1999ko otsailak 11, Osteguna | Irristatzen |

Shacky Carmine

Film baten errodaketa zuzenean sarean

Musikari buruzko filma izanen da Shacky Carmine. Musika talde indie baten istorioa kontatzen duen filme espainiar hau Fernando Colomok babestu du eta Chema de la Peņa ari da zuzentzen.

Baina filmaren bitxikeria Interneten ezarri duten webgunea da eta hori donostiar telematiko batzuren eginkizuna da. Digital Studio ipini diote izena beren enpresari eta webguneak diseinatzeaz gain beraietan zuzeneko irudiak ipintzen dira adituak, webcam-en bidez. Kamara hauek harrapatutako irudiak zuzenean ezar daitezke sarean. Donostiako kaleetan horrelako batzuk jartzen hasi ziren eta Colomok beren zerbitzuak eskatu zituen, Dover taldearekin eta Festimad jaialdian eginiko lana ikusi ondoren.

Bestalde, Shacky Carmine-ren webgunean filmeari buruzko informazio guztia aurkituko dugu oso diseinu kaņero batekin aurkeztuta. Soinu banda ezagutzeko aukera izango dugu: Undrop, Portishead, Sugar Ray, Narco, B-Violet, Beef eta beste batzuk. Aktore bezala ere musikari ezagun dexente azalduko dira filman.

Webguneak duen eduki modernoak behartzen gaitu nabigatzailearen bertsio berri bat izatera, Netscape edo Explorer programen 4.0 bertsioa gutxienez, eta ordenagailu azkar bat memoria handikoa. Konexio abiadura azkarra ere gomendatzen da. Beraz, sarea nola dagoen ikusita, onena goizeko zortziak baino lehen konektatzea izango da. Aukeran are gauza ikusgarriagoak ikusiko omen ditugu Shockwave izeneko programa instalaturik badaukagu, baina eduki horiek oso astunak dira, asko tardatzen dute kargatzeko.

Shacky Carmine
http://www.s-carmine.com
Digital Studio
http://www.webcam-rent.com/

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner