Author Archives: Jabi Zabala

2005erako iragarpen teknologikoak

Iragan asteko bilanaren ostean, urte berriak zer ekarriko digun iragartzea egokitu zaigu oraingoan. Teknologia berrien arloan eta Interneten garatuko diren joerak aipatuko ditugu, interesgarrienak nabarmenduz. Abenduaren 28an irratia.com irrati saioan prospektiban aditua den Eneko Astigarragari eginiko elkarrizketan aipatutako batzuk ekarriko ditugu mahai gainera: software soziala, eredu partehartzaileak, informazio moldagarria, haririk gabeko konexioak, gailu berriak…

Kontuz iruzurrekin

Sarean nabigatzeak edo posta elektronikoa erabiltzeak arriskuak ditu, adi ibili ezik iruzurle bihozgabeen hatzaparretan jausi gaitezkeelako. Bide ezberdinak erabili ohi dituzte guri ziria sartzeko, baina euren trikimailuak zeintzuk diren jakiteak babestuko gaitu. Ondoren, sarean iruzurleek erabiltzen dituzten biderik ohikoenak aipatuko ditugu.

2004ak sarean eman duena

Urtearen bukaera heltzean, 2004 honen bilana egiteko garaia da, aurten nabarmendu diren joera eta fenomenoak aztertzeko. Dudarik gabe, bitakoren urtea izan da hau euskaldunoi fenomenoa pixkat atzeratuta heldu zaigulako, baina sarean eta teknologia berrien arloan zeresana eman duten beste batzuk ere aipatuko ditugu: RSS irakurgailuak, Gmail, sare sozialak, truke sareak, spam-aren zein birusen bilakaera, software… Read More »

Gabonetako zurrunbiloan

Egunotan kontsumismoak ekarri behar ei digun nahitatezko zoriontasuna agindu digute, dekretu bidez. Gabonetan Internet erosketak egiteko erabiltzen dute askok, Olentzerok ere badu bere txokoa bertan eta haien kontra daudenek sarea adierazpide dute euren aldarrikapenak egiteko. Segurtasunerako arriskuak emendatzen dira egunotan, gure ordenagailuekin arduragabeago jokatzen baitugu.

Film eta animazioen lehiaketak gurean

Interneterako Flash formatoko animazioen eta film laburren lehiaketak antolatu ditu nontzeberri.com euskarazko aldizkariak, hurrenez hurren, nontzefilm.com eta nontzeflash.com domeinuak ipinita. Animazioen lehiaketak aurten bigarren aldia izango du, iazko arrakastaren ondoren. Filmenak berriz, aurretik beste leku batzuetan antzeko lehiaketen aurrekariak izan badira ere, lehenengo edizioa izango du oraingoa. Atarien babes handiarekin abiatu ziren horrelako lehiaketak, baina… Read More »

Sarean berria eta irratia.com 2.0

Asteburua oporretan joan barik eskuartean daukagunari azken ikutuak ematen pasatu dut. Gainera, sarean-en hosting aldaketa egiteko profitatu nahi nuen zubi konstituzionala, bide batez MT 3.1era eguneratzeko eta diseinu berria aurkezteko. Baina jugadak huts egin du eta atzera bueltatu behar izan dut lehengo lekura. Diseinua, ordea, orain aldatzea erabaki dut, hurrengo saialdira itxaron gabe. Gogaitua nengoen… Read More »

Teknologia berriak eta Durango

Gainontzean, iazko kronikaren antzekoa da aurtengoa, zer egingo diogu! Lehenago ere aipatua nuen azokaren webgunea nahiko tristea dela, baina ni neu ere harrituta geratu naiz artxibora jo dudanean. Azoka birtualaren izaera urriari erreferentziak 2001ean, 2000an eta 1999an aurkitu ditut. Gainera, 1999 hasieran, laster Interneten azoka birtual etengabea izango zela agindu ziguten. Canal21ren eskutik etortzear zen,… Read More »

Durangoko azokaren ostean

Aurten berriro urteroko liturgia jarraitu dugu euskaldun askok. Durangoko azokara hurbildu gara gure ekoizpen berriak aurkeztera (zaharrak ere saltzeko asmoz) eta gabonetako kultura-erosketak egitera. Neuk inoiz baino diru gehiago gastatu dut, baina liburuak eta diskoak ezeze, jertsea, puzzlea eta euskaraz mintzo den panpin garestia ekarri ditut Landakoa bilakatu den eguberri aurreko bazar handi horretatik.

Ohmynews, korearrak erreportari

Hego Koreako egunkari digitala da Ohmynews eta, duela lau urte abian jarri zutenetik, herrialdeko hedabideen panorama erabat aldatu du. Egunero zazpi milioi bisitari izan ohi du, ohiko egunkari askok baino gehiago. Bertako gizarte teknologikoan masa fenomenoa bilakatu da ohmynews.com eta gobernua aldarazteko beste eragin politikoa ere izan du. Herrialdeko komunikabide eskuindarren gehiengo erabatekoari kontrastea jartzen… Read More »

Wirehog eta The Facebook

Berehalako mezularitzari P2P sareen aukerak gehitu dizkie Wirehog programak. Berriki jarri dute abian “kableetako urdea”, baina Stanforden eta Harvarden bakarrik. Izan ere, bere erabilera AEBetako unibertsitateetara mugatzeko asmoa dute sortzaileek, kopia eskubieak direla eta, legearekin arazorik ez izateko. Horregatik unibertsitateko ikasleentzako soilik den sare sozial bati lotuta sortu dute Wirehog, izugarrizko arrakasta izaten ari den… Read More »