Author Archives: Jabi Zabala

Podcast, gure irrati pertsonala

Azkenaldion sarri entzuten den hitza dugu podcast, sareko azkenaurreko joera. Bitakoren inguruan sortua, testuak ezezik etxean eginiko audio grabaketak sarean eskuragarri jartzean datza podcasting-a. Saio bakoitza, bitakoretako albisteen antzera, RSS formatu moldagarrian argitaratzen denez, aukera asko ematen ditu podcasting-ak. Adibidez, MP3 entzungailu pertsonalak erabiliz internauta-entzule bakoitzak sor dezake bere irrati pertsonal modukoa, grabaketen aukera pertsonalizatua… Read More »

Blogei buruzko erreportaia Argian

ARGIA aldizkariaren aste honetako zenbakian bitakorei buruzko erreportaia argitaratu da. Interesgarria, blogen fenomenoa ezagutzera emateko egiten den guztia bezala. Jon Tornerrek idatzi du, aurreko egunean bidali zizkidan galderen erantzunak tartekatuz eta, neure sarean.com aipatzeaz gain, beste euskarazko bitakora batzuen pantailazoak agertzen dira (ederragoak aterako ziren euskarazko Mozillarekin atera balituzte). Zehaztapen garrantzitsua egin behar diot, hala… Read More »

Aurki, albiste bilgune bilakatua

Aste honetan gurean teknologia arloko albiste nagusia aurki.com bilatzaileak izan duen birmoldaketa dugu, itxura aldaketarekin batera bi zerbitzu berri eta aitzindari jarri baititu abian: alde batetik Google News-en gisako albiste biltzailea da eta bestetik nork bere argitalpenik gogokoenen titularrak bildurik irakurtzeko zerbitzua, Bloglines-en antzekoa. Euskal sarean, bitakora berrien sorreraren ondorioz nabaritzen hasi garen atomizazioari aurre… Read More »

Wi-Fi sareak debekatzen

Euskal Herriko udal batzuk, haririk gabeko Wi-Fi teknologia baliatuz, udalerriotako gune asko estaltzeko sareak egiten hasi dira azken urteotan, herritarrei doan edo oso gutxi ordainduta Internetera sartzeko aukera emateko. Sare horien bidez herritarren Internetera sartzea bultzatu nahi dute, sarbidea unibertsalizatzeko bidean, Wi-Fi teknologiak hori modu erraz eta nahiko merkean egitea ahalbidetzen duela profitatuz. Baina Espainiako… Read More »

Ordenagailu libre eta euskaldunak

Gure arteko ordenagailu gehienek Windows sistema eragilea erabiltzen dute, baina, azken finean, hori aukera bat besterik ez da eta badira beste sistema batzuk. Gero eta gehiago entzuten da ordenagailu askok, Windows edo Macintosh sistema erabili barik Linux erabiltzen dutela. Sistema librea da Linux, filosofia iraultzailekoa, doakoa eta ahalmen handikoa. Gainera euskaraz ere badaki, birusen aurrean… Read More »

Eguraldia eta elurra sarean

Eguraldia bihurtu da azken egunotako hizpide nagusia. Batzuentzat etxean geratu eta lanera ez joateko arrazoi edo aitzakia da elurtea. Beste batzuentzat, ordea, etxetik atera eta eskiatzera irtenaldia prestatzeko zioa da. Gaur, eguraldiari buruzko informazioguneak aipatzeaz gain, elurraz gozatzeko sareak eskaintzen digun laguntza aipatuko dugu.

Macintosh-ek hogeita bat urte (eta egun bi)

Ordenagailuekin lan egiten dudan azken aldion (kazetari, diseinatzaile, irratigile eta komunikatzaile guztien moduan), ezagutzen ez nauten batzuek informatikaria ote naizen galdetzen didate. Nire eguneroko borroka da Interneti komunikazio eremu moduan aurkeztea, azken finean irrati esatari bat edo diseinatzaile bat baino askoz gehiago ez dezaten nahastu bidea eta edukia teknika eta teknologiarekin. Uste dut ordenagailuak arrotz… Read More »

Filmen Bit zaparrada geldiezina

Filmak doan eskuratzeko biderik azkarrena da egun BitTorrent programa librea eta dagoeneko Hollywood-eko film gehienak estreinaldia baino lehen eskura daitezke bertan. Egungo Zinearen eta bihar-etziko telebistaren bidea zein izango den zehazten ari da, ikusi nahi duenarentzat bederen. Erezu zaharkituari eutsi nahi dion industriak ezin du zaparrada gelditu eta ez du oraindik beste negozio eredurik proposatu.

Etorkizuneko gizarte teknologiko posibleak

Aurreko asteotan 2004ak emandakoa eta 2005ean zeresana emango duten joera batzuk aipatu ditugu. Iragarpen teknologikoek, ordea, askoz urrunagora begira egin daitezke eta, somaketari zein bilakaeraren proiekzio zientifikoari imaginazioa gehituz, etorkizun posibleak proposatu daitezke. Prospektiba iragarpenaren eta proposamenaren arteko nahasketa da, bihar-etziko gizartean aukerarik onenak gailentzea helburu duena. Balizko gizarte horretarako proposamen gehienak arrunt interesgarriak dira.

MacGyver eta euskaldunak

Bere garaian ez nuen ikusi, aipatu zidaten arren. McGyver “vasco” batzuen kontra borrokatzen zen kapitulua eskaini zuten behinola. Bertan euskaldunak guztiz desitxuratuta ageri ei ziren. Orain, eMandoari esker dokumentu paregabe hori eskuratzeko aukera izan dut, Euskal Herriari buruzko gauzen bila ari nintzela aurkitu bainuen. Ikusi dut jada eta benetan barregarria (eta negargarria) da. Zuek ere… Read More »