2001ko urtarrilak 4, Osteguna | Irristatzen |

Saretik elurrera

Mendira abiatu baino lehen prestatzeko laguntza

Egunotan gertatu diren ezbeharrak berriz gerta ez daitezen kontu handiz ibili behar dugu mendira abiatu baino lehen, une egokia hartzeko eta ekipamendu egokiarekin aurre egiteko. Eguraldiaren bat-bateko okertzeak gerta daitezkeenez, arropak eta bestelakoak sarearen bidez eros ditzakegu eta unea aukeratzeko eski estazio gehienen berri ematen diguten webguneak ikus ditzakegu, eguraldiaren berri izateko eta zenbat elur aurkituko dugun jakiteko.

Horretarako, jaun eta jabe dugu Barrabes ataria. Sareak ikuspegi aurreratuko merkatari txiki eta ertainei eskaintzen dizkien aukeren paradigma bihurtu da Barrabes denda aspaldiko bi urteotan. Hasieran mendirako eta eskiatzaileentzako materiala saltzen zuen denda txikia zen, Pirineotako herrixka batean, Benasquen. Sareko startup bihurtu zen, babesle egokiak bilatuta, eta egun online salmentetan lehena dugu. Edozein produktu aukeratu eta Espainiako edozein bazterretan 24 orduren buruan entregatzen dute.

Baina internauta-bezeroak erakartzeko produktuak eskaintzeaz gain zerbitzuak ere eskaini behar direnez, dendatik atarira igaro da Barrabes.com ataria. Dendako produktuez gain, informazio interesgarriak biltzen dituzte bertan, hala nola Tiensin sherpa tibetarra zela jakin berri dutela edo Josu Feijoo, Oscar Palacios eta Josean Estibarizek osatutako espedizio arabarrak Argentinako hegoaldean mendi bat Vitoria-Gasteiz izenez bataiatu dutela. Zerbitzu baliagarriagoak ere badituzte Barrabesen: 20 korrespontsalekbidaltzen dituzten estazio ezberdinetako parteak kasu.

Beste webgune batzuetan ere informazio baliagarria dago, Inicia atarian kasu. Bertan, Frantzian hiver.com-ek bezela, aholkuez gain ehunka pistaren egoera jakingo dugu momentuan. Mundu osoko pisten mapak ikusiko ditugu Skimaps.com webgunean eta hurbilago, San Martingo harria ikusiko dugu webcam baten bidez.

Informazioa
www.barrabes.com
www.hiver.com
www.inicia.es/nieve
San Martingo harria
www.epsa.fr

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner