Hosting zerbitzu merkea eta gomendagarria

By | 2005/02/23

2,4 GBko espazioa eta hiru domeinu ostatazeko lekua, hilean 6 euro ordainduta

irudi batAzkenik nire hosting zerbitzuarekin pozik eta lasai bizitzea lortu dut. Urte hauetan hainbat ostatatze zerbitzu probatu ditut, Euskaltelena barne (denetan eskasena, dudarik gabe), eta denetarikoak ikusi ditut. Hosting bat aukeratzeko hiru alderdi eduki behar dira kontutan: eskaintzen duten zerbitzua (Mega kopurua), trafiko kopurua (zenbat Gigabyte hilero) eta zerbitzuaren kalitatea (abiadura, etenik ez egotea, postaren funtzionamendua, arreta zerbitzuarena…).

Nire diruekin zuhurra naiz eta beti aztertzen ditut eskaintza guztiak bat aukeratu aurretik: ematen duten mega kopurua, trafikoa, cgi, php, mysql eta beste aukerak… Azken urteotan your-site-rekin ibili naiz, bere garaian aukera ona zen eta urteko 60 dolarren truke zerbitzu ona ematen zuten ordurako: 50 Megako hosting-a, 6 gigako trafikoa (mysql nahi izanez gero beste $40 ordaindu behar zen)…

Baina denborarekin atzeratuta geratu dira horiek: banda zabalera eta diskoetako espazioa merkeagoa eta azkarragoak dira egun… Azken aldion postarekin izandako arazoek bultzatu ninduten alternatibak bilatzera. Asko eta asko begiratu eta konparatu ostean Dreamhost aurkitu nuen. Erreferentziak bilatu nituen Googlen ere eta denak onak. Diru bera ordainduta (urteko $95,4 ) hau ematen dizute, besteak beste:

  • 3 Domeinu osorik eta independienteki ostatatzeko aukera
  • 2,4 Giga zure domeinu horiek ipintzeko, zeuk nahi duzun moduan banatuz
  • Hileko 120 GBko trafikoa
  • Nahi beste MySQL Datu base
  • 600 e-posta kontu (POP / IMAP)
  • 75 Shell / FTP kontu

Azkenik, urrian, euren zerbitzua kontratatzea erabaki nuen, irratia.com-ekin berriro hasi behar baikinen. Ederto zebilela egiaztatu ostean sarean.com ere bertan ipintzea erabaki dut eta bestean baja eman dut, iragan asteburuan mudantza egin ostean. Gutxiago ordaintzen dut orain eta pozik nago. Ez ditut Dreamhostekoak ezagutzen, yankiak dira eta akaso Bushen aldekoak izango dira, baina hemen zerbitzu txarrak ere kritikatzen ditugun bezala, gauza onak aurkitzen direnean aipatu beharra dago: benetan gomendagarria da egun Dreamhostekoek ematen duten zerbitzua (bihar-etzikoa ez du inork ziurtatzerik).

Aukera gehiago eskaintzen dituzte, klik bateko instalazioak kasu: minutu gutxian gure WordPress bloga, phpBB foroak, osCommerce denda telematikoa, eta MediaWiki instalazio propiak eduki ditzakegu martxan. Plan garestiagoetan (ikus konparaketa) aukera gehiago ere badira (15 domeinu osorik eta zazpi GBko espazioa, hileko 19 dolarrengatik). Apache zerbitzari indartsuak dituzte eta oraingoz ez didate inolako arazorik eman. Abiadurak bikainak dira eta orain, nahi izanez gero, ehunka megako bideoak eskegi ditzaket FTP bidez inolako arazorik gabe. Lehen mysql-dun domeinu bakar bategatik ordaintzen nuenagatik hiru domeinu dauzkat orain, espazio eta baliabide askoz gehiagorekin. Kontrol panelarekin dena konfiguratu dezake norberak eta azalpen guztiak oso onak dira.

Inoiz Dreamhost kontratatzea bururatzen bazaizue, esaiezue jabi izeneko baten partez zoaztela, horrela hurrengo ordainketan errebaja egingo didate (badakizue nirea dirulaguntzarik gabeko ekimena dela eta gastuak arintzen lagunduko didazue, ya tu zabe lo que e el cubaneo ;-)). A, eta domeinu izenen bat erregistratzeko Directnic erabiltzen dut (urteko $15 domeinu bakoitza, trukean 11 euro).

EGUNERAKETA (2006/9/18a): Prezioak mantenduta, askoz banda zabalera eta hosting-eko leku gehiago eskaintzen ditu orain Dreamhostek. Gainera, 45 dolarreko deskontua lortuko dugu edozein hosting plan kontratatzean merke45 promo kodearekin. Informazio gehiago.

5 thoughts on “Hosting zerbitzu merkea eta gomendagarria

  1. 3ARRANO

    Eta ordainketa nola egiten da? Kontu zenbaki bat ematen dizute zuk bertara dirua sartzeko edo zure zenbakia eman behar duzu? Segurua da ordainketa? Eskerrik asko

    Reply
  2. Jabi

    Bada, sarean egin ohi diren erosketa gehienen antzera, AEBetan erosten direnak are gehiago, Visa edo Mastercard txartela bidez (edo Paypal bidez) ordaintzen da. Ondo segi, webgune txukunagoa daukazue egunetik egunera (berau erronkarieraz ikustearena biziki harrigarria).

    Reply
  3. 3ARRANO

    Eskerrik asko, nire kreditu txartela ez dute onartzen, beraz txeke bidez ordaindu beharko dut.

    Reply
  4. jolaus

    Kaixo Jabi
    Galderatxo bat egitera natorkizu. Datorren ikasturteari begira CMS baten erabileran oinarritutako proiektu bat garatu nahi dut nire fisikako ikasgaia batxilergoko ikasleekin jorratzeko. Ez dut garbi oraindik zein aplikazio erabiliko dudan (Moodle, WordPress…) baina LAMP azpiegitura erabiliko du ziur. Proiektu honetan edukiak zintzilikatzeaz gain bestelako materiala ere erabili nahiko nuke: ariketak pdf-ean, flash artxiboak, powerpoint-eko aurkezpenak… eta, oraindik ez nago ziur, baina agian audio ere: nire klaseak grabatu nahiko nituzke mp3-an eta ondoren podcasting antzeko zerbait egin. Hau guztia kontutan izanik hosting baten bila aritu naiz. Hosting honetan ere gure IKTeroak ipini nahiko nuke eta ikasturtean zehar nire ikasleek sortuko dituzten hainbat bitakora. Bi aukeren artean nabil: Phihosting eta dreamhost. Azken honen baldintzak lehenengoarenak baino askoz hobeagoak direla iruditzen zait (CodeMonster deituriko eskaintza benetan erakargarria dela iruditzen zait). Kontutan izanik http://www.sarean.com bertan kokatu duzula, zure iritzia jakin nahiko nuke. Nire beharrak asetuko dituela iruditzen zaizu?. Zure esperientziaren arabera, zerbait bereziki kontutan hartu beharrekoa?

    Reply
  5. Jabi

    Ez dakit zer den LAMP, egia esan, baina wordpress behintzat bost minututan instalatuta eta martxan duzu Dreamhost-en eta hori niretzat pasada bat da. Horren moduan eta gehiago ordaindu behar izan gabe phpbb edo osCommerce instalatzen ditu click batekin, jabber, MediaWiki Wiki edo advancedPoll zerbitzuak bezala.

    Orain arte behintzat ez du errakuntza aipagarririk eman, dena eguneratzen dute nahiko sarri eta eguneraketa guztien berri ematen dute (gaur bertan jakinarazi didatenez, php5 jarri dute). Nik code monster hori daukat eta kontu horrekin dagoeneko 5 domeinu ditut bertan ostatu hartuta, guztiz independienteak (15 domeinu osorik eta independienteki eduki daitezke code monster kontu bakarrarekin). Aurretik erabili ditudan hosting guztiak baino dexente hobea da hosting-eko 7 gigak nahi dudan moduan banatzeaz gain, 190 GByteko trafikoa ere bana dezaket domeinuka, nahi izanez gero. Posta helbideak, banda zabalaren erabilera, mysql datu baseak… Dena kontrol panelarekin manejatzen da oso erraz. Bisiten estatistikak ere baditu (Analog 6) eta horiek hobetu litezke nire ustez, baina gainerakoan primerakoa da Dreamhost.

    Phihosting ez dut probatu, baina Eduardo Arcos konfidantzazkoa iruditzen zait. Hala ere, eskaintzen duena askoz gutxiago da. Bestalde, Dreamhost erabiltzeko ingeles pixkat eta kontzeptu teknikoen jakintza pixkat behar da, dena ingelesez baitago, baina laster ohitzen zara kontroleko interfazera.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude