2000ko azaroak 9, Osteguna | Irristatzen |

David Vs. Goliath

Ziberartisten kolektiboak erraldoia mendean hartu zuenekoa

Iazko hasieran, Interneten bidez jostailuak saltzen dituen amerikar enpresa erraldoia (etoys.com) ohartu zen bazela etoy.com izeneko webgune bat. Berehala epaitegietara jo zuen Goliathek, etoy.com horrek bere marka eskubideak urratzen zituelakoan.

Etoys-ek ez zuen kontutan hartu etoy.com ez zela bere lehiakidea, Suitzako artisten kolektibo ez komertziala baizik. Eta ez zuen kontutan hartu etoy.com-ek bere domeinua bi urte lehenagotik hartua zuela, artean eToys sortu gabe zegoelarik. Epaileek, momentuko, etoy.com-en webgunea ixtea agindu zuten.

Baina salaketa jaso eta ez zen David begira geratu, ez. Megakorporazioen aurkako jarrera garatuta zuten ordurako etoy.com-eko artista-aktibista hauek eta ekintzara pasatu ziren. Hasteko, New York-eko MOMAn prentsaurrekoa eman zuten euren kasua salatzeko. Beste leku batean behin behineko webgunea zabaldu zuten eta sarean eToys-en aurkako kanpaina jarri zuten abian. Bitartean, eToys hazi eta hazi ari zen, Amazon eta eBay-ren atzetik sare osoko hirugarren merkatalgunea izateraino.

Atxekimendu kanpaina abiatzearekin batera, eToys-en aurkakoari ekin zioten eta online jokoa asmatu zuten: jokalariek enpresa suntsitu behar zuten. Benetako helburua enpresa handiaren irudia kaltetuz, eToys-en akzioak jaitsi eragitea zen. Horretarako, enpresari buruzko informazioa biltzeari ekin zioten, arduradunen informazio pertsonala, enpresaren kontuen gainekoa, antzeko aferen artxiboa... Eta helburua lortu zuten, eToys denen aurrean zen bezala aurkeztuz.

Azkenik, eToys-ek erabaki zuen bere salaketa erretiratzea eta artistei hainbat kalteordain ordaintzea. Gatazka horretan Davidek irabazi zuen baina orohar sarea gero eta gehiago erraldoien eremu bilakatzen ari da.


Etoy
www.etoy.com
www.toywar.com
Datu gehiago
www.rtmark.com/etoymain.html

Tmark
www.rtmark.com
Gezurrezko webak
www.gatt.org
www.gwbush.com
eToy-en gerra
www.toywar.com
Botoak salgai
www.vote-auction.com

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner