten ahalmenak ahal duen neurrian baliatzen baititu giro psikodelikoa sortzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko apirilak 6, Osteguna

Begi publikoa

Hainbat Webcam-ek Euskal Herriko irudiak igortzen dituzte zuzenean

Webcam edo Internetera irudiak etengabe igortzen dituzten kameratxoak modan daude. Aparailu hauek batzuek bideo solasaldiak egiteko erabiltzen dituzte eta beste askok euren gorputza diru trukean erakusteko. Baina badira kalera edo hondartzara begira dauden beste webcam batzuk gurean, gero eta gehiago gainera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko martxoak 23, Osteguna

Oscar nonahi

Datorren igandeari begira dago sarea

Igandean jakingo dugu aurtengo Oscar sariak noren eskuetara joango diren, baina sarean saltsa handia dago sari hauen kontura eta normala da, zinemari buruzko milaka webgune baitaude Interneten.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko martxoak 16, Osteguna

Portalmania

Gai bakoitzak atari berezitua badu

Jada afizio bakoitzak badu Interneten haren gaineko informazioa ematen duen ataria. Espainian, haietako batzuk Portalitis webgunean bildu dira. Banan banan hartuta, gehienak ez dira, berez, atariak, berezituegiak baitaude arlo jakin batean. Gainera, atari batek hainbat zerbitzu bildu behar ditu izendapen hori edukitzeko. Hala nola, doako posta zerbitzua, unean uneko albisteak, eztabaidaguneak, chat-a, sarerako doako konexioa, eta bestelako zerbitzuak dira atari baten ezaugarri ohikoenak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko martxoak 9, Osteguna

Bidaia merkeak

Behe denboraldiko aukeren sukarra

Azken urteotako turismo industriaren garapena izugarria izan da, dudarik gabe. Konpetentziak ekarri du monopolioen amaiera eta prezioen merketzea, aspalditxotik Europan zeuden mailetara heltzeraino. Sarearen garapena, berriz, joera hori areagotzen ari da: alde batetik sarearen bidez eragiteak agentziei bidaiak oraindik merkeago jartzea ahalbidetzen die, kostuak izugarri jaisten direlako. Bestetik, azken momentuko eskaintzak eskuragarriago jarrita, errazagoa dute internautek aukera merkeak lortzea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko martxoak 2, Osteguna

The Sims

Benetako bizitzaren ispilu birtuala

Mundu birtualak sortu eta garatzen duten jokoak modan daude sarean. Baina batez ere modan dagoena sarea ordenagailu jokoak eguneratzeko eta lehiatoki bezala erabiltzea da. CDak disketea ordezkatu zuenean bazirudien amaitezinak zirela haren aukerak. Egun, txikiegiak geratu dira CDak eskaintzen dituen aukerak, baita askoz informazio gehiago dakarten DVDak ere. Jokoak gaurkotzeko modua eta askotan jolasteko modu bakarra Internetera konektatzea da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko otsailak 24, Osteguna

Talde berrientzat aukera

Musikarien promoziorako, erakuslehio eta saltoki egokia

Iragan astean ikusi genuenez, sareak laguntza eskaintzen die musikariei. Baina musika jotzen ikasteko ezezik, taldeei euren promoziorako bide bikaina damaie Internetek. Taldeari –edo bakarlariari– buruzko informazioa hedatzeko, musika internauta guztien esku jartzeko eta abestiak "online" saltzen dirua irabazteko bidea ere badute sarean musikari ezezagunek eta hasiberriek.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

Web negozioak

Sareko negozio arrakastatsu zenbait

Jada sarera konektatuta gaudenoi inoiz burutik pasatu zaigu agian honen bidez aberasterik badagoela. Baina arrakasta izan duen ideia bat ezagutu orduko beranduegi izaten da geuk gauza bera egiteko. Sarean aitzindariek bidea erakusten dute baina dauden zenbait ideia arrakastatsu aipatuko ditugu hemen. Agian, imaginazio pixkatekin dirua emango digun proiektua sareratuko dugu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko otsailak 17, Osteguna

Artisten laguna

Gure sena garatzeko laguntza sarean

Idazleak eta musikariak, kantariak eta antzezleak bezala, jaio eta hezi egiten dira. Bien konbinaketa egokiak aterako ditu artista osoak, senak beti laguntza apur bat behar du eta. Heziketaren garrantziari erreparatu dioten batzuek Interneten bidez laguntza pixkat emango digute.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko otsailak 10, Osteguna

Emeki sareratzen

Emakume gutxi dago Interneten oraindik

Gizonezkoak nagusi diren mundua dirudi ziberespazioa. Inkesten arabera erabiltzaileen laurdena baino gutxiago dira emakumezkoak eta edukietan ere hori islatzen da. Sareko arlo komertzialan, handienean, gizonezkoentzat zuzendutako edukiak –sexutik hasita, noski– eta ustez publiko neutro batentzat eginikoek ez dituzte gehienetan emakumeen gustuak kontutan hartzen, ez baitira haientzat sektore garrantzitsua.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko otsailak 3, Osteguna

Ugazabaren aurka

Meneratutako langileen adierazpidea sarean

Inoiz beste batentzako lan egin duenak badu pertsonaia honen berri. Beti aginduak ematen dabilen hori ez da erraza begikoa izatea. Baina zer gertatzen da Jefeak ezertarako balio ez duela pentsatzen dugunean?

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urtarrilak 20, Osteguna

Underground telematikoa

Hacker-en oihartzuna hedatuz doa

Hedabide guztietan gero eta leku gehiago ari dira hartzen. Gero eta gehiagotan entzuten dira haien gaineko pasadizuak eta beti harritzen gaituzte hacker-en azkeneko balentriek. Gero eta garrantzi gehiago hartzen ari dira hackerrak, euren ekintzek izan ditzaketeen ondorioengatik. Irudi topikoaren arabera, hacker-ak inolako irabazi asmorik gabe ibiltzen dira, sareko segurtasun hesi guztiak bortxatzen, euren trebezia frogatzearren.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urtarrilak 13, Osteguna

Hondamendiaren Iragarleak

Aurten munduarenak egingo duela diote webgune anitzetan

Aparteko arazorik gabe 2000 urtera heldu gara eta dataren aldaketak eremu informatikoan iragarri zigutena baino askoz efektu txikiagoa izan du. Agindutakoaren eta gertatutakoaren artean, matematikoki zenbatzeko errezak diren efektu jakinetan horrenbesteko alde handia gertatu bada, imagina dezakegu erligioak eta sineskeriek inspiratutako teoria milenaristen funtsa zein den.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

2000ko urtarrilak 6, Osteguna

Internet patrikan

Telefono mugikorra nagusi mende berrian

Tira, mende berria hasi da eta oraindik hemen gara. 2000 efektua ohiko biharamunera mugatu da eta ez da iragarritako hondamendia gertatu. Ordenagailuek problemarik gabe igaro dute urte zaharra eta orain askok galdetzen dute ea zergatik gastatu diren horrenbeste hogerleko mamu hori ekiditeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abenduak 30, Osteguna

I hate christmas

Garai hau gorroto dutenen arrazoiak sarean

Askorentzat gorrotagarria da urte sasoi hau eta eguberriarekin erlazionatutako guztia. Arrazoi ezberdinak badira, pertsonalak tartean, baina nagusi dira kontsumismoaren eta derrigorrezko pozaren kritika egiten dutenak. Hori sarean hainbat webgunetan islatzen da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abenduak 23, Osteguna

Ordenagailu birtuala

Gure Idaztoki pertsonalizatua sarean

Inoiz disko gogorra izorratzea edo ordenagailua eskura ez izatea egokitu zaionak jakin badaki honelako asmakizunak eskertzen. Interneten garatzen ari diren aplikazio zenbaitek ahalbidetzen digute gure dokumentuak edozein ordenagailutik jasotzea eta aldatzea gure neurrira egindako idaztokian.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abenduak 16, Osteguna

Pokémon

Badator japoniarren azken zoramena

Ongi asko erakutsi digutenez, japoniarrak edozein gauzaren zaletu amorratuak bilaka daitezke: Elvis Presley, flamenco-a edo Alaitz eta Maider. Gainera, horrenbeste lagun izanik, gutxiengoen zaletasunekin estadioak jendez betetzeko gai dira. Tarteka, masa kontsumoaren boom-a bihurtzen diren produktu itxuraz inozoak –eta mamiz kaskarrak– ateratzen dira eta hor ez dago inongo logikarik aplikatzerik ezta munduan nahikoa estadiorik milioika sortzen diren erosle-junkie guztiak hartzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abenduak 9, Osteguna

Home Page

Webaren atzean begiratzen duen dokumentala

Doug Block 43 urteko dokumentalgilea –zinemagile dokumentalista– zen 1996an, «unibertsitatearen eta jubilazioaren arteko erdibidean», bere hitzetan. Bere bost urteko alabatxoaren gaineko dokumentala prestatzen ari zela entzun zuen World Wide Web delakoaren lehendabiziko aipamena. «Dena aldatuko du» esan zioten sareak liluratutako lagunek. Berak ez zuen zalantzarik izan: kamara bat txikoan hartu eta mundu digital berriko jendeen atzetik abiatu zen, zer egin nahi zuen ziur egon ez arren.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abenduak 2, Osteguna

Musika aukera

Nork bere neurriko CDak osa ditzake sarearen bidez

Nork ez ditu inoiz bere gustoko musikaren aukerak zinta batean grabatu? CD grabagailuen gorakadarekin horixe bera egin daiteke egun baina Compact Disc batean gordez, kalitate guztiarekin.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko azaroak 25, Osteguna

Uhin libreak

Euskal irrati libre zenbait sarean dira

Uhinak baino bit libreak direla esan daiteke, irrati libre batzuek sarean dituzten leihoak. Irrati alternatiboak, ez korporatiboak, kontrainformazio irratiak eta bestelako izendapenen atzean biltzen dira munduan zehar mezu alternatiboa eskaintzen duten irratiak. Euskal Herrian halako irratien ordezkaritza zabala badugu, garai batean gehiago izan baziren ere. Baina munduko bazter askotxotan ere baditugu horrelakoak. Espainian eta Italian badira adibide franko eta asko Interneti esker ezagutu ahal izan ditugu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko azaroak 18, Osteguna

Komikiak online

Euskal komiki aldizkari nagusiak sareratu dira

Ia batera agertu zaizkigu Interneten TMEOren online edizioa eta La Comictivaren berpizkundea. TMEOri dagokionez, gurean egiten den komiki aldizkaririk garratzena duela gutxi agertu da webgune baten bidez. Ateratako azken zenbakiaren aukeraketa bat egin dute webgunean jartzeko. Badakizue, komiki aldizkari baten edukia testuak baino irudiak dira eta dexente okupatzen dute. Gainera, dena jarriko balute ez luke zentzu handirik izango paperezko edizioak eta... Imaginatzen al duzue TMEOrik gabeko mundu bat? Nik hori ez dut ezta pentsatu nahi ere.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko azaroak 11, Osteguna

Sarearen aurka

Interneten bertan haren aurkako webgunerik bada

Sarearekiko lilura giroan bizi garen honetan ez da jende guztia Interneten maitale. Bada haren efektu maltzurrez oharturik ahalik eta gutxien erabiltzen duen jenderik. Beste batzuek ordea, sarea erabiltzen dute internautak ezaugarri maltzur horietaz ohartarazteko. Sarea kritikatzen duten webgune batzuk badira, haren akatsak azalduta: batzuek soziologiaren aldetik, besteek ikuspuntu politikotik eta beste zenbaitek umore eta ironiarekin.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko azaroak 4, Osteguna

Fatxak pantailan

Faszismoaren itzala sarean zabaltzen ari da

Sareak inongo zentsurarik gabe edonori nahi duena adierazteko eskubidea ematen dionez gero, bada hori gorrotoa eta arrazismoa zabaltzeko erabiltzen duenik. Arrazismoaren apologia egiten duten makina bat webgune badira, denetarikoak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urriak 28, Osteguna

Arte Digitala (eta II)

Arte mota honetako izen eta lekuen bila

Iragan astean aipatu genuen Art Futura 99ren haritik arte digitalaren izen eta helbideetan sakonduko dugu gaurkoan. Gure artean bada arte mota hau egiten duten artistarik edo artista talderik, esaterako, Leioan irakasle dabilen Ana Mujika edo Megasonics filmaren egileak, Baleuko taldekoak. Angelo Cacciola italiarraren izena ere aipa dezakegu eta beste baten batzuk ere.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urriak 21, Osteguna

Art Futura 99

Aisialdi digitala da aurtengo erakustaldiaren ardatza

Datorren astean, urriaren 29tik azaroaren 1era Sevillako Casa de La Provincian izango da Art Futura 99 erakustaldia. Aurtengo gaia aisialdi digitala dugu eta horren inguruan jardungo dute artistek: parke tematikoetatik museo birtual berrietara, zinema digitaletik bideojokoetara.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urriak 14, Osteguna

Futbolzale eta militanteak

Sarea eta futbola zaletasun, arrazakeria etsai

Ideologia, zaletasuna, irudi bitxiak... denetarik erakusteko, peña edo antzeko zaletu talde gehienek badute webguneren bat edo beste. Guztietan badago sarean ibilitako norbait... webgunearen arduraduna bihurtzen dena.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urriak 7, Osteguna

Ultima: ludopatia kolektiboa

Sarean jokatzea da zibernauten azken moda

Imaginatzen al duzu gehienez bi lagunentzako aukera ematen duten bideokontsolen edo jolasmakinen abenturak beste lagun askorekin konpartitzea? Aldi berean milaka lagunekin lehiatzea? Bada, hori posible egin da Interneti esker eta Ultima online du izena, horixe baita sarean gehien erabiltzen den jokoa.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko irailak 30, Osteguna

Lagun telematikoak

Jendea ezagutzeko aukera ere ematen du sareak

Askotan aipatutako gezur bat apurtzen hasiko gara. Lagun telematikoak egitea ez da zertan izan behar komunikazio arazo baten ondorioa. Hurbileko inorekin harremanik izateko gai izan ez, baina sarean, chat-etan, Interneten bidezko telefono zerbitzuen bidez edo eta e-posta erabiliz jende askorekin harremanetan jartzen den pertsona irudi estereotipatua da. Internauta-gaixo mentalaren irudia ez baitator bat, inondik inora, horrelako harreman telematikoak egiten dituen jendearekin. Egon badira, hala ere, muturreko kasuak, leku guztietan bezala.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko irailak 23, Osteguna

Ziberkulturaren orakuloak

Wired aldizkari aitzindariaren bidean doaz

Egun, aldizkari, webzine eta bestelako askok jarraitzen dituzte Interneten sortzen diren albisteak, sarean zer berri den jakiteko makina bat aldizkari ditugu kioskoetan zein sarean bertan. Baina izen bat aipatu behar bada, Wired aldizkaria aukeratu beharko dugu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko irailak 16, Osteguna

Sarean ulertzeko gay

Homosexualentzat ere espazio librea da sarea

Aktibismoa eta kontsumoa dira Interneten komunitate homosexualari begira egiten diren milaka webguneren bi arlo nagusiak. Adierazpen askatasuna munduko bazter guztietara helarazten duen sarean ahalegin berezia egiten dute homosexualek armairutik ziberespaziora ateratzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko irailak 9, Osteguna

Matrix eta The Blair Witch

Film baten arrakastarako sarearen eragin handia

Zinemaren eta Interneten arteko erlazioa estutzen doa hainbat arlotan. Bi erakusgarri ditugu azken aldion The Blair Witch eta Matrix filmeak. Baina badira adibide gehiago: abuztuan estreinatu zen Star Wars Episode I filmaren irudiak ikusi ahal izan ziren abendua aldean, Lucasfilms-ek ezarritako webgune ofizialan eta RealVideo formatoan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko irailak 2, Osteguna

Oilaskoa sarean

Nola jarri zure bideoak sarean ikusgai

Sarea leku aproposa da hainbat harremanetarako: nork bere curriculum-a ipintzeko, e-posta bidezko kontaktuak ezartzeko eta saretik kanpoko harremanak errazteko webgunea tresna aparta da. Artisten kasuan, lanak erakusteko ere balio du, sareak ematen dituen aukerak baliatuta.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko uztailak 29, Osteguna

La Furaren Eklipsea

Internautak aktore bihurtzen dira sarean

Abuztuaren 11an eguzki eklipse baten itzala zabalduko da Europan. Diotenez, inoizko ikusgarriena izango da ikuskizuna. Ordubetez, gerizpean izango da Euskal Herria, baina erabateko iluntasuna Europaren erdialdea zeharkatuko duen marra batean izango da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko uztailak 22, Osteguna

Bidaiak online prestatzeko

Sarea tresna aproposa da gure bidaia antolatzeko

Iragan astean bidaia arraroez jardun bagenuen, gaur, merkeagoa eta seguruenik ohikoagoa izan daitekeen gure bidaia prestatzen lagunduko diguten helbide batzuk aitatuko ditugu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko uztailak 15, Osteguna

Abentura oporrak

Bidaia exotiko eta arriskutsuak salgai Interneten

Munduan den bidai agentziarik handiena eta osatuena da Internet. Bertan, birtualki nabigatu eta pantailaren bidez munduak etxetik irten gabe ezagutzeaz gain, badago aukerarik benetako bidaiak ezagutu eta erosteko. Hegaldiak, eta bestelako bidai antolatuak etxetik bilatu, aukeratu eta kontratatu daitezke, askotan ohiko agentzietan baino merkeago.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko uztailak 8, Osteguna

EuskaraZ zerrenda

e-postaren bidezko foro telematiko euskalduna

Berpiztuta ageri zaigu egunotan EuskaraZ izeneko posta zerrenda elektronikoa. Euskaraz eta euskararen gainean jarduteko sortu zen zerrenda hau 1996an eta erabateko aldaketa izan berri du esku hartze kopuruari eta mezuen kopuruari dagokionez.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko uztailak 1, Osteguna

Muckrakerrak

Trapu zikinak ikusgai sarean

Iragan astean aipatu genuen espioitzarekin zerikusirik badu ikerketa kazetaritzak. Ikergaiak eta ikertzeko moduak askotan antzerakoak izaten badira ere, ezberdintasun handi bat badago bien artean: kazetariek argitaratzeko ikertzen dute eta horregatik interesgarriagoa izango da internautarentzat kontatzeko zerbait badutelako.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko ekainak 24, Osteguna

Sarea espioien habia

Internet oso aproposa da espioitzarako

Egungo espioiek ikerketarako ordenagailua erabiltzen dute Interneten datuak biltzeko, txostenak idazteko eta, azkenik, berauek enkriptatu eta bidaltzeko. Ian Fleming bizirik balego, egun, benetako James Bondek ordu dexente emango lituzke pantaila aurrean jesarrita, dudarik gabe.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko ekainak 17, Osteguna

Jaiak sarean

Euskal jaien gaineko informazio asko dago

Uda badatorrela eta, jada burua Sanjuan eta Sanpedrotan dugu, astebeteko kontua baita gurpil zoroaren abiatzea. Batzuk ez dira gurpiletik jaitsiko iraileko Sanantolin edo urriko Sanfaustoak pasa arte. Eta etxean Interneterako konexioa duenak badu laguntza ederra ziberespaziotik asteburuko planak egiteko. Badira webgune dexente Euskal Herriotako jaiei buruzko informazioa ematen dutenak: jaien direktorioak eta herriotako jaien gaineko informazioa ematen duten webgune pertsonal zein instituzionalak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko ekainak 10, Osteguna

