Category Archives: Sahara

Sahara, bitartean… itxaron

Igandean 34 urte bete ziren Polisario frontea sortu zenetik. Egunotan ez da giro Mendebaldeko Saharako gune okupatuetan Saharatik datoz betiko irudiak. Horregatik hip-hop bideo bikain hau dedikatzen diet munduko pazientziarik handiena erakutsi duten sahauiei.

SGAEko "lagunak" elkartasun ekimenetatik dirua poltsikoratzen

Badakizue aspalditxotik Googlen SGAE bilatuz gero nabarmen ageri dela SGAE=ladrones izenburuko post bat. Testua aspaldikoa izan arren oraintsu jaso du egileak elkarte mafiosoaren mehatxua. Tamalez ez da lehenengo aldia SGAEk elkartasuna bideratzeko ekimenetatik dirua poltsikora eramaten duela, artistek eurek egile eskubideengatik kobratzeari uko eginda ere. Prestigeren afera izan zenean ere Nunca Mais plataformak antolatutako jaialdi… Read More »

Saharauiekiko bizipena, Bikilak kontatua

Mendebaldeko Sahararen afera ezagututakoan etortzen zaigun hausnarketa da, zeinen hurbila eta era berean ezezaguna den orohar gure gizartean herri honek azken 32 urteotan bizi izan duen tragedia. Etenik ez du basamortuko siroco haizeak eta haizeak izendatzeko saharauiek riah erabiltzen dute. Begietan, ahoan, belarrietan hautsa sarrarazten duen haize horren kontra borrokatzen da Saharako Maratoian esku hartzen… Read More »

Saharauien erbestetik blogeatzen

Sarearen mirariak! Errefuxiatu saharauien Dajla kanpamendutik ari naiz idazten blogean. Zinema jaialdia dago hemen egunotan. Aljeria hegoaldeko puntan daude saharauien kanpamenduak, Tinduf hiriaren inguruetan, eta horietan Dajla da kanpalekurik urrunena, handik 167 kilometrora. Urrunago egonik baztertuago bizi izan dira beti dajlarrak, “erbestearen baitako erbestean”, diotenez. Aurten kanpamendu honetan egokitu da urtero Javier Corcuerak eta beste… Read More »

Google maps/earth-ekin bidaiatzen

Gabonetan ez naizenez inora joango, bada, benetako bidaien ordezko merkea izan daiteke Google Maps zerbitzuarekin mundua ikustea, edo Google Earth programarekin. Esaterako, Egipton amazigh jendea, hizkuntza eta kultura bizirik diren leku bakarra, Siwa oasia ikus dezakegu Googlen, Libanon bonbardatutako Tiro hiria, Mendebaldeko Saharan Dakhla hiria, Hego Afrikako Capetown, Indiako Taj Mahal Casablancako meskita erraldoia, Argentinan… Read More »

Aminetu eta Maima gure artean

Gurean da Aminetu Haidar, larunbatean heldu zen Loiuko aireportura emakume saharaui hau. Mendebaldeko Saharako gune okupatuetan saharauien eskubide zibil eta politikoen aldeko borroka baketsuaren ikurra bilakatu den andre honek hainbat sufrimendu pairatu behar izan ditu eta azkenik lortu du handik irtetea, guri saharauiek euren lurraldean jasaten duten zapalketaren berri emateko. Gaur arratsaldeko zortzietan horri buruzko… Read More »

SEADek 30 urte

Gaur betetzen dira 30 urte Bir Lehlun (Mendebaldeko Sahara), 1976ko otsailaren 27an Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zela. Erbesteko errefuxiatuen kanpamenduetan (Tindouf inguruan Aljeria) eta askatutako guneetan errealitatea da saharauien errepublika, diplomatikoki hainbat estatuk ezagutua eta Afrikar Batasuneko kide. Hemendik bat egiten dut saharaui neba-arreben aldarrikapenarekin eta gogoratu nahi dut, saharatik webgunean irakur daitekeenez,… Read More »

Lisboa-Dakar eta Mendebaldeko Sahara

Atzo amaitu zen urteroko Lisboa-Dakar rally nazkagarri pijoa. Telezaborrak idatzi duen moduan, nik ez dut ikuskizun lotsagarri hori jarraitzen duen inor ezagutzen. Aurten ere, Lisboatik abiatu den arren, frantziarren etnozentrismoaren erakusgarri ederra izan da urteroko pelmada hori, bere rollito exotikoa, kolonialista, eta zapaltzailearekin. Euren motor zaratatsu eta hipergarestiak gidatuz, GPSak lagunduta eta helikopteroek jarraituta agertu… Read More »

Saharatik abian

Duela hilabete aurreratu nuenez, proiektu berriekin ibili naiz azkenaldion. Bada, horietako bat duela bi aste aurkeztu nuen beste leku batzuetan baina hemen ez. Beraz, aipatu beharko dut azkenik saharatik.com webgunea. Mendebaldeko Sahara du hizpide informaziogune honek eta espero dut ekarpen interesgarria izatea arlo horretan. Lagun batzuren artean sortu dugu eta ari gara informazioz hornitzen. Noski,… Read More »