2001ko apirilak 26, Osteguna | Irristatzen |

Weblog alternatiboak

Gizarte digitaleko kultur albistegiak

Aldizkari digitalen artikulu luzeen ondoan, weblog edo weblog itxurako aldizkari digitalek testu sintetikoa, sarrera modukoa eta loturak eskaintzen dituzte, sarean topatutako informazio interesgarrietara jo dezagun.

Weblog osatu batek datu base batekiko konexioa du eta hemen gordetzen dira informazioak, diseinu txukuneko plantilla batean ikusiko ditugunak. Azken finean Wired aldizkariaren edizio elektronikoa ere weblog-tzat har daiteke, weblog osatua, diseinu gehiagorekin eta audio artxiboekin. Informazio interesgarriak ere badira bertan ageri direnak eta ikuspegi alternatibo batekin aukeratuak.

Baina badira aldizkari txikiagoak, pertsonalak batzuk, weblog moduan antolatuak. Esaterako, Terremoto.net-en inpaktu txikiko weblog-a egiten du egileak berari interesgarriak iruditzen zaizkion informazioekin, testu laburra eta lotura besterik ez. Terremotok weblog itxura du baina bistan da eskuz egina dela, baina ia egunero albiste interesgarri baten aipamena ageri da, albistea garatuta dagoen beste leku batera bertaratzeko loturarekin: Joey Ramone-ren heriotza, beste weblog batzuren sorkuntza, webgune interesgarri bat... Antzekoa da, baina testuak luzeagoak ditu, nitroglicerine.com webgunea.

Partaide gehiago eta infromazio gehiago dituzten log-ak automatizatuta daude, gizakion esperientziak biltzen dituen Carboniq bezala. Antzeko ikuspegiak dituzten berri emaile trebeen komunitate txikia lortuz gero, weblog bidezko aldizkaria bera bakarrik ibiliko da baina horiek bakarrik izan behar dute sarbidea euren informazioak jartzeko, kriterioak eta informatzaileen kalitatea mantenduz lortzen baita erreferentzialtasuna.

www.nitroglicerine.com
www.terremoto.net
www.barrapunto.com
carboniq.com/log
www.plastic.com

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner