Category Archives: iritziak

Grebagatik itxita #grebaorokorra

Gaur greba orokorra dago Euskal Herrian, bertoko sindikatu gehienak deituta. Kritikoa naiz sindikatuen rolarekin, baina alderdien jarrera lotsagarriarekin alderatuta eta dekretazoaren ostean izan bada ere, mugitu diren bakarrak dira orain artean. Hortaz, gaur blog hau greban dago, krisi finantzieroaren ondorioak langileek ez dituztela zertan ordaindu, banketxeek eta espekulatzaileak baizik, eta ekonomia espekulatzailea gelditzeko edo minimoki… Read More »

Eroski Contigo… Nirekin ez behintzat

Urrian idatzi nuen hemen Eroski Contigo tarifa goraipatzen eta uneko onena zela esaten. Halaxe zen eta, esan nuen moduan, ahal bezain laster erabakia nuen horretara pasatzea. Hor hasi zen nire odisea telematiko-telefonikoa Eroskirekin. Laburbilduta: bost hilabete tardatu dute tarifa eskuratzeko ezinbestekoa nuen euren VISA txartela ematen, eta bitarte horretan eskaeraren arrazoia zen Contigo tarifa kendu… Read More »

Urdaibai kakaztu barik alternatiba bila Guggenheim museorako

Hemen Guggenheim edo dena delako museorako nire alternatiba. Urdaibain Bizkaiko aldundiak biosferaren erreserba izendapena likidatu egin nahi du aspaldion, inguruko lurjabe eta agintari diruzaleen presioa handia da eta une honetan, hainbat bizilagunen oposizioaz gain PSEren jaurlaritzarena du. Administrazioen arteko gatazka, natura tartean… Dagoeneko kakaztuta dagoen leku bati erabilera duinagoa eta ez energetikoa eman nahi badiote,… Read More »

El injusto juicio a Egunkaria

Hoy comienza el juicio a los procesados a causa del cierre, en febrero de 2003, del diario Euskaldunon Egunkaria. A raíz de aquel cierre, y desde entonces, vengo escribiendo en este blog mis pedradas, desvaríos y reflexiones. Hoy, por primera vez desde entonces, me he decidido a escribir en español para tratar de contar a… Read More »

Aritxulegitik Altsasura, gotorlekutik plazara

Altsasun sortu zen Herri Batasuna, eta Atzoko agerpena bertan egin izana kointzidentzia ez dela pentsatu nahi dut. Azken hilabeteotan gabiltza, azken asteotan batez ere, ezker abertzaleak azkenik bide armatuaren amaiera barneratu duen zantzuak jasotzen. Atzokoa horren berrespena izan zen. Idatziz, asteotan zabaldutako eztabaidarako txostenak zekarren, noski, baina atzoko mise en scène-aren helburua erabaki horren inguruko… Read More »

Eroski merkeena (telefonia mugikorrean)

Tira, zerbaitetan irabazi behar zuen hemengo enpresa batek eta, une honetan, Hego Euskal Herrian telefonia mugikorreko kontraturik interesgarriena Eroski Movil-ek dauka bere Contigo tarifarekin: deiaren ezarpena doan eta minutuko 10 zentimo, edozein ordutan Espainiako edozein telefonotara. Esan daiteke bertakoa ere dugun Euskaltelen antitesia dela Eroski, ia publizitaterik egin gabe, tarifarik merkeena eskaintzen baitu Elorrioko operatzaile… Read More »

Espainiera, besteak baino hobea omen

Mayor Orejak botatakoak ditugu hizpide egunotan. Ikusi ez dituenak hemen du bideoa: Bere birraitonak aitonari euskara debekatuz egin zion mesede eta, harena bezalako gogo irekiak dituen jendea behar dela euskarari dagokion tratua emateko. Hain gordina izan da debekuaren aldeko bere adierazpena, ezen Basagoiti alderdikideak leundu behar izan du. Baina bigarren zatia ekarri nahi dut. Mayor… Read More »

Patxiren "paradisu fiskaletan" gustora nenbilen

Orain jakin dut zerbait gaiztoa ere egiten nuela, gaizki sentitzen naiz EAJk Patxi Lopezen webgune berria salatu eta itxiarazi ostean. Pachi lendacari-ren gobiernodecambioeneuskadi.org webgune abortatuaz ari naiz. EITBren arabera, “EAJk “erabat legez kanpo” dagoela salatu du, horren atzean egoitza Kaiman uharteetan duen enpresa bat baitago”. Noski, horrela esanda… Berez, Patxiren (edo bere Internet jendearen) pekatua… Read More »

Analfabeto akademikoa

Lehengo egunean, Bilboko erdialdeko denda baten barrutik ia ahaztua nuen idazmakinaren tak-tak mekanikoa entzutean pentsatu nuen zer kontraste bitxia den ingurune moderno horretan tresna hori aurkitzea eta zertarako erabiliko ote duten galdetu nion nire buruari, akaso testu gutxi eskatzen duen ordainagiriren bat idazteko, auskalo. Egun batzuk geroago Javier Marias izeneko kabernikola batek Interneti buruz aurreiritziz… Read More »

80etako nire CASIO vintage berria

Laurogeiko urteen biktima garenok ez dakit elkartea egin behar dugun, askok proposatzen duten moduan, azken finean nire kasuan beste edozein garaitan hazitako umeen antzeko oroitzapen pertsonalak dauzkat, ume eta gazte baten begiradarekin ikusi bainituen. Baina baditugu gure artean identifikatu eta geuk bakarrik ezagutzen ditugun hainbat kultura gako. Gustatu zitzaidan Coca Colaren iragarki hura, orain gehienak… Read More »