Author Archives: Jabi Zabala

Webguneen kudeaketarako beharrak: aukerak eta mugak

Azaroaren 28 eta 29an Topaguneak jardunaldiak antolatu zituen Zamudioko Teknologia Parkean. Komunikazioaren hainbat arlotako gogoetak bildu ziren bertan, besteak beste, neuk prestatutako komunikazio hau. “Webguneen kudeaketarako beharrak: aukerak eta mugak” herri komunikabide baten ikuspuntutik sareak ematen dituen aukerak gainetik aztertu ditut.

Seguru nabigatzeko gomendioak

Gure ordenagailua txarto badabil, gauza arraroak egiten baditu edo gure lagun batek itxuraz guk bidalitako mezu bitxiak jasotzen baditu, litekeena da birus batek kutsatua egotea. Azkar konpondu behar dugu arazoa, birusa gehiago heda ez dadin eta gure lanak gal ez daitezen. Horrelako kasuetan antibirus baten bidez makina aztertu beharko dugu. Sarean bertan badira doan birusak… Read More »

Gure webgunea ezagutarazi (eta II)

Iragan astean gure webgunearen berri emateko bide batzuk aipatu genituen, hala bannerrak nola e-posta mezuen bidalketa. Bilatzaile motak aipatu eta euren funtzionamendua deskribatu genuen. Gaurkoan sareko orakuloetan zentratuta, topatzaile nagusietan gure webgunea erregistratzeko eta bilaketen emaitzetan gure helbidea nabarmendu dadin aholku batzuk emango ditugu.

Gure webgunea ezagutarazi (I)

Lana amaituta dago, ordu piloa sartu ostean nahiko txukun gelditu da gure enpresako edo gure elkarteko webgunea. Batzuek uste dute horrekin nahikoa dela zabaldu nahi dugun mezua jendeari helarazteko. Bisitariak berez etorriko diren ustea ustela dela konturatuko gara laster, estatistikei behatuz gero, lanaren erdia oraindik egiteke dagoelako. Publizitