Author Archives: Jabi Zabala

Blogerren BeSTa asteburuon

BST hau ez da Bilbon aurten antolatu duten BEST edo Bilbao Estimula gastronomiko hori, jana eta edana ere izango den arren. Blogak Sagardoa eta Txakolina lelopean euskal blogariok Elgetako Espaloia kafe antzokian egingo dugun topaketa da BST, ingelesezko Blogs & Beers delakoen aldaera euskalduna.

Bideo gehiago "baskoei" buruz

Inork tipo urria naizela pentsa ez dezan, MacGyver-en haren gisako beste bideo bi eskainiko dizkizuet, hura bezala hauek ere eMandoan aurkitutakoak. Webgunearen maila intelektuala ez da altxatuko horrelako bideoekin baina behintzat barre batzuk egingo dituzte bitakora honen helburu teknofilo-euskaltzale-ebangelizatzailea profitatu nahi ez dutenek.

Euskal blogosferaren aurrerapausuak

Gero eta gehiago dira sarean euskaraz euren bitakora edo blog pertsonalak idaztera animatzen direnak. Azken hilabeteotan blog berri mordoa sortu dira gure hizkuntzan, era guztietakoak. Horien inguruan zerbitzu berriak sortu dira, hazten ari den informazio eskaintza berri honi laguntza emateko. Esaterako, Debagoieneko goiena.net atariak nork bere bloga (euskarazkoa bada) jartzeko ostatatze zerbitzua zabaldu du, eibar.org… Read More »

Aita Santua hil dute

Gaur, arratsaldeko 16:05etan Mexikoko parlamentuak bere jarduna eten du eta presidenteak albistea eman du: Aita Santua hil dela iragarri du eta minutu bateko isilunea egin dute bertan. Hau idazteko unean, hala ere, hilzorian baina bizirik dago oraindik Carol Woitila jauna, Espainiako El Mundok, Ruini kardenalaren hitzak jasota El Papa ya ve y toca al Señor… Read More »

Eduki legalak topa eta eskuratzeko

Gero eta lagun gehiagok bilatzen ditu Interneten eduki libreak. Horrelako bideoak, testuak, audio artxiboak eta irudiak legezko eran parteka daitezke arazorik gabe eta aurrerantzean errazagoa izango zaigu horiek aurkitzea eta besteen esku jartzea: Googleri kontraeraso gogorra egiten ari zaion Yahook, horiei dedikatutako bilatzaile berezia jarri du martxan; Flickr-ek argazki libreak topatzeko eta erabiltzeko aukera ematen… Read More »

Urte bi sarean

Duela egun batzuk bi urte bete dira sarean.com hau plazara atera nuenetik eta urtemuga hori aipatu behar nuela gogoratu naiz gaur. Egunkariaren itxieraren osteko egunetan ordu asko eman nuen, Movable Type instalatzen, haren funtsa ikasten eta artxiborako testuak kopiatzen-pegatzen euskarazko lehen bitakora pertsonala abian jartzeko. Tira, hemen jarraitzen dugu urte bi geroago, apurka-apurka blog hau… Read More »

MacGyverren kalte kolaterala

Dirudienez, MacGyver-en bideoaren arrakasta telebistaraino heldu da, irakurle eta lagun batzuek ohartarazi didatenez, lehengo asteko Felix Linaresen La noche de saioan ipini baitzuten. Tira, aitortu behar dizuet ustegabeko arrakasta horrek bitakora honen funtsa zalantzan jarri eragin didala, Agit-prop eta dibulgaziotik entertainment arlora pasatu beharko ote naizen. Baina espero ez nuen telebistako agerpen horrek beste eragin… Read More »

Flickr, gure argazki bilduma baino gehiago

Nork bere argazkiak sarera igo, ordenatu eta galerietan besteek ikusteko moduan jartzea ahalbidetzen duen zerbitzua da Flickr. Askoz gehiago ere egin daiteke Flickr-en: argazkiei pribatutasun maila ezberdinak ezarri, edonork, gure lagunek edo guk bakarrik ikus ditzagun; argazki biltegi pribatu moduan erabili; RSS moduan publikatu… Gureak eta beste inorenak ere, bertan gordeta egonik, gure bitakoran erakusteko… Read More »

Nabigazio gidatua

Gaur nabigazio gidatu bat proposatuko dizuet, e-judokoek atera zuten Gida-Nabigazio horren modukoa baina ez gai baten ingurukoa. Guztiz ludikoa izango da nirea. Hasteko, soinu banda ezartzeko proposatuko dizuet. Bai, zoazte Lost Highway Records disketxearen webgunera (Flash behar da) eta sar zaitezte Artist Entrance dioen atetik. Kontzertu aretora sartuko zarete orduan eta, eskumako partean, jukebox edo… Read More »

Skype ordenagailu-telefonoa modan

Ordenagailua edo bestelako tramankulu bereziak erabiliz seinalea digitalizatu eta Interneten bidez bidalita komunikatzeko teknologiari IP ahotsa esaten zaio. Oraintsu arte ez da erabiltzaile arrunten artean hedatu, garapen fasean egonik, komunikazio kaxkarra lortzen zelako. Hala ere, berriki agertutako Skype programak kalitate oneko komunikazioa lortu du eta doakoa da. Gainera, berehalako mezularitza programek dituzten ezaugarri batzuk ere… Read More »