Category Archives: Tartea (berria)

Eduki legalak topa eta eskuratzeko

Gero eta lagun gehiagok bilatzen ditu Interneten eduki libreak. Horrelako bideoak, testuak, audio artxiboak eta irudiak legezko eran parteka daitezke arazorik gabe eta aurrerantzean errazagoa izango zaigu horiek aurkitzea eta besteen esku jartzea: Googleri kontraeraso gogorra egiten ari zaion Yahook, horiei dedikatutako bilatzaile berezia jarri du martxan; Flickr-ek argazki libreak topatzeko eta erabiltzeko aukera ematen… Read More »

Flickr, gure argazki bilduma baino gehiago

Nork bere argazkiak sarera igo, ordenatu eta galerietan besteek ikusteko moduan jartzea ahalbidetzen duen zerbitzua da Flickr. Askoz gehiago ere egin daiteke Flickr-en: argazkiei pribatutasun maila ezberdinak ezarri, edonork, gure lagunek edo guk bakarrik ikus ditzagun; argazki biltegi pribatu moduan erabili; RSS moduan publikatu… Gureak eta beste inorenak ere, bertan gordeta egonik, gure bitakoran erakusteko… Read More »

Skype ordenagailu-telefonoa modan

Ordenagailua edo bestelako tramankulu bereziak erabiliz seinalea digitalizatu eta Interneten bidez bidalita komunikatzeko teknologiari IP ahotsa esaten zaio. Oraintsu arte ez da erabiltzaile arrunten artean hedatu, garapen fasean egonik, komunikazio kaxkarra lortzen zelako. Hala ere, berriki agertutako Skype programak kalitate oneko komunikazioa lortu du eta doakoa da. Gainera, berehalako mezularitza programek dituzten ezaugarri batzuk ere… Read More »

Jarioak nagusi sarean

Aspaldi aurreratu genuen hemen RSS sindikazioaren ahalmena eta etorkizunerako aukera asko zabaltzen zituela. Bada, kontzeptu hau, urak bezala, gainezka egin eta sarean dauden baliabide guztiak hartzen ari da. RSS jarioei esker gure gustoko iturriak bilduz egunkari pertsonalizatua egin dezakegu, webguneak banaka bisitatu gabe, aurki.com berriak erakusten digun moduan. Baina era berean gure irrati pertsonala eta… Read More »

Zientziarako sarbide librea

Jakintza unibertsalizatzeko sekulako baliabidea da Internet, aintzinako entziklopedisten ametsa gauzatzeko aukera ekarri diguna. Jakintza, ordea, sarean ipini behar da, jendeak berau eskuratzeko aukera izan dezan. Bide horretan doaz Wikipedia eta eduki libreak sarean jartzen dituzten ekimenak, zein dibulgazioa egiten duten doako aldizkari elektronikoak. Zientziaren jendarteratzean aurrerapausu nabarmenak egin dira, baina zientzia ikerketaren zabalpenean oraindik eskema… Read More »

Bitakorak irakaskuntzan

Unibertsitateak dira, edo izan beharko lukete, beren eremuan erabilgarriak suerta daitezkeen aurrerapenak eta joerak egokitzen aitzindariak. Horregatik, ikastegi batzuetan konturatu dira bitakorek ezagutza hedatzeko eta ikasleentzako tresna baliagarriak direla. Irakasleak agindutako lanak idaztea eta inprimatuta ematea iragan milurteko kontua da. Orain bitakorak dira ikasle bakoitzak irakasleekin eta komunitate osoarekin harremanak izateko tresna. Gero eta unibertsitate… Read More »

Podcast, gure irrati pertsonala

Azkenaldion sarri entzuten den hitza dugu podcast, sareko azkenaurreko joera. Bitakoren inguruan sortua, testuak ezezik etxean eginiko audio grabaketak sarean eskuragarri jartzean datza podcasting-a. Saio bakoitza, bitakoretako albisteen antzera, RSS formatu moldagarrian argitaratzen denez, aukera asko ematen ditu podcasting-ak. Adibidez, MP3 entzungailu pertsonalak erabiliz internauta-entzule bakoitzak sor dezake bere irrati pertsonal modukoa, grabaketen aukera pertsonalizatua… Read More »

Aurki, albiste bilgune bilakatua

Aste honetan gurean teknologia arloko albiste nagusia aurki.com bilatzaileak izan duen birmoldaketa dugu, itxura aldaketarekin batera bi zerbitzu berri eta aitzindari jarri baititu abian: alde batetik Google News-en gisako albiste biltzailea da eta bestetik nork bere argitalpenik gogokoenen titularrak bildurik irakurtzeko zerbitzua, Bloglines-en antzekoa. Euskal sarean, bitakora berrien sorreraren ondorioz nabaritzen hasi garen atomizazioari aurre… Read More »

Wi-Fi sareak debekatzen

Euskal Herriko udal batzuk, haririk gabeko Wi-Fi teknologia baliatuz, udalerriotako gune asko estaltzeko sareak egiten hasi dira azken urteotan, herritarrei doan edo oso gutxi ordainduta Internetera sartzeko aukera emateko. Sare horien bidez herritarren Internetera sartzea bultzatu nahi dute, sarbidea unibertsalizatzeko bidean, Wi-Fi teknologiak hori modu erraz eta nahiko merkean egitea ahalbidetzen duela profitatuz. Baina Espainiako… Read More »

Eguraldia eta elurra sarean

Eguraldia bihurtu da azken egunotako hizpide nagusia. Batzuentzat etxean geratu eta lanera ez joateko arrazoi edo aitzakia da elurtea. Beste batzuentzat, ordea, etxetik atera eta eskiatzera irtenaldia prestatzeko zioa da. Gaur, eguraldiari buruzko informazioguneak aipatzeaz gain, elurraz gozatzeko sareak eskaintzen digun laguntza aipatuko dugu.