Author Archives: Jabi Zabala

Euskaldunok Madrilen = Etiopeak Martitzen

Sareko ibilerak, loturak klikatuz eta klikatuz, nahiko kaotikoak izaten dira eta badakizu nondik abiatzen zaren baina ez non amaituko duzun. Gaur aurki.com-en Etiope bat Martitzen blogaren lotura jarraitu dut. Katixa izeneko neska blogari euskaldunak egiten du. Itxura denez, Madrilen dabil gidoilari telebista batean eta bere bitakoran gogoeta bitxi eta interesgarriak idazten ditu, literaturazalea eta gasteiztarra… Read More »

Canonaren aurkako mugimendua

Bartzelonako epaitegi batek epaia eman zuen 2002ko urtarrilean, CD grabagarriak egiten dituen Traxdata enpresaren aurka. Enpresak eginiko CD bakoitzeko SGAE elkarteari diru bat ordaintzera behartzen zuen epaiak eta, atzeraeraginkortasuna aplikatuz, 1997tik aurrera eginiko disko guztiengatik ordaindu behar zuen Traxdatak. Geroago, 2003ko uztailean, Espainiako CD eta DVD fabrikatzaileen ASIMELEC elkarteak SGAE eta beste egile elkarte zenbaitekin… Read More »

Podcast, nahi duzuna esateko

Internetek, nahi duguna idazteko aukera damaigun bezala, nahi duguna esateko aukera ere emango digu, besteei gure ahotsa, hitzak eta musika entzunarazteko. Audio artxiboak etxean grabatu eta sarean eskegiz besteek nahiko erraza izango dute eskuratzea, guk MP3 formatoan grabatutakoa entzunez.

Euskara sareko buztan luzean

Iragan astean sareko buztan luzearen printzipioa azaldu genuen. Chris Andersonek azaldutakoaren arabera, Amazonek gehien saltzen diren liburuak baino diru gehiago ateratzen du ezezagunagoak diren milaka goiburuak saltzen. Milioika web orrialdek osatutako sarean, gehien ikusten direnek baino askoz bisita gehiago jasotzen dituzte ozeano erraldoia osatzen dituzten orrialde galduek, denak batuz gero. Buztan luzea Interneteko eduki ez… Read More »

Alexaren datuekin zoratuta

Alexa bilatzaileak bere nabigazio barra erabiltzen duten internauten nabigazio ohituretatik emandako sailkapenean oinarrituta, orraztapen partikularra egiten du Cybereuskadik, web baskoen ranking-a egiten. Ondoren, batzuek eta besteek aprobetxatu dute nork bere webak sailkapen horretan duen tokia nabarmentzeko. Alexaren sailkapen honek, ordea, ez du inolako fidagarritasunik. Hori esateko, nik ongi ezagutzen ditudan datuetan oinarritzen naiz: editatzen ditudan… Read More »

Interneteko buztan luzea

Sarean salmentak ez dira mundu fisikoan bezala arautzen. Liburu eta disko denda tradizionalen salmentetan, esaterako, hit-en kultura dago eta produktuen %20k salmenten %80 dakarrela dioen Paretoren lege famatuak agintzen du. Urtean hainbat ale salduko dituzten tituluak bakarrik aurki daitezke dendetako apalategietan, handienetan ere bai. Interneten, berriz, mikropublikoak eta mikroordainketak daude, stock erraldoia eskura izateko aukera… Read More »

Elgetan gaude blogariok

Elgetan bildu gara, bertako Kafe Antzokian. Blogak eta birrak (edo BBK, Blogak, Birrak eta Kanutoren bat) topaketan. Hauteskundeak izan dira EAEn eta pantaila honi barik pantaila erraldoiari begira daude blogari guztiak. Hau da blogariek atera eta Flickr-en eskegi dituzten argazkietako bat.

Orson Welles-en euskaldunoi buruzko bideoa

Baskoak ageri diren bideo tonto batzuen ostean, benetan merezi duen agiri historikoa aipatu behar dut: Around The World with Orson Welles seriekoa. Medem-en La Pelota Vasca filmean ikusi genituen honen zati batzuk, baina oso dokumentu interesgarria da, osorik ikustea merezi duena. Around The World osoa 134 minutuko erreportaia sorta da, 1955ean Wellesek Britainia Handiko telebistarentzat… Read More »

Denari etiketak jarri behar

Blog eta webguneen anabasa honetan ganoraz nabigatzeko beste modu bat sortu da azkenaldion, etiketen bidez nabigatzea. Ezaguna da gure gogoko helbideak ordenatzeaz gain, etiketekin sailkatzea eta besteen esku jartzea ahalbidetzen digun del.icio.us zerbitzua. Hala ere, tag edo etiketen kontu honek erabilpen gehiago ditu, besteak beste, gure antzeko jendea aurkitzeko, blog-etan gure intereseko artikuluak topatzeko edo… Read More »

Euskal webguneen berri izateko manerak

Atzo aipatutako Best-aren haritik adibidea: Googlen ez da agertzen, baina lehengo egunean, kafea hartzen ari nintzela, azukre sobretxoan topatu nuen bilbaoestimula.com helbidea, lehen aipatu dudan Bilboko Best horren helbide ofiziala. Bitxia da oso. Inoiz nabarmendu dudanez, euskal webgune askoren berri (offline, noski) izateko era mordoa ezagutu dugu, sarean bertan inolako iragarpenik edo publizitaterik ezarri ez… Read More »