Category Archives: Tartea (berria)

Sarea, zinema jaialdi alternatiboa

Muduan badira gai zehatz baten gaineko hainbat film jaialdi alternatibo, komertzialak ez diren gai batzuen ingurukoak. Horietariko askok egun webguneak dituzte eta informazio asko ematen digute ekoizpen politiko eta sozial horiei buruz. Baina egungo sarean, banda zabalari eta eMule bezalako truke programei esker, filmen gaineko informazioa ezezik filmak eurak ere eskura ditzakegu. Film komertzialez gain,… Read More »

Non daude webgune islamistak?

Ohiko komunikabideetan, telebistan batez ere, askotan entzuten dugu talde islamistek, Irakeko erresistentziak edo Al Qaedak aldarrikapenak eta bideoak Interneten ezartzen dituztela. Baina non zehazki, webguneetan, eztabaidaguneetan, truke sareetan? Zergatik gehienetan ez digute helbiderik ematen? Saiatuko gara islamisten sareko presentziaren errealitatea ezagutzen.

Gida baimena internautentzat?

Hegoaldean gida baimena laster indarrean egongo dela iragarri dute aste honetan. Galtzen duenak atzera atera behar izango du, ahalegin handia eginez, ez baita orain arte bezain merkea izango txorakerietan ibiltzea. Egia esan, internauta naizen aldetik, inbidia pixkat sentitu dut, hemen inork ez baitu eskatzen ordenagailuak gidatzeko inolako ezagutzarik. Edonor eseri daiteke makina horietako baten aurrean… Read More »

Azeriarekin azkar nabigatu

Aldaketaren aldeko kanpainiek eta Explorer nabigatzailearen segurtasun akatsek beste nabigatzaile batzuen erabilera areagotu dute. Azken hilabeteotan gorakada nabarmena izan dute Mozillaren eta Firefox nabigatzaile libreek, gero eta lagun gehiagok instalatu eta erabiltzen ari baitira. Azken aldion gero eta gehiagok erabiltzen dute Firefox, Mozilla nabigatzailearen bertsio arin eta azkarra.

Erabilgarritasunaren garrantzia

Iragan astean eskuragarritasunaz jardun genuen, nabigatzaileek informazioa ondo irakurtzeko kodea garbia izan behar baita. Oraingoan, erabilgarritasuna jorratuko dugu. Webguneko informazioa txukun ordenatuta aurkeztearen garrantzia aztertuko dugu, batez ere hasierako orrialdean, gunearen aurkibide-ataria baita. Aurkezpen intuitiboa, orrialdea kargatzeko erraza izatea eta elementu grafikoen ganorazko erabilera dira erabilgarritasunaren gakoak.

Webgune irisgarriak denontzat

Informazioa emateko xedea duen edozein webgunek bi oinarri behar ditu bere helburua eraz lortuko badu: irisgarritasuna eta erabilgarritasuna. Lehenengo ezaugarria HTML lengoaiaren estandarrek zehazten dute. Bigarrena, berriz, intuizioak eta diskurtsoa ordenatzeko giza ahalmenak. Irisgarritasunaz jardungo dugu gaurkoan, webgune askok eta nabigatzaileren batek ez dituzte estandar horiek beti betetzen.

Gaztetxe telematikoak

Duela 10 urte pentsaezina zen ordenagailu bat gaztetxe batean ikustea, artean sareak eta Internet zer zen inor gutxik zekien. Gazteria militanteari eta mezu alternatiboari erabat arrotzak egiten zitzaizkion ordenagailuak. Egun, berriz, kontrainformazioak sarea du tresna nagusia eta gaztetxeetan ordenagailuak zein hackerrak egotea gauza normala da. Urte hauetan egon den bilakaerak arrazoi batzuk ditu eta ondorioak… Read More »

Blogosferaren boterea

Blog edo bitakora pertsonal zein kolektiboen fenomenoa gero eta hedatuagoa dago, gero eta kolektibo boteretsuagoa bihurtzen ari da blogger-ena. Iritzi emale aktiboz osatutako gizarte paraleloa osatzen dute, demokrazia eskatzen duena eta esku hartzea galdatzen duena. Sareratzen diren ohiko komunikabideen ondoan, bitakorak oinezko internautarengandik hurbilago daude. Haiek ez bezala, zentsurarik gabeko iruzkinak egitea ahalbidetzen dute eta,… Read More »

Etorkizuna kultura librea da

Copyright-aren diktadurapean bizi garela diote eta eredu libreagoa proposatzen dute Creative Commons-eko kideek, sortzaileek nahierara euren lanak besteekin elkarbanatzeko eredua aukera dezaten. Etorkizuneko sorkuntzak Lawrence Lessig-en bidetik joko duela diote arte elektronikoaren aitzindariek ere, honek galdatzen eta proposatzen duen kultura librearen eta sorkuntzaren jabego ez murriztailearen bidetik.

Makinek aurrea hartuko digute?

Zientzia-fikzioko idazleek iragarri dutenez, laster helduko omen da aurrerapen teknologikoak giza adimenari aurrea hartuko dion unea. Amerikarrek singularitatea esaten diote etortzeko den balizko une horri. Giza bilakaeraren ondoan askoz arinago doa makinena eta baliteke laster nolabaiteko adimena izango duten ordenagailuak sortzea. Zer gertatuko zaigu orduan? Iragarpenak ez dira oso optimistak.