Category Archives: iritziak

Fotolog eta myspace fenomeno… ulergaitzak?

Azken urteotan bi zerbitzu ikaragarri hazi dira, modan daude eta, berauek aztertuta, gakoak ulertzen saiatu naizen arren ez ditut oraino arrakastaren arrazoiak erabat argitu. Fotolog eta Myspace fenomenoez ari naiz. Batak argazkiak eskegi eta komentatzea besterik eskaintzen ez duen zerbitzua da. Bestean, diseinu zurrun eta ikaragarri itsusi batzuen artean bat aukeratuta, musika batzuk, testu apur… Read More »

Simyo probatzen…

Telefono konpainia birtual low cost berrien zurrunbiloan (Carrefour, Eroski, Diamovil, Yoigo, Pepephone…), duela hilabete batzuk sortu zen oraino tarifarik merkeenak eskaintzen dituen SIMYO. Hegaldi merkeen enpresen gisara, erabat Internetera begira sortu da, bezeroak kudeaketa guztiak webgunearen bidez egin behar baititu. 2.0 baliabideak ere darabiltzate, arduradun batek hainbat konturen berri eman eta iruzkinak erantzuten dituen bloga,… Read More »

Wifi bidezko IP telefonoa probatzen

Etxean neukan wi-fi telefonoa eta ni konturatu gabe… Duela urte eta erdi etxerako ya.com-en ADSLa kontratatu nuenean TC-300 telefonoa oparitu zidaten. Eskertzekoa zen mugikor librea oparitzea, GSM terminal moduan nahiko ezaugarri xaloak dituen arren. Baina telefono mugikor arrunta ezezik, etxean gaudela bertako telefono finkoaren terminal inalambrico moduan funtzionatzen duen telefono duala zela zioen publizitateak. Hala… Read More »

Josetxo…

Aste biko oporraldiaren buelta gogorra izan dut Kafe Antzokian, Josetxo Anitua lankidearen derrepenteko galerak harritu eta hunkitu gintuen denok asteazken goizean. Zaila egiten zait ezer idaztea, dagoeneko gauza asko idatzi direnean, baina Josetxo Anitua ikusi nuen azken aldiarekin geratuko naiz. Siniestro Totalen kontzertuko eguna izan zen, Errioxatik lagun batzuk etorri ziren eta, hain zuzen, kontzertu… Read More »

Markakrazia, mundu osoa hartzen duen dominazio sistema

Soldata igoera lortuta greba amaitu dute Vietnamen fabrika bateko langileek. Bai, orain arte hilean irabazten zituzten 59 dolarrak baino sei dolar gehiago irabaziko dute aurrerantzean Nike markarentzat kirol oinetakoak egiten dituen enpresa horretako langileek. Eurek lau txakur txikiren truke egin eta Nikek mundu osoan saldu, marka ipinita. Orohar, Txinan baino %30 gutxiago kobratzen dute langileek… Read More »

Mandela, Gatza, Etxegarai

Sabotaiak antolatzeaz akusatuta 1962ko abuztuaren 5ean atxilotu zutenetik 27 urte, sei hilabete eta sei egun eman zituen Nelson Mandelak espetxean. 1985ean Pieter Botha presidenteak askatasun pertsonala eskaini zion borroka armatuaren eskubideari publikoki uko egitearen truke. Ez zuen amore eman berak eta gartzelan jarraitu zuen beste bost urtez. 1990ko otsailaren 11an askatu zuen azkenik Hego Afrikako… Read More »

Aste Santuan ez da giro

Aste santua Bilbon, berriro ere, katarroarekin eta atertu barik euria bota eta bota, sekulako plana. Aurrekoetan bezalaxe, baina ilunago eta turista gutxiagorekin aurtengoan hala ere. Berriz jasan behar izan ditugu bertoko jatortzat aurkezten dizkiguten nazarenoen prozesioak. Batez ere Palankatik igaro eta ustezko puta zahar batek saetak kantatzen dituenekoa saldu nahi digute erakarpen jatortzat. Ez dut… Read More »

Egunkaria libre, #egunkarialibre

Egun zoroa izan dut gaur eta ez dut oraino aukerarik izan irudia jartzeko. Irratian ere mintzatu gara honen inguruan, ez dut askoz gehiagorik esango. Egunkari librea genuen, orain libre nahi dugu Egunkaria. Bost urte pasatu dira idazteko eta irakurtzeko egunkaririk gabe geratu nintzela, bost urte pasatu dira gertatzen ari zela sinistu ezinik iratzarri ginela, sarean.com… Read More »

Frankismoa 2.0 – notimeforlove

Igandea da eta etxean nago katarroarekin. Herenegun 77 urteko ibilbide demokratikoa duen euskal alderdi bat legez kanpo utzi zuten (bigarrenez, lehenengoa 1937ko ekainean izan baitzen). Oraingoan ez da Ferrolen jaiotako militar espainiar bat izan, tankeen eta fusilen poderioz. Ez, oraingoan Jaenen jaio eta Madrilen bizi den funtzionario espainiar batek paper bat sinatuta lortu du, Madrilgo… Read More »

Gora gu ta gutarrak, biba zuek!

Aste batzuk lehenago Mekoletan izan ginen eurekin eta kanta bat eskaini ziguten grabatzeko, kantu baten aldaera bat, hobe esan. Eguenean, berriz, Gu Ta Gutarrak taldearen emanaldia izan genuen Bilboko Kafe Antzokian, gutarrak eta gutar gonbidatuak edo extragutarrak. Gustokoa dute emanaldi bakoitzean tokian tokiko lagunen bat eurekin aritzea eta horrela dabiltza Euskal Herrian batera eta bestera,… Read More »