2001ko maiatzak 10, Osteguna | Irristatzen |

Shockwave izarrak

Flash filmetako istorio laburrak

Iragan astean, Bartzelonako Shockwave filmen jaialdiaren zuzura film mota hauek aurkeztu genituen. Webguneak eta aurkezpen erakargarriak egiteko erabiltzen direla aipatu genuen, baina indar handia hartu duen beste arlo bat marrazki bizidunetako filmak dira, sareako istorio laburren formato berezia sortuz.

Hauetako animaziorik eta pertsonairk interesgarrienak Shockwaven aurkituko ditugu. Esaterako, Stain boy ren abenturak. Tim Burton-en eskutik datorkigun superheroiak poliziarentzat lan egiten du eta freak xamarrak dira bera eta bere inguruan mugitzen diren guztiak. Sex Slave da beste pertsonaia bat. Musika bikainak lagundutako marrazki mutuak dira, bere gatibutzatik ihes egin duen sexu esklabu baten pasadizuak. The Critic ABC telebistatik egotzitako film kritikari xelebre baten gaineko saila da, umore garratzez zinemaren mundua larrutzen duena. Filma kargatu bitartean zinemari buruzko Trivial umoretsu batean esku hartzeko aukera emango digu.

Bestalde, The Tughs britainiarrak dira, zinema eta garagardoa maite dituzten ganorabako bi, Laurel eta Hardy-ren antzeko bertsio moderno eta interaktiboan, lehiaketa batean haien zinemari buruzko galderak erantzun beharko baititugu.

Denak hainbat kapituluko sortak dira eta denak ere hiru minutuko film laburrak dira, sarerako film-en neurri ohikoa. Egun oso famatuak diren South Park-eko marrazkiak ere ikus ditzakegu Shockwave.com-en. Berauek telebistan eta zineman jarri aurretik ere ikusgai ziren bertan. Hemen beste webgune batzuetan eginiko filmak ikus daitezke, Angry Kid eta Joe Carton kasu. Regurge atalean abesti ezagunak hartu eta letrak aldatuta oso bideoklip satirikoak egiten dituzte eStudio.com-ekoek, baina denak ikus daitezke shockwave.com webgunean. Filmson.com-en komentatuta ageri dira film hauek eta beste lekuetakoak.

Shockwave
www.shockwave.com
Joe Cartoon
www.joecartoon.com
FilmsOn
www.filmson.com

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner