1999ko maiatzak 20, Osteguna | Irristatzen |

Tombraidermania

Modako bideojokoaren zaletuak sarean

Eromena da Tomb Rider eta Lara Croften inguruko fanatikoen adikzioa deskribatzen duen hitza. Fanatikoak –horixe baita fan hitzaren esanahia– nonahi dira, bit-etan bakarrik bizi den pertsonaia batengatik erotuak.

Baina, nor da Lara Croft eta zer da Tomb Raider? Bada, Tomb Raider bideojoko bat baino ez da eta Lara Croft haren protagonista birtuala. Bideojokoa eskenatoki ikusgarrietan eta abiadura handiz mugitzen den emakumezko protagonista gu geu gara eta munduaren punta batetik bestera tiroka eta saltoka ibiliko gara lau altxor aurkitzeko. Oso ordenagailu indartsua eskatzen digu jada bere hirugarren atalera heldu den joko interaktibo honek. Izan ere, eskenatoki ikusgarriek, hiru dimentsiotako efektuek eta beste, ia zinema ordezkatzen dute. Film interaktibo bat ikusten ari gara eta gu gara protagonista.

Lara Croft aldiz haragitan inoiz gorpuztu ez den lehendabiziko sex symbol-a da. Haren izena topatzaileetan idaztea baino ez dago milaka erreferentzia jasotzeko. Batzuek pamela Anderson eta sexu bila dabilenaren beste inspirazio iturrien ondoan jarriko dute. Izan ere, Lara Croften neurriak eta proportzioak ezezik, bere itxura, janzkera eta neska ekintzailearen erotismoa gehituta atzeman ezin daitekeen mito erotikoa bihurtzen dute. Besteak baino are atzemangaitzagoa da, birtualki baino esistitzen ez delako.

Imac berrietan badator instalaturik, eta sagarraren konpainiak zalaparta handiz iragartzen du haren presentzia ordenagailuan. Programaren eskakizunak kontutan harturik norberarena oso azkar eta indartsua dela esateko modu bat da.


Helbideak:
Milaka webgunetan denetariko gauzak aurkituko ditugu. Horregatik hemen bakarrik ofizialak aipatuko ditugu:

Lara Croft
http://www.laracroft.org/
Tomb Raider
http://www.tombraider.com/

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner