Fotolog eta myspace fenomeno… ulergaitzak?

By | 2008/06/28

Azken urteotan bi zerbitzu ikaragarri hazi dira, modan daude eta, berauek aztertuta, gakoak ulertzen saiatu naizen arren ez ditut oraino arrakastaren arrazoiak erabat argitu. Fotolog eta Myspace fenomenoez ari naiz. Batak argazkiak eskegi eta komentatzea besterik eskaintzen ez duen zerbitzua da. Bestean, diseinu zurrun eta ikaragarri itsusi batzuen artean bat aukeratuta, musika batzuk, testu apur bat eta argazki batzuk eskegi dezakegun orrialde bakarreko webgune prefabrikatua lortuko dugu, kontaktuen sare sozialeko ezaugarri sinple batzuekin.

Interneten bilatuta, aurkitu dut nire galdera bera egin duenik, baita arrakastaren gako horiek ulertzeko lorratz batzuk iradoki ere. Fotolog eta Flickr alderatzen ditu Furilok eta, arrazoi guztiak Flickr-en alde agertzen badira ere, zergatik Fotolog arrakastasuagoa (popular, amerikarren adieran) den galdetzen dio haizeari, Kottke-k lehenago egin zuen moduan, Alexaren estatistiketan Fotologek Flickr-i aurrea hartu diotela erakutsi ostean:

This is a somewhat stunning result because by all of the metrics held in high esteem by the technology media, Web 2.0 pundits, and those selling technology and design products & services, Flickr should be kicking Fotolog’s ass. Flickr has more features, a better design, better implementation of most of Fotolog’s features, more free features, critical praise, a passionate community, and access to the formidable resources & marketing power of Yahoo! And yet, Fotolog is right there with them.

Sarea aditu moduan aztertu ohi dugu eta bertako fenomeno batzuk ulertezinak iruditzen zaizkigu, hain zuzen gure ikuspuntua horixe delako. Fotolog, ordea, 2.0 zer den ez dakiten eta bost axola zaien internauta basikoek darabilte, Furiloren iruzkinetan batek dioenez:

La gente que usa Fotolog no sabe qué es la web 2.0, ni le interesa. Usan fotolog porque en muchos casos ni siquiera saben crear un blog ni les importarían los tags, categorías, pingbacks y todas esas cosas. Fotolog es un sitio con muy poca interactividad, muy pocas opciones y funcionalidad casi nula (ni siquiera usan RSS). Por eso les encanta. Mientras más “capado” esté un servicio mejor para el usuario “general” que no quiere tener que aprender nada nuevo. Suena duro, pero bueno, es así. En Flickr tienen grupos, tags, sets, photostreams y demas cosas que los usuarios de Fotolog no entienden ni quieren entender.

Hor dago koxka, bai, baina onartzen dut horrek ez didala erabat azaltzen zerbitzu eskas hauen arrakasta. Furilori berriro kasu eginez, mojoari emango diogu arrakastaren gakoa. Izan ere, myspace fenomenoa azaltzeko ez du balio xalotasunaren azalpenak, oso interface mordoiloa baitu. Seguru domeinu bat hartu eta WordPress instalatzea baino errazagoa dela, baina erdibideko aukera asko daude nork bere bloga zabaltzeko, horietako asko erraz-errazak.

Beti aipatu izan da Hotmail, milaka erabiltzailek aukeratu duten zerbitzu eskasa, lehiakide askoz hobeak izanik nagusitasun posizio batetik (Microsoft-ena da eta Windows instalatzearekin batera hotmail kontua sortzea eskatzen dizu sistemak) bultzatua zela eta azalpen horrekin asetu gara. Baina Fotolog eta Myspace fenomenoek aurkitu beharreko beste gako eta irakaspen batzuk ere badituzte…

One thought on “Fotolog eta myspace fenomeno… ulergaitzak?

  1. gorka

    Nire inguruan ikusten dudanarengatik logika bakarra aurkitzen diot: “Non daude nire lagunak? Hara joango naiz neu ere”. Interakziorako aukera gutxiago eskaini arren, aukera horiek alferrikakoak dira norekin interaktuatu ez badaukazu.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.