2001ko abenduak 6, Osteguna | Irristatzen |

Puntako web diseinua

Espainiako web egileen lanak

Oraintsu arte ia soilik Ipsum Planet eta bere Neo2 aldizkaria ezagutzen bazen ere, Kataluniatik sortzaile mordoa datorkigu web eta flash diseinua artea egiteko adierazpide ederra dela frogatzera. Gure artean oraindik adibide gutxi daude eta paperera mugatzen dira. Roberto Agirrezabala bilbotarraren Adclick sarean nabarmentzen da, Amaste aldizkaria adibide duina da eta badirudi The Balde euskaldunak eremu hori ikutuko duela.


Espainian web sorkuntzan dabiltzan diseinugile grafikorik puntakoenak aticco.com gunean biltzen dira. Bertako kideetako batek, Lluis Campmajok Porno-grafics.com eta evolutive.net webguneetan editorea da. Porno-grafics oso webgune interesgarria da, sekulako diseinua duena. Ez da webgune pornografikoa baina pornografia gai hartuta flash animazio dibertigarriak ditu. Besteak beste, Nano12k eginiko Codificado, ASCII karaktereak erabiliz bideo irudi baten fotogramak osatzen dituena. Kim-ek eginiko Redrabbit-en emakumea eta gizona elkartuz ehunka ume sortuko ditugu. Evolutive.net-ek ere flash-a erabiltzen du gehienbat, e-zinea da eta koloreekin jolasten du orain arteko zortzi zenbakiak aurkezteko.

Beste batzuk Area3 diseinu enpresako kideak dira. Bertako webgunera sartuta, flas bereziak aurkituko ditugu, nork bere ordenagailuan edozein musika jartzean soilik aktibatuko direnak. Besteak beste, Area3ekoek Bartzelonako OFFF flash festibalaren webgunea diseinatu dute, flash animazioetan onenak saritzen dituen bilgunearen datorren urteko edizioarena.

Vasava Bartzelonako estudio baten izena da, bere sorkuntza grafikoa era ikusgarrian erakusten diguna. Beraiek diotenez, arlo eta nazio ezberdinetako jendeak biltzen dira Vasavan, giro gozoan, Macintosh ordenagailuz betetako loft itxurako espazio argitsu batean... Diseinatzaileen enpresa prototipikoa imaginatzean burura datorkigun burura, pinball makinak ekonomia berriko toke ludikoa ematen dio laneko jarraikortasuna hautsiz. Vasavakoak dira aticco.com e-zinearen egileak.

Bartzelona diseinu grafikoaren hiririk garrantzitsuena da iberiar penintsulan. Berriki Bizkaiko Aldundiaren Bilboko DZ diseinu zentroan Laus sarietako lanak izan ziren eta gehienak Katalunia aldekoak ziren. Aticco.net probaleku experimentala gisa definitzen dute egileek, eta aticco.org freelance estudio birtuala dela diote. Azken hau Katalunian barik Andaluzian egiten dute. Hirurak diseinugileak eremu profesionaletik (ordaindutakotik) ateratzea nahi duen makroproiektuan esku hartzen dute. Zirkulo hurbiletan mugitzen dira eta, konpetentzia izan arren, euren lanaren alderdi artistikoa nabarmentzen dute Eduardo Campuzanok eta Oscar Montaņes-ek koordinatutako hiru guneotan.

www.aticco.com/.net/.org
www.neo2.es
www.porno-grafics.com
www.evolutive.net
www.area3.net
www.vasava.es
www.adg-fad.org

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner