2000ko urriak 12, Osteguna | Irristatzen |

Joko erotikoak

Saretik batzuk eskura daitezke debalde

Oso indar handia hartu dute Interneti esker ordenagailurako joko erotikoek. Funtsean, bi motatakoak dira: saretik gure ordenagailura deskargatu eta gero erabiltzen diren programak dira batzuk. Besteak, sarean bertan nabigatzailearen leihoan joka daitezkeenak.

Azken hauetako batzuetan aldi berean konektaturik dauden beste erabiltzaileen kontra arituko gara. Beste batzuk bakarka jolastekoak dira, Smaciek eskaintzen digun Zein da Zein? jokoaren bertsio honetan, ipurdi batzuk eta aurpegi batzuk ageriko zaizkigu eta guk ipurdi bakoitzari zein aurpegi dagokion jarri behar dugu. Beste joko xinpleago batzuk eskainiko dizkigu Argentinako Solos y solas webguneak. Herrialde bereko Al Cachondeo webguneak Tetris jokoaren bertsio erotikoa jaitsi dezakegu gure makinara, non piezak gorputz biluziak diren. Gomendagarria da ere umorearen atari honek duen audio artxibo barregarrien bilduma ederra.

Noski, betiko strip-poker erotikoaren bertsio tipikoa ere eskura dezakegu sarean. Baina beste joko batzuek erotismoa eta manga edo anime itxurako marrazkiak konbinatzen dituzte. Ultravixen jokoan institutoko neska ikasle liluragarria bahitu du OverLord barrabasak, betirako sexu esklabu bihurtu asmoz. Baina neskak ihes egitea lortu du eta mendekua bilatuko du Ultravixen sexu izar boteretsua bihurtuta. Doako joko gehiago, erotikoak zein bestelakoak aurkituko ditugu Aurki bilatzailean, mundu mailako adult azpidirektorioan.

Zein da zein?
smacie.com/butt
Solos y solas
www.solosysolas.com.ar/juegos.html
Al Cachondeo
www.alcachondeo.com
Ultravixen
www.ultravixen.com
Xodoma
www.xodoma.com
ClickReveal
www.humorspain.com/adultos
Tucows
tucows.arrakis.es

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner