1999ko urriak 14, Osteguna | Irristatzen |

Futbolzale eta militanteak

Sarea eta futbola zaletasun, arrazakeria etsai

Ideologia, zaletasuna, irudi bitxiak... denetarik erakusteko, peņa edo antzeko zaletu talde gehienek badute webguneren bat edo beste. Guztietan badago sarean ibilitako norbait... webgunearen arduraduna bihurtzen dena.

Beste hainbat kontutan bezala, futbolari buruzko webguneetan nahasmen handia dago webgune ofizial eta ez ofizialen artean eta batzuetan izan da gatazkarik. Esaterako, Athletic taldeari ez zitzaion batere gustatu bere webgune ofiziala Miamiko lagun batena baino berananduago jartzea eta kaxkarragoa izatea. Noski, Fernando izeneko athleticzale amorratuak denbora dexente zeraman informazioa, irudiak eta soinuak biltzen eta haiei forma ematen, zeren webgune bat egiteak diseinurako dohaia eskatzen du eta azpidirektorioen egitura egokiak sortzea.

Beste adibide bat Nikoren webgunea dugu. MCD rock taldeko kidea ordenagailuekin eta diseinuarekin lan egiten ohituta dago. Grafista da ETBn eta irudiarekin eta diseinuarekin lotutako hainbat lan egiten ditu. Horretaz gain, athleticzale porrokatua ere bada eta berak egindako webguneak clubaren ofiziala gainditzen du diseinu eta edukien aldetik. Bertan badu bere txokoa Herri Norte Taldeak. Talde honek ANTIULTRA izeneko berripaper bat argitaratzen du eta arrazakeriaren aurkako kontzertuak antolatu ditu.

HNT taldekoek webgunean erakusten duten marrazkia David Morenok egin du, Palante webgunearen arduradunak. Bertan biltzen du arrazakeriaren aurka aritzen diren futbolzale eta bestelakoen informazio dexente eta lotura batzuk. Balantzaren beste aldean, talde ultra eta arrazistak ditugu baina horiek hurrengorako utziko ditugu.

Athletic Miamitik
http://www.ece.miami.edu/~fernando
Palante!
http://members.tripod.com/~Pakito/
Herri Norte Taldea
http://www.euskal.com/athletic/HNT.html
Indar Gorri
http://web.jet.es/gudari/futbol.html
El Glorioso
http://www.glorioso.net/

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner