Category Archives: Tartea (berria)

Ordenagailua bidaide

Udako oporrak ate joka datoz eta lagun asko autoa hartuta abiatuko dira helburu ezezagun baterantz, bide ezezagunetatik. Lehengo garaietan zuhurrenek mapa bat erosi eta gutxi gora behera biderik artezena marratzen saiatzen ziren bertan. Gaur egun, zorionez, badira lan hori askoz zehaztasun gehiagorekin egingo diguten programa eta webgune batzuk. Zenbat kilometro egingo ditugun esango digute eta… Read More »

Udako tartea

Gaur ez dira BERRIA egunkarian ohiko Interneti buruzko orrialdeak argitaratu. Izan ere, uda datorrenez, aldaketak izango dira gehigarrietan. Baina lasai egon, asteroko hitzorduari eutsiko diogu, igandero barik asteazkenero baina. Beraz, badakizue: datorren asteazkenean ez ahaztu BERRIA erostea (inoiz ahaztu bazaizue).

Gizartea aldatzeko irudimena

Sarea aldarrikapen politikoak egiteko baliagarria da, publizitate komertziala ezezik kanpainia politikoak egiteko edo norbaiten kontra ekiteko erabiltzen dira webguneak. Baina sarean irudimena izatea oso garrantzitsua da: batzuek inportanteena mezua dela esaten dute, baina mezua bidea bera dela diote beste batzuek. Egia esan mezua, arrazoi osoa edukita ere, nekez jasoko du hartzaileak, modu ulergarri eta erakargarrian… Read More »

Indiako e-eskulana, merke eta on

Oraintsu arte hirugarren munduko langileentzat lanik eskasenak zeuden gordeta AEBetan, prestakuntza gutxi eskatzen dutenak eta aurretik ere gutxien ordainduak zirenak. Baina gauza bera soldata altuagoak jasotzen dituzten exekutiboen lanpostuekin egin badaiteke? egin daitekeenean egingo dute enpresek, dudarik ez egin. Galdetu bestela AEBetako goi mailako programatzaileei, euren enpresak langile merkeagoak kontratatzen ari dira Indian, Txinan edo… Read More »

Asturiera telematikoa

Azken urteotan asturiera edo bable hizkuntzak berreskurapenaren bidean urrats garrantzitsuak eman ditu Interneten. Egunkari digitalak, argitaletxeak, disketxeak, alderdi politikoak… Asturiasko berpizkunde kulturaleko mugimendua lehenago abiatu zen, 70eko urteetan, baina sarea dugu lan horren ispilu garrantzitsua eta horretan dabiltzanak hizkuntza komunitatearen garapenerako tresna moduan atarramendua ari zaizkio ateratzen Interneti.

Posta elektronikoaren amaiera (eta II)

Iragan astean aurreratu genuenez, kinka larrian dago egun posta elektronikoa. Spam edo eskatu bako zabor-publizitateak nahikoa buruhauste ematen ari zenean heldu da birusen azken hilabeteotako oldarra, makina asko kutsatzeaz gain, erabiltzaile askoren postontziak ehunka mezuz betetzen ari dena. Sekulako lanak ematen ari dira Bagle eta Netsky birusak, egunero benetako mezuak aukeratu eta beste guztiak ezabatu… Read More »

Posta elektronikoaren amaiera (I)

Argi gorria piztuta dago gure postontzi elektronikoetan. Azken bi hilabeteotan MyDoom, NetSky eta Bagle birusek eta euren aldaerek mundu osoko ordenagailuak kutsatu dituzte. Antibirusak inoiz baino gehiago saltzen ari dira baina gaitzak etengabe hazten jarraitzen du eta inork ez du erabateko sendabiderik ikusten. Ondoriorik larriena ez da gure ordenagailuak kutsatzea, sare osoaren saturazioa baizik. Sareko… Read More »

Espioiak gure ordenagailuan

Segurtasunaren eta pribazitatearen aldeko legeak gorabehera, gure makinetan badira gure datu pertsonalen eta gure nabigazio ohituren berri ematen duten hainbat programa. Espioitza programa horiek sortu dituzten ezezagunei ematen diete gure informazioa eta ez dago zer dakiten edota dakitena nola erabiliko duten jakiterik. Hala ere, euren lana eragozteko nola funtzionatzen duten jakitea eta babes neurriak hartzea… Read More »

Sindikatzearen garrantzia

Negu Gorriak taldeak abesten zuenez, “sindikatzea gure buruak antolatzea da”. Sarean ere, gero eta webgune gehiagok euren edukiak sindikatzeko aukera ematen dute eta oso tresna erabilgarria da sindikazioa. Baina zer demontre da sindikazioa? Bada, labur azalduta, webgune baten informazioak formato esportagarri batean jartzeari esaten zaio sindikazioa. Horretarako webgunearen kudeaketa sistemak dinamikoa izan behar du, ez… Read More »

Jabedun softwarearen kontra

Demagun aurrerantzean enpresa bakar bati ematen zaiola Europan sagar tartak egiteko baimena, edo gure seme-alabek eskolan Pitagorasen teorema erabiltzeagatik ordaindu behar dutela. Sinesgaitza litzateke, ezta? Bada, softwarearekin horrelako zerbait gerta daitekeela salatzen ari dira software librearen aldeko aktibistak. Iragan astean mobilizazioak izan ziren, sarean eta kalean, Europan softwarearen gaineko patenteak onar ez ditzaten. Gizakion garapen… Read More »