Cyberpunk-ak

Teknologiaren munduko antiheroiak

Literatur korrontea, jarrera, mugimendua... Gauza asko definitzen dira Cyberpunk hitzarekin, inondik inora kontzeptu ezberdinak baina elkarri lotuak. Mundu teknologikoak kutsatutako idazle eta zinemagileak dira Cyberpunk-aren ikurrak asmatu dituztenak. Gainera datorkigun gizarte teknologikoan kontrol soziala, naturarik gabeko gizarte hiritarra... Zientzia-fikziozko liburuek saldu nahi ziguten gizarte utopikotik urruntzen zen Bladerunner, cyberpunk-aren film aitzindaria. Liburuetan William Gibsonek Neuromancer-ekin mugimendu horren beste mugarria ezarri du.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko ekainak 3, Osteguna

Sareko Babel berria

Hizkuntza eta gai asko biltzen da eztabaidaguneetan

Lehengo batean chat-ari buruz aritu ginen hemen, konektatuta gaudela ordenagailuko teklatuan idatziz aldi berean elkarrizketa bat mantentzea ahalbidetzen diguten programez eta beste. Oraingoan eztabaidaguneak dakartzagu lerrootara, biak ezberdintzeko asmoz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko maiatzak 27, Osteguna

Ezezagunekin berbetan

Telefonoz bezala baina sarean hitz egin daiteke

Lehengo batean Interneteko Chat edo berriketari buruz mintzatu ginen. Bada, programa horiek, idatziz, jendeak elkarrekin komunikatzea ahalbidetzen dute interesen arabera biltzen diren taldeetan. Programa batzuren bidez, eta gure ordenagailuak soinu txartela egokia badu, aldi berean konektaturik dagoen edozein lagunekin hitz egin dezakegu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko maiatzak 20, Osteguna

Tombraidermania

Modako bideojokoaren zaletuak sarean

Eromena da Tomb Rider eta Lara Croften inguruko fanatikoen adikzioa deskribatzen duen hitza. Fanatikoak –horixe baita fan hitzaren esanahia– nonahi dira, bit-etan bakarrik bizi den pertsonaia batengatik erotuak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko maiatzak 13, Osteguna

Webgune bizarroak

Gauzarik bitxienak kontatzen dituzten webguneak

Denetariko webguneak badira sarean, eta horietarik bitxienak dira gertaera harrigarrien berri ematen dutenak. Bi motatakoak badira: egiazko gertaerak eta asmatutakoak kontatzen dituztenak. Hoba ez, benetazko gertaerak izaten dira harrigarrienak eta horrelakoen sorta ederra badago. This is true aldizkariak horrelakoen bilduma egiten du eta irakurleari e-postaz jasotzeko aukera damaiote.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko maiatzak 6, Osteguna

Chat-ak harrapaturik

Sarearen bidezko berriketaldiak

Interneten baliabideetarik bat dira, sarea ez baita web-en nabigaziora laburtzen. Webguneak ikusteaz aparte badira bestelako komunikazio moduak. Hauetariko bat IRC edo aldi bereko berriketa da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko apirilak 29, Osteguna

Mamorro eta Gaztemaniak

e-zineak ulertzeko bi modu

Mamorro fanzineak aro berri bati ekingo dio maiatzan, ohiko erara –paperean– 12 urtez publikatu ostean, atomoak utzi eta bit-etara pasatuko baita aurrerantzean. Honela, Bilboko fanzineetan ezagunenetarikoa den honek bere izateari utzi eta e-zine edo webzine bihurtuko da. Aldaketa hori aurkezteko jai bat antolatuko dute mamorrotarrek larunbatean Mina Espazion zortzietatik aurrera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko apirilak 22, Osteguna

