1999ko martxoak 11, Osteguna | Irristatzen |

Antzokitik pantailara

Euskal antzerkiaren bila Interneten

Izarretako Bitakora, Maskarada taldeko Mikel Martinezen antzezlanik berriena ezagutu nahi badugu, antzokira joan baino lehen –eta ez antzokira joan beharrean– Maskaradaren webgunea bisitatuta, informazio guztia lortuko dugu etorkizunera joan-etorriko bidaia honen gainean. Izan ere, Maskaradaren gunean Bilboko antzerki talde honek karteldegian dituen beste lan guztien nondik norakoak daude. Beste orrialde batean taldeak 1980tik eginiko lan guztiak ageri dira. Euskaraz eta gaztelaniaz dago diseinu txukuneko gune hau.

Antzezpenak noiz eta non izango diren jakin nahi baduzu, onena Artez aldizkariaren gunera jotzea izango duzu. Diseinua ez da apartekoa baina informazio kopurua izugarri handia da. Martxoko zenbakia jada online dago eta bertan, agendaz gain, arte eszenikoen gaineko artikulu eta informazio ugari dago.

La fundicion aretoak ere badu bere webgunea, edukinez nahiko beteta. Bertan, aretoko egutegia aurkituko dugu eta, atalka sailkatuta, dantza ekitaldiak, antzerkia, opera eta erakusketak. Aretoa telematikoki ezagutzeko aukera damaio bisitariari eta 97 zein 98 urteetan eginiko lanaren laburpena.

Legaleon taldearen webgunean taldeari buruzko informazioa aurkituko ditugu. Lanen atalean, talde honek Irunen 1986an sortu zenetik egin dituen antzezlan nagusien aipamena aurkituko dugu. Karteldegia aukeratuta, taldearen iazko ekitaldiak azalduko zaizkigu, Kafe Antzokiarena bezala aspaldi berritu gabe dagoelako.

Artez
http://www.netbide.com/artez.html
Maskarada
http://www.geocities.com/Broadway/5997/
Legaleon Teatro
http://www.arrakis.es/~legaleon/
La Fundicion
http://www.netbide.com/lafundicion/euskera.html
Kafe Antzokia
http://web.euskalweb.com/euskalweb/kafeantzokia/default.html

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner