Category Archives: iritziak

Bizkaibus galduta dago sarean

Larunbat goiza, kalean nago, Bilbon. Hiria esnatzen ari den ordu horretan Bizkaibus zerbitzuaren autobusak hiriaren jaun eta jabe direla dirudi. Hurtado Amezaga kalean bus berdeak baino ez dira ikusten, atzera-aurrera. Ondarroara joan nahi dut eta sakelakoari galdetu diot, Google jakintsuari. “Bizkaibus” aurkitzeko eskatu diot baina, emaitzetan webgune propiorik ez, soilik Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean galdurik… Read More »

Kobane, Irun, kurduak eta gu

Onartzen dut asteotan nazioarteko albisteen artetik bereziki kezkatuta naukala Kobaneko egoerak, egunero errepasatzen ditut hedabideen nazioarteko sailak bertako azken ordua jakiteko. Konturatu naiz egun batzuetan azaletan nabarmenduta agertu bada ere, beste batzuetan murgildu eta bilatu behar izan dudala hango berri jakiteko. Daborduko 40 eguneko setioa da Kobanekoa, eta aktualitateak, noski, beste arreta-gune batzuk ditu… Baina… Read More »

EGUNKARIAri eskertza eta “auzi ekonomiko” berria #babestuberria

Iragan astean heldu zen albiste ona: artxibatu dute EGUNKARIAren auzi ekonomikoa eta, horrenbestez, amaitu da 11 urteko gaubeila, hamaika amesgaizto eragindakoa. Hortaz, ostiralean pozik hurbildu nintzen Andoainera, auzipetuek antolatutako eskertza ekitaldira. Bertan, EGUNKARIAn ezagututako aspaldiko lagunekin topo egin eta, gero, kuku egin nuen erredakzioan, beste batzuk ere agurtzeko. Biharamunean, agian bisitak oroimena berpiztu zidalako-edo, aspaldi zabaldu… Read More »

Gorliz 1937: oroimenari ostutako historia

Gaurko egunez, 76 urte betetzen dira Gorliz herri txiki eta baketsua astindu zuen gertakizun lazgarria gertatu zenetik. Herriko hamar lagunen kontrako epaiketa militar baten ondoren, Ramón Bilbao  eta Rafael Ziluaga fusilatu zituzten 1937ko Madalen egun hartan, Bilboko Larrinaga gartzelan. Beste zortzi bizilagunek gartzelaldi luzeak eta latzak egin behar izan zituzten, herritarrek aukeratutako udaleko ordezkariak izateagatik. Bigarren… Read More »

Azaleko minbiziaren prebentzioa zergatik ez hondartzetan?

Herritarrok ideiak proposatzeko bidea dugu blogetan, iritziez gain. Beste kontu bat da administrazioak entzun, ulertu (euskaraz badira ere) eta kasu egitea. Aholkuak, eskaerak publikoki egitea presio bide eta eztabaida gizarteratzeko modua dira, gutun edo mezu pribatuak ez duena. Baina zer egin administrazioak kasu egin dezan? Eskaera errepikatu? Ozenago esan? Argudio gehiago eman? Iaz tweet hau… Read More »

Eusko blogariak vs. #blogeu

Benetako guru baten antzera, isiltasun espiritualean egon naiz luzaro, nire zulotxoan, Brianen jarraitzaileek nire gurbitzako garangorriak jan eta xaxatu nauten arte: “Gurua mintza dadila” Kauenzotz! Berriro gai berberei buruz hitz egitera kondenatuta omen gaude euskaldunok, euskararen asturua ez da gauza segurua eta hemen gure asuntua, zehazki lerrootakoa berriz gure hizkuntza-komunitatearen erdararekiko menpeko asturua da.

Al Jazeera Libian, liluraren amaiera?

Aldaketa itzela ekarri du Al Jazeerak panorama informatiboan. Molde mendebaldarrekin eta diruz ondo hornituta, telebista dinamikoa, kritikoa, zorrotza, itxura profesional eta aseptikokoa ekarri du azken 15 urteotan, herrialde arabiarretan telebista eredu berria eta bakana izanik. Duela lau urte ingelesezko katea abian jarri zuenetik iraultza mundura zabaldu du, ikuspuntu alternatiboa ematen duen telebista konbentzional honek. Azken hilabeteotan… Read More »

Demokrazia? Kalifa berria jarri eta kitto!

Turismoa oso beldurtia da, gatazka edo ezegonkortasuna somatu orduko alde egiten du herrialde batetik. Ikusi dugu egunotan oso turistikoak diren Tunisian eta Egipton. Turista ere nekez nahasten da politikan, batez ere kultura eta hizkuntza aldetik arrotzak zaizkion herrialdeetan badabil. Esaterako, urtero Tunisia bisitatzen duten zazpi milioi atzerritarretatik zenbat bueltatu dira etxera azken urteotan bertako erregimen… Read More »

Sagarren denbora, sagarrondoena

Librevilletik abiatu zen hegazkina, Sao Tomera bidean. Aparailu txikia zen, zaharra, ezaugarririk gabea. Dozena bat bidaiari, beltzak gehienak. Gizon zuri ilegorri bati erreparatu nion, sartu zelarik eskuan neukan Espainiako pasaporteari begira geratu zelako, zerbait esatera zihoala iruditu zitzaidan, baina ahoa zabaldu gabe gure atzean jesarri zen. Gure artean euskaraz ari ginen, kilikatuta, batetik hegazkinaren itxura… Read More »

Hispania invicta (domuit vascones?)

Egunotan, Espainiako selekzioaren rola, horrek euskal gizartearekiko duen sinbolismoa eta atzean igartzen diren asmo politikoak ikusita, eztabaida dago futbola politika ote den eta, politika bada onargarria den. Nork bere ikuspuntutik aztertzen duenez, denetariko iritziak entzuten dira, kirola baino ez dela eta politika ez dela nahastu behar, Espainiaren garaipenak ospatzea ez dela politika… Baina euren leloak… Read More »