Category Archives: iritziak

…Ala Arlote en Bilbao?

Lehengo egunekoari segida eta amaiera emateko, gaurkoan gure euskal esfera teknologikoaren aitzinamendua galgatzen duen beste ikuspegi bat aipatu nahi dut. Zenbat kalte egin dion euskaldunari Arloteren pertsonaiak! Ezagutzen ez duenarentzat esango dut iragan mende hasieran asmatutako pertsonaia dela. Bilbo erdaldunduaren mundutik baserritar euskalduna umorez irudikatzeko saioa, topikoz eta etnozentrismoz betea. Pertsonaia honen eta historian bere… Read More »

Martiztarrak Obaban…

Azken urteotan sarri kexatu gara gure komunitatean (euskaldunon artean) dagoen teknofobiaz. Nire gurutzada partikular horretan maiz saiatu naiz ohiko nahaste bat argitzen tresna eta edukiak ezberdintzen ez direnean, (informatika eta Internet), beste hizkuntza komunitateen atzean geratzen ari ginela eta abar. Baina diskurtso hau jendartean zabaltzea kostatzen zaigu. Askorentzat teknofilo kantsagarri batzuk baino ez gara eta… Read More »

Lauaxeta eta feedbacka blogintzaren aroan

Iragan astean Arriaga antzokian izan nintzen Ehungarrenean Hamaika proiektuaren kontzertu-antzezpenean. Rafa Ruedak koordinatu duen diskoaren zuzeneko emanaldia izan zen, aktore baten berbaldiak tartekatzen zituena Edorta Jimenezek atondutako ikuskizunean. Zinez bikaina iruditu zitzaidan emanaldia, txalogarria batez ere Rafak egin duen lana, bertan ikusi ahal izan zenez. Xabier Montoia, Rafa Rueda, Anje Duhalde, Francis Diez, Gari, Eñaut… Read More »

EITB, Internet eta feedback-a

Komunikabideen erantzukizun sozialaren adar batek kezkatzen nau, sarri, ETBren albistegiak ikusten ditudanean. Erantzukizun soziolinguistikoa esango nioke akaso, hizkuntza gaizki erabiltzeak dakartzan ondorio txarrak handiak baitira hedabide batek duen estatusaren eta ikusle kopuruaren ondorioz. ETBren kasuan, batez ere erdarazko kateko albistegiak entzutean kezkatzen nau hizkuntza kaxkar eta akatsez josiak. Badakit euskarazkoan zuzentzaileak badirela baina erdarazkoan, gaztelania… Read More »

Hizkuntzak eta dialektoak, ezdeusak eta ezjakinak

Lehengo egunean Luistxok, berak irakurritako albiste baten harira salatu zuenez, albiste hartan hizkuntzak ahaztea ikasketa-erritmo onaren seinale moduan aipatzea “betiko eskola etnozidaren” goraipamena egitea dela. Guztiz ados, bere pentsakera etnozentristak salatzen ditu asko hemen, erdaldunak batez ere, baina baita euskaldun konplexudunen bat ere, tarteka. Hala ere, beste kontu batek ere piztu zuen nire arreta, DJola… Read More »

Aukera guztien alde sinatu

Lehengo egunean aurkeztu zen Aukera Guztiak izeneko ekimena. Batasunaren ilegalizazioaren ondorioz bistan da ezker abertzaleko aukera jakin bateko boto emaileek ezin izango dutela eurena bozkatu. Horregatik aurkeztu dute hautagaitza hau, horren defentsa egiteko, eta horretara mugatuko ei dira, aukera guztiak Gasteizko legebiltzarrean egon daitezen aldarrikatzera. Ez dira politikako jendeak, ezta aukera jakin bati lotutakoak, baina… Read More »

Hosting zerbitzu merkea eta gomendagarria

2,4 GBko espazioa eta hiru domeinu ostatazeko lekua, hilean 6 euro ordainduta Azkenik nire hosting zerbitzuarekin pozik eta lasai bizitzea lortu dut. Urte hauetan hainbat ostatatze zerbitzu probatu ditut, Euskaltelena barne (denetan eskasena, dudarik gabe), eta denetarikoak ikusi ditut. Hosting bat aukeratzeko hiru alderdi eduki behar dira kontutan: eskaintzen duten zerbitzua (Mega kopurua), trafiko kopurua… Read More »

Erreferendum frankistak

Francoren denboran pare bat erreferendum antzeko izan ziren. Kontatu didatenez, bere erregimenari demokrazia itxura emateko xedez antolatu zuen erreferenduma. Familia buruek soilik zuten bozkatzeko aukera eta aldez aurretik jendeari bai bozkatzera bultzatzeko kanpainia egin zuen administrazioak. Aukerarik onena, logikoena, modernoena, BAKARRA “bai” esatea zen eta herritarrek amen egin zuten. Gehiengoz, Francoren alde bozkatu zuten, beraz,… Read More »

Kongresuak eta jardunaldiak modan

Azken egunotan hainbat kongresu, jardunaldi, foro, feria eta topaketa batu dira bizi gaituen informazio saturazioa areagotuz. Aurreratuko dut, lehendabizi, ez dudala gehiegi sinisten kongresu mota batzuetan. Hala ere, era guztietakoak eta oso ezberdinak dira batzuk eta besteak. Egia esan, ez dut inoiz sinistu trajedunentzako antolatutako Interneti, gizarte digitalari edo ziberarteari buruzko bilkuretan. Kritikoek Bartzelonako foro… Read More »

Monopolio kaxkarra sufritzen

Iragan abenduan RealNetworks enpresak Microsoft-en aurkako salaketa jarri zuen, Bill Gatesen enpresak bere audio-bideo softwarea monopolio moduan sustatzen duelako. RealNetworks-ek dioenez, Microsoftek bere Windows Media Player (WMP) programa sartzen du bere sistema eragilean, sarearen bidez musika entzutea eta bideoak ikustea ahalbidetzen diguna.