Sarean berria eta irratia.com 2.0

By | 2004/12/11

Asteburua oporretan joan barik eskuartean daukagunari azken ikutuak ematen pasatu dut. Gainera, sarean-en hosting aldaketa egiteko profitatu nahi nuen zubi konstituzionala, bide batez MT 3.1era eguneratzeko eta diseinu berria aurkezteko. Baina jugadak huts egin du eta atzera bueltatu behar izan dut lehengo lekura. Diseinua, ordea, orain aldatzea erabaki dut, hurrengo saialdira itxaron gabe. Gogaitua nengoen aurrekoarekin eta, gainera, hau arinagoa da (eta momentuz W3Caren estandarrak betetzen ditu). Bestalde, irratia.com 2.0 sareratu dugu gaur, bihar irratsaioa zuzenean, beste asteburu bat atsedenik gabe. Ea nola ateratzen zaigun…

One thought on “Sarean berria eta irratia.com 2.0

  1. Jexus

    Zorionak ekimen berriagatik, egokitu duzue blog eredu berrira eta kriston ideia da irrasaio bat egitea, gainera internet bidez zuzenean, ahal dudanean entzungo dut. Besarkada bat

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.