Bideo gehiago "baskoei" buruz

By | 2005/04/08

Inork tipo urria naizela pentsa ez dezan, MacGyver-en haren gisako beste bideo bi eskainiko dizkizuet, hura bezala hauek ere eMandoan aurkitutakoak. Webgunearen maila intelektuala ez da altxatuko horrelako bideoekin baina behintzat barre batzuk egingo dituzte bitakora honen helburu teknofilo-euskaltzale-ebangelizatzailea profitatu nahi ez dutenek.

Lehenengoa Jeremy Clarkson Meets The Neighbours saioko kapitulu baten zatia da. Ingalaterrako tipo eurofoboa ei da Jeremy eta benetan oso pijoa ematen du herrialdeak bere deskapotablean bisitatzen. Antza, kontinentetik gustatu zaion bakarra basko forzudoak dira. Euskaldunon alde agertzen da erabat, baina guretzat oso gastatuta dauden topikoetan oinarritzen da (herri kirolak, kobazuloak, sukaldaritza…). Ez dakit topiko horiek gure onerako izan diren… Herri ezberdina garela berresten duten datuak dira, bai, baina azken finean herri moderno eta anitzaren irudia izkutatu dute garai modernoetan. Ezberdin moduan ikuskatzen gaituen atzerritarrak askotan nabarmentzen ditu topiko horiek, deigarriak egiten zaizkiolako noski. BIDEOA HEMEN eskura daiteke.

Bestea Jackass serie famatukoa da. Miamiko Jai Alai pilotalekuan sartu, frontis aurrean makurtu eta atzetik puntista batzuek laranjak bota. Hemen dago BIDEOA, no comments.

2 thoughts on “Bideo gehiago "baskoei" buruz

  1. Luistxo

    Blogs and Beers-era eroan bihar dituzu hónek eta Macgyverrena, Jabi, Elgetako Espaloiko pantalla erraldoian ikusi daiguzan.

    Reply
  2. 3ARRANO

    Ba horrelako bideo gehiago interesatzen bazaizkizu, ostiral honetan ETB2n botako duten Titanic-en inguruko filma ikusi. Gaurko “La noche de…” saioan agertu da, euskaldun batzuk azaltzen direla, euskara omen den hizkuntza batean mintzatzen. Benetan ikusteko modukoa.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude