1999ko azaroak 18, Osteguna | Irristatzen |

Komikiak online

Euskal komiki aldizkari nagusiak sareratu dira

Ia batera agertu zaizkigu Interneten TMEOren online edizioa eta La Comictivaren berpizkundea. TMEOri dagokionez, gurean egiten den komiki aldizkaririk garratzena duela gutxi agertu da webgune baten bidez. Ateratako azken zenbakiaren aukeraketa bat egin dute webgunean jartzeko. Badakizue, komiki aldizkari baten edukia testuak baino irudiak dira eta dexente okupatzen dute. Gainera, dena jarriko balute ez luke zentzu handirik izango paperezko edizioak eta... Imaginatzen al duzue TMEOrik gabeko mundu bat? Nik hori ez dut ezta pentsatu nahi ere.

Dena dela, paperean ezin atera daitezkeen hainbat bitxikeri baditu ere webguneak. Esaterako, azken numeroaren deporte atalean sakatuta, saguaren klik-en bidez biluztu dezakegun neska bat ageri zaigu. Herminio eta Miguelitorekin jolasteko programatxoa jaitsi ahal izango dugu webgunearen beste atal batetik.

Webgunearen beste atal batean aldizkariko ohiko kolaboratzaileen zerrenda bat aurkituko dugu: Orue, Larry, Ata, Mauro, Kini, Murillo, Rabo... Bakoitzaren deskribapentxo bat eta batzuren kontaktua ere aurki dezakegu bertan. Bestalde, TMEOk argitara eman dituen 16 albumen gaineko informazio zehatza dago Archivo atalean: Alvarez Rabo, Vergara eta beste hainbat egileren albumak, Supermaņo edo Paco el chotaren gaineko monografikoak, esaterako.

Euskadiko Komiki Elkarteak argitaratzen duen La Comictiva ere sarean aurpegi berriz agertu da, aspaldi sarean ezarri zuten webgunea berriztu gabe pare bat urte izan ostean. Bien arteko lehia ezagunak beraz fronte telematikora pasatu da. La Comictivaren guneak maketazio txukunagoa du baina edukiei eta egileei dagokienez Espainiara eta Latinoamerikara begira dago TMEO baino gehiago.

TMEO
http://www.geocities.com/SoHo/Bistro/9891
La Comictiva
http://comictiva.kender.es/
Beste bat
http://www.eljueves.es

Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner