Category Archives: iritziak

Basque Digital Shepherds' Meeting: you are invited, Mr Johnson

Dear Mr Keith Johnson: I hope you have enough time to read this open invitation letter amidst the storm your libel on the Basque language has caused. I was abroad when it was published and I must confess I am surprised by the great response your story got in English from Basque scholars, translators, bloggers… Read More »

Panda antibirusa? Ez, eskerrik asko

Edo zergatik ordaindu programa txar bategatik (doako) aukera hobeak egonda? Ordenagailu berria erostean asko erreparatzen diogu abiadurari: zenbat Megahertz, RAM, bira minutuko… Alde handia dago prezioan plaka xumea jarrita AMD Sempron (edo Intel Celeron) xumea dakarren makinaren eta azken prozesagailua dakarren pepinoaren artean (ez ordea hainbeste erabiltzaile gehienok egingo dugun erabilera emanda). Gauza bera plakarekin… Read More »

Aste Nagusian, euskara bantuaren alde

Euskaltzaindiaren egoitza berton ezartzeaz gain, Bilboko udala lan itzela ari da egiten euskara bantuaren sustapenerako. Gaur jakin dut kanpainia musikala abian jarri duela, aurten bigarrenez, jaietako sexu erasoak ekiditeko-edo. Musikan inspiratutako leloa asmatu dutela esan du kanpainia aurkeztu duen zinegotziak: “Si sí, sí. Si no, no” dio letra handietan eta, txikiago, kanpainiaren lelo nagusiaren azalpen… Read More »

Fernando Alonso sucks (eta gainerakoak ere bai)

Lehengoan, Bizkaiko herri bateko garagardotegian nengoela, telebista jarrita zegoen, halako lekuetan barkatu ohi den detaile merkea baina tira, jende asko ari zen jarraitzen Formula1-eko lasterketa. Interes berezia sorrarazi dute azkenaldion auto lasterketek, zalantzarik gabe Fernando Alonsoren inguruko fenomenoak eraginda. Halako batean, jendea pozez zarataka hasi zen, Alonso aurkariari aurrea hartu eta lehenengo jarri zelako lasterketan.

Nola zentsuratzen da webgune bat?

Espainiako epaileak ere izan ziren Batasunaren webgunea ixteko agindu zutenak. Orain El Juevesekin gertatu da. Teknikoki eta juridikoki zentsuratze hori nolakoa izan den jakin nahian ibili naiz eta inon ez dago azalpen handirik. Hemen behintzat, deskonexioa aldizkarikoek eurek egin dutela agertzen da, poliziek delitua egiten ari zirela jakinarazi eta gero. Baina zer gertatzen da zentsuratuak… Read More »

The revolution will not be televised? Telesur Europan

Gil Scott-Heron poeta eta kantari iraultzaile amerikarrak asmatu eta hedatu zuen The revolution will not be televised leloa 1971an argitaratutako aldarrikapen kantuaren bidez. Hona hemen abestiarekin eta hainbat irudirekin osatutako bideo bat. Canongate Books-ek argitaratutako Now and Then bildumarako egindako promozio bideoa da: Interneten garaia geroago heldu da eta, komunikabiden arteko kategorizazio zurrunak alde batera… Read More »

Konponbidea behar dut

Astearte goizaz gero ez da beste gairik albistegietan. Jendearen arteko elkarrizketetan, ordea, gaurko bentilatuta somatu dut su-etenaren etenaren gaia. Denok aurreikusi dugu hemen, ETAk hainbat abisu emanak baitzituen, Barajasekoa tartean. Otegik ere lehengo larunbatean bukatutzat eman zuen prozesua, ezker abertzalea bakarrik mahaian eserita aspaldi, Godoten esperoan… Esanguratsua da, bai, Zaldieroaren tira hau etenaren iragarpenaren egun… Read More »

En el hoyo, DF erraldoiaren inguruko dokumental interesgarria

Eskertzekoa da oraindik Multicines eta Renoir bezalako zine areto independienteak egotea Bilbon, Athletic-en partidagatik arduratzen ez garenon gozagarri. Igandean El Violin ikusteko ustearekin parajetu nintzen Bilboko multietara, baina 20:00etako emanaldian ez zuten ematen. Segundu batzuetan erabaki eta En el hoyo ikustera sartu nintzen. Ez nintzen damutu. Trailerra webgune ofizialean ikus daiteke, baita Youtuben ere: Mexikon… Read More »

SGAEko "lagunak" elkartasun ekimenetatik dirua poltsikoratzen

Badakizue aspalditxotik Googlen SGAE bilatuz gero nabarmen ageri dela SGAE=ladrones izenburuko post bat. Testua aspaldikoa izan arren oraintsu jaso du egileak elkarte mafiosoaren mehatxua. Tamalez ez da lehenengo aldia SGAEk elkartasuna bideratzeko ekimenetatik dirua poltsikora eramaten duela, artistek eurek egile eskubideengatik kobratzeari uko eginda ere. Prestigeren afera izan zenean ere Nunca Mais plataformak antolatutako jaialdi… Read More »

Ruper eta Piris bikote bikaina

Ederra, gozagarria iruditu zitzaidan barikuan Bilbon Ruper Ordorikak eskainitako emanaldia. Memoriaren mapan diskoaren zuzeneko emanaldiak formato xume eta akustikoan, mugalariekin baino, Jon Piris kontrabaxu jotzailearen laguntza hutsarekin egiten ari da oñatiarra. Duela pare bat urte egin zuen formato honen aurrerapen modukoa Bilboko Kafe Antzokian bertan, entzule gutxi batzurentzat, baina ostiralean areto handian eta 250 bat… Read More »