Category Archives: iritziak

Eraso berria, indefentsioa agerian ostera ere

Berriro ere euskalgintzako jendeak atxilotuak, berriro ere kultur parkeak gizon armatuz beteta, gure duintasuna zafratua, hizkuntza kriminalizatua. Euskaldunon eta euskararen indefentsioa agerian geratu da, berriro ere, zortzi hilabeteren ostean orduan bezain ahulak garela gogoratzera etorri dira txapelokerrak, orduan bezain indartsu sentitzen direla Espainian inor erasoen bidegabekeriaz ohartzen ez delako.

Argiak eta itzal beltz luzea Eusko Jaurlaritzaren jardueran

“Prestige: Jaurlaritzak egoki dihardu?” galderari erantzunez. Eusko Jaurlaritzaren jardueraz galdetu didate eta horixe bururatzen zait erantzun moduan. Nire aburuz, jaurlaritzak egoki jardun du arrantzaleen lana koordinatuz, baxurakoekin akordioak lortuz, tresneriaz hornituz eta hondakinen tratamendu egokia bilatuz. Itzala ere badago, hala ere, Lakuakoen jardueran. Itzal luze eta beltz horrek estaltzen ditu egun gure kostaldeko zati handi… Read More »