2003ko martxoak 26 | sarean.com |

Sarean agertzeko garaia zen

Aspaldi pentsatutako eta erdi ahaztutako proiektua nuen eta bidegabekeria batek bultzatu nau gaiari serioski heltzera. Noiz edo noiz, urte hauetan Euskaldunon EGUNKARIAN sarearen inguruan idatzi ditudan testuak, sarean bertan argitaratzeko beharra ikusten nuen. Logikoa eta baliagarria izango zen hori egitea, baina denbora faltak ez zuen lan hau nire lehentasunen artean jarri.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala.

EGUNKARIA eta euskal sarea

Interneti buruzko informazioak jorratzen lehenengo egunerokoa izan zen EGUNKARIA. 1996tik bere itxieraren eguneraino, hainbat atal finko eskaini zituen sarearen gaineko informazioak argitaratzeko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala.

2003ko otsailak 26 | sarean.com |

Aske, zabal, diferente

Euskaldunon Egunkariko kolaboratzaileon agiria

Euskaldunon Egunkarian kolaboratzaile izan garenok gogor adierazi nahi dugu gure arbuioa, gaitzespena, salaketa… Eta amorrua, inpotentzia, negar egiteko gogoa, sumina eta samina. Bidegabekeria eta eraso izugarria jasotzen ari da Egunkaria, eta eraso hori jasotzen dugu guk, irakurle garen aldetik batez ere, baina baita kolaboratzaile izan garen aldetik ere.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala.

2003ko otsailak 20 | Irristatzen |

Sarea behatoki

Oihartzun handia izan du egunotan sarean prestatutako eta kalean gauzatutako mobilizazioak. Inoizko handiena leku askotan, mundu mailan inoiz prestatutako lehenengo mobilizazio globala izan zen iragan larunbatekoa. Jakinaren gainean geunden sareak mundu osoko jendeak leku batean elkartzeko duen indarraz, Seattle, Genoa eta Porto Alegre kasu. Baina ez aldi berean eta munduko bazter guztietan lortzeko ahalmena zuenik. Arrakasta horren eragile izan da, neurri handian, Indymedia komunikabide global-lokal horizontal eta irekia. Haren euskal adarrean, beste guztietan bezala, gurean izan diren manifestazioen informazio piloa dago.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala.

2003ko otsailak 13 | Irristatzen |

Azterketak eta satirak

Badirudi metrobilbao.com domeinuaren inguruko aferaren amaiera heldu dela, garraio enpresak azkenik eskuratu baitu Natxo Allenderen esku zegoen domeinu izen hori. Marrazkilari Getxotarra Putalocura.com bezalako webgune pornografiko-satirikoak egiteagatik ezagunagoa da eta, azken aldi honetan bere aktore dohaiak Porno Freak azpigeneroan erakusteagatik. Baina polemika bitxia sortu zen bere garaian metrobilbao.com-en inguruan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala.

2003ko otsailak 8 | Kulturnet (Begia) |

Musikarenak egin du?

Aurtengoa urte erabakiorra izango da musikaren industriarentzat

Alde askotatik erasoak jasaten ari da industria hau. Alde batetik Internetetik erabiltzaileek musika elkarbanatzen dute. Bestetik, musika saltzen duten nazioarteko erraldoien beste atal batzuek pirateatutako musika entzuteko aparailuak saltzen dituzte. Musikari batzuek ere industria erraldoi eta kontzentratua jaun eta jabe den merkatuari erantzuten diote zuzenean entzuleekin tratuak eginez. Gero eta diru gutxiago irabazten du, orohar, industria honek. Zenbat iraungo du egoeraa honek? Askoren aburuz kolapsoa hurbil dago eta aurtengoa izan daiteke musika industriak, orain arte ezagutu dugun bezala, bizirik iraungo duen azken urtea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala.

2003ko otsailak 4 | Irristatzen |

Bide librean euskaraz

Software librearen aldeko EuskalGNU kolektiboak KBabel euskaratu du, itzulpenak egitea ahalbidetzen duen doako programaren euskarazko bertsioa. Linux sistema eragilean erabiltzekoa da KBabel hau, izan ere, bertako itzulpena egiteko erabiltzen diren gettext izeneko fitxategietan oinarritzen da programa eta haiek euskaratuta daude. Gogoratu behar dugu berriki Jaurlaritzaren bidez banatu izan dela Linux-en Mandrake 8 distribuzioaren euskarazko bertsioa. Gainera, KBabel-ek itzulpen memoriekin lan egiteko gaitasuna dauka, aurrez itzulitakoak berriro erabiltzeko aukera eskeiniz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala.

2003ko urtarrilak 30 | Irristatzen |

Lasterka dator gerra

George Bushek Iraki eraso egingo dion eguna ez dugu ezagutzen, baina gero eta errealagoa da mehatxua. Bada, hala ere, iazko Afganistanen aurkako erasoarekin alde ederrik. Oraingoan laguntza gutxi izango dute amerikarrek Europan eta herrialde arabiarren artetik, Espainiako gobernuarena bermatuta eduki arren. NBE ere erasoaren aurka ageri da eta AEBetan bertan protesta mugimenduak agertu dira. Interneteko informaziogune alternatiboetan nagusi da gerraren aurkako mugimendua, telebista kate handietan ia islarik izan ez duten manifestazio erraldoien eta bestelako ekintzen berri izateko bide nagusia da sarea, ustez adierazpen askatasunaren herrialdea den hartan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala.

2003ko urtarrilak 23 | Irristatzen |

Feriak, jaialdiak azokak

Era guztietako topaguneak egunotan

Hainbat lekutan eta hainbat gairen inguruko feriak eta jaialdiak egiten ari dira egunotan, ia denak batera. Esaterako, ikus-entzunezko saioen nazioarteko FIPA jaialdiaren 16. edizioa aste honetan, urtarrilaren 21etik 26ra izango da. FIPAk nazioartean telebistarako ekoitzitako lanak biltzen eta erakusten ditu. Aukera ederra da telebista saioen egileentzat, euren lana ezagutarazteko. Izan ere, lehiaketa da jaialdiaren jendaurreko aldea, bertako zinemetan ikuskatzen baitira era guztietako lanak, film laburrak, dokumentalak, fikziozkoak... Beste alderdi itxiago bat ere badu, telebista exekuktiboen arteko bilguneetan saioak erakutsi, saldu eta erosi egiten baitira.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala.

2003ko urtarrilak 16 | Irristatzen |

Aurreikuspenak.net

Sarean 2003ak ekarriko digunaren iragarpena

Urte hasiera bilanak eta iragarpenak egiteko sasoi aproposa da. Sareari dagokionez, badira iragan urtean nabarmendu diren joerak, aurten gehiago garatuko direnak. Horrelako iragarpenak egiteko ardura izan ohi du azken urteotan Quebec-eko Veille webguneak eta aurten zer gertatuko den iragarri du. Testua frantsesez dago, baina Sustatun euskarazko laburpena agertu da, 2003. urterako aurreikusiak izenburupean.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala.

Euskalbanner
Euskalbanner