Category Archives: sarean

Beste buelta bat webguneari

Berriki, sarean.com honen itxura aldatu nuen, instalazioa eguneratzearekin batera, baina ez nintzen gustora geratu, behar ez nituen aukera batzuk zituen theme ikusgarriak, eta behar nituenak ez. Buelta batzuk eman ostean, hemen naiz berriro, itxura berriarekin baina, batez ere, nire lehengo goiburu edo mantxeta irudien bilduma maitea berreskuratuta. Irudi horiekin albuma egin dut Flickr-en, diaporama moduan… Read More »

Urte berria, itxura berria

Tira, beste hainbatek bezala, blogari arreta handiegirik ez diot ematen azkenaldion, ez bada agure kakerreraren iritzi testu beti hasieran-uste-baino-luzeagoak botatzeko. Guztiz bat nator Benitok lehengoan idatzitakoarekin: gero eta gehiago gabiltza Twitter eta Facebook-en mikroblogatzen eta, beraz, arreta gutxiago ematen diogu blogari, baita besteen blogei ere. Bloga krisian dago, ekonomia bezala. Beraz, San Inaziori kasurik ez… Read More »

Blogei buruz Sautrelan

Blogei buruzko erreportaia atera dute aste honetan ETB1eko Sautrela saioan. Blogen fenomenoa literaturarekiko dituen harremanetatik aztertzen saiatu dira Xabier Gantzarain eta Jon Benito, azalpenekin hiru blogariren adierazpenak tartekatuz. Juan Luis Zabalarenak, Patxi Traperorenak eta neureak sartu dituzte, beste hainbatenak sar zitzaketen bezala. Ohi duten eran, txukun prestatu dute bideoa, baina hitz egindako kontu asko kanpoan… Read More »

Lau urtez blogari

Lau urte igaro dira jada sarean.com hau publiko egin nuenetik. Sarean bertan dagoen garapen abiadura ikaragarrian ematen du denbora gehiago igaro dela, lehenengo euskarazko blog pertsonal hau agertu zenez gero ehunka sortu baitira daborduko. Erabat onartuta daukagu euskarazko blogosfera badela, benetan kontaezinak direlako gure hizkuntzan idatzitako blogak, baina hori pentsaezina zen duela lau urte. Lehengoan… Read More »

Niri buruz ez dakizkizun bost gauza

Katixak pasatu dit meme edo memelokeriaren marroia, hari Luistxok pasatuta. Luistxok bezala zer ez kontatu asko dudanez, zer demontre kontatu ibili naiz mamurtzen. Hona hemen niri buruz ez dakizkizun bost gauza, harrigarriak izanagatik denak egiazkoak: 1. Luistxok bezala, neuk ere futbolaz idatzi izan dut inoiz, behin Egunkarian baja bat kubritzeko beste bat inor ez eta… Read More »

DEIAn elkarrizketa, irratia.com dela eta

Lehengoan Gotzon Uribe lagunak elkarrizketa egin zidan Deiako Ortzadar gehigarriarentzako, irratia.com dela eta. Irratiak, blogak, sarea eta nire ohiko aldarrikapenak izan genituen hizpide. Argiaren Harian agertu zen aipamena baina Interneteko edizio irekian agertu ez zenez, hona dakartzat galdera-erantzunok. Interesa bai baina Deia irakurtzerik izan ez zuenarentzat, nik botatakoen gainean iruzkinik egin nahi duenarentzat… A, eta… Read More »

Buzzin' in my head head head Like a bum-dum

Aurreko batean buruan bueltaka geratzen zaizkigun doinuez jardun nuen. Mano Negrak ere honela zioen: “Beat beat of the song song Buzzin’ in my head head head Like a bum-dum”. Eta hainbat blogek aspalditik meme modukoa jarraitzen dute, unean unean entzuten ari diren abestia edo, aipatuz. Aurrerantzean testuinguru informazio hori ere gehituko dut post baten amaieran,… Read More »

Deskontua Dreamhost hosting zerbitzuan

Duela urte eta erdi idatzi nuen hemen Dreamhost-en hosting merkea eta ona gomendatuz. Bada, bitarte honetan ez dut aparteko arazorik izan eta orokorrean balantzea erabat positiboa da momentuz. Ordura arte hainbat esperientzia txar sufrituta nengoen hosting zerbitzuekin eta horregatik gomendatu nuen aurkikuntza. Hainbat lagunek egin didate kasu orduz gero eta eskertzen diet, nire izena aipatuz… Read More »

Duela hiru urte: Egunkaria, Manu-Fermin, Sarean, Prestige, gerra…

Otsailean bete ziren 3 urte Egunkaria itxi zigutenetik. Nola pasatzen den denbora! New Yorken nengoen orduan eta ezin izan nuen efemeridearen inguruan idatzi. Egun bitxiak izan ziren 2003ko haiek. Otsailaren 20 hartan argitaratu zen Egunkarian nire azken testua. Testu hartantxe Prestige aipatzen nuen, baita gerra ere, etortzear zen inbasioa. Manifestazioak ere aipatzen nituen, horretan iaioak… Read More »

Zergatik, zertarako idazten dugu?

Mezuak blogtiletan (Argazkia Txanodunaren kortesiaz) Hainbeste blogari, lehen ere bazen hainbat idazle… Zerk bultzatzen gaitu idaztera? Gutxi batzuen kasuan irabazien esperantzak, bai, baina gehienon kasuan beste arrazoi sakonago eta existentzialago batzuk badirela uste dut. Ospea? Bai, Luistxok dioenez, etorkizunean denok izango dugu gure 15 harpidedun. Autoritatea (besteen onarpena)? Gaur egun askoz bide eraginkorragoa da horretarako… Read More »