.eh domeinua: bai, baina ez

Edozein domeinu lortzeko gezurrezko modua badago

Interneterako euskal domeinua lortzearen aldeko borrokan dabil Igor Aiestaran internauta euskalduna. Berak bultzaturik sortu da hori eskatzen duen webgunea, gai honen gaineko informazioa emateko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko apirilak 15, Osteguna

Bide interaktiboak

Ezaugarri hau baliatzen dute jolas eta lehiaketek

Urrun geratu dira munduko webgune guztiak arratsalde batean ikus zitezkeen garaia, 1994an Yahoo bilatzailearen Filo eta Yang sortzaileek egiten zuten bezala. Egun, Batikanoko aita santuaren orrialdean sartu eta, bertan azaltzen diren loturetan klik eginez, orrialde porno batean egon gaitezke handik ordubetera, Disneyren gunea, Mumia Abu Jamal-ena eta Leticia Sabater bisitatu ostean. Eta dena jarraian, orrialde berririk zabaldu gabe egin dezakegu, estekak segituz. WWW famatuan nabigatzen ari denak aukerak eginez egiten du bere ibilbidea, konbinaketa posibleak kontaezinak direlako.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko apirilak 8, Osteguna

Webzineak

Sarea publikatzeko primerako lekua da.

Fanzineroen ametsa Interneten ari da gauzatzen. Esateko, idazteko edo marrazteko zerbait duen edonork jar dezake online e-zine edo webzine bat, horrela deitzen baitira sarean jartzen diren fanzineak. Inprimaketa eta banaketa gastuak kenduta, izugarri erraza da gehiegi mugitu gabe nork bere webzinea sarean eskegitzea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko apirilak 1, Osteguna

Nazioarteko boikota

Multinazionalen aurkako kanpainak ere mugez gaindi

Enpresa multinazioal handien jokaera maltzurrak salatzeko hainbat webgune sortu dira han hemenka, haietako batzuri min handia eginez. Enpresa hauek gehienetan herrialde pobreetan sortutako produktuak "lehen munduan" saltzen dituzte eta irudi kanpaina handiak egiten dituzte itxura ona emateko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko martxoak 25, Osteguna

Kontrainformazioa sarean

Berripaper alternatibo asko Interneten ere agertzen dira

Sarean dauden komunikabide handien ondoan bada komunikabide alternatiborik. Bertatik kanpo gertatzen den moduan, baliabide urriagoak eta hedapen murritzagoa dute buletin edo berripaper hauek, baina sarean argitaratzeak bere abantailak baditu: printzipioz antzeko hedapena izan dezakete, mundu mailakoa, eta ale kopuru mugagabea. Distribuzioan ere ez da lan handia egin behar, paperezko buletinak direnean ez bezala, eta informazioa jasotzeko e-posta bide erraza da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko martxoak 18, Osteguna

Sektak online

Sarea erabiltzen dute jendea harrapatzeko

Sareen sarea modu merke eta eraginkorra da edonolako mezuak zabaltzeko, baina halaber, leku egokia izan daiteke mezu gaiztoen arriskuez ohartarazteko. Munduko sektarik garrantzitsuenak sarean ere badaude. Baina izengabeko internauta batek webgune bat zabaldu du Espainian diren sektak zertan diren azaltzeko, El sorprendente mundo de las sectas izenekoa.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko martxoak 11, Osteguna

Antzokitik pantailara

Euskal antzerkiaren bila Interneten

Izarretako Bitakora, Maskarada taldeko Mikel Martinezen antzezlanik berriena ezagutu nahi badugu, antzokira joan baino lehen –eta ez antzokira joan beharrean– Maskaradaren webgunea bisitatuta, informazio guztia lortuko dugu etorkizunera joan-etorriko bidaia honen gainean. Izan ere, Maskaradaren gunean Bilboko antzerki talde honek karteldegian dituen beste lan guztien nondik norakoak daude. Beste orrialde batean taldeak 1980tik eginiko lan guztiak ageri dira. Euskaraz eta gaztelaniaz dago diseinu txukuneko gune hau.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko martxoak 4, Osteguna

Elurra pantailan

Skiaren gaineko informazio webguneak

Portalak bisiten trafiko handia duten webguneak dira non denetariko zerbitzuak eskaintzen diren. Famatuak izan dira azkenaldion EEBBetako portal nagusien erosketak, bisitari kopuru hori dirutara itzultzen baita publizitatearen bidez.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko otsailak 25, Osteguna

Liburuak etxetik erosi

Liburu eta disko denda birtualak sarean

Betiko liburudendek duten xarma ez dute izango baina negozioaren zati gero eta handiagoa hartzen dute. Liburu eta diskoen denda birtual erraldoiak modan dira, eta horregatik denda txikiagoek ere sarean beren lehiatilak irekitzen ari dira.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko otsailak 18, Osteguna

Kalamuaren alde

Debekuaren aurkako guneak sarean

Kalamuaren legeztatzea bidezidor luzea izango da, oraindik aldaketa asko egon beharko dutelako hainbat jenderen kontzientzietan, agintariengan bereziki. Bide hori egiten laguntzeko sortu dira hainbat elkarte, ARSEC eta Kalamudia esaterako, Interneten beren isla dutenak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko otsailak 11, Osteguna

Shacky Carmine

Film baten errodaketa zuzenean sarean

Musikari buruzko filma izanen da Shacky Carmine. Musika talde indie baten istorioa kontatzen duen filme espainiar hau Fernando Colomok babestu du eta Chema de la Peña ari da zuzentzen.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urtarrilak 28, Osteguna

Sexu bila Interneten

Pasio izkutuen eta giza perbertsioen topaleku

Kazetal asmorik zientifikoenarekin, noski, eta pertsona heldu baten baimenarekin abiatu gara lerro hauetarako informazioa bilatzera. Sarean diru gehien mugitzen duen hitza "sexua" da. Beno, hobe esan "sex" ipini beharko da topatzaileetan, ezer topatu nahi bada behintzat, euskararen presentzia arlo horretan ez baita oso handia oraindik.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urtarrilak 21, Osteguna

Sarean debalde

Edo nola lortu gure gunea dohainik

Badirudi zaila edo behintzat garestia izan behar duela nork bere webgunea egitea eta Interneten paratzea. Ez horixe, eta gaur dirurik ordaindu gabe nola egin daitekeen azalduko dugu. Gutxieneko abiapuntua izago da guretzat sarerako sarbidea izatea zerbitzari baten bidez. Sarbide hori, guk ordaindutakoa, lagunen batek utzitako pasahitzaren bidez edo modako Ziberkafe horietako baten bidez izan daiteke.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urtarrilak 14, Osteguna

Okupa telematikoak

El Laboratorio ezingo dute saretik eraitsi

Iragan abenduaren 22an, Madrilgo El Laboratorio gune okupatuaren deslojamenduarekin eta ondorengo eraispenarekin bi urteko esperientzia aberasgarri baten amaiera heldu zen. Halabaina, kokaleku fisiko berri baten esperoan, Laboratorio birtualak "iraunen du zutik", ziberespazioan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urtarrilak 7, Osteguna

Telebista hil da

Saioak, bideoak eta filmeak sarean ikusgai

Testuak eta irudiak konbinatze hutsa baino askoz urrunago hel daiteke Interneten imaginazioa aplikatuz. Ordenagailu batean sar daitekeen edozein gauza egokitu daiteke bertan ezartzeko, propio horretarako eginiko bideo sorkuntzatik zinema klasikoraino.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1998ko abenduak 31, Osteguna

Star Wars berria Sarean

Badena dena bada, informazioaren munduari dagokionez, Interneten ez dagoena ez da. Mundu zabaleko sarean jadanik Egunkaria sartu bazaigu, nola ez dira egongo zinema superprodukzioak? Hastear dagoen urtean, Barkatu Ama berriaren eta gure zibertxoko honen agerpenaren ondoren, beste gauza askok emango dute zeresanik mundu mailan eta denek izango dute beren isla Interneten.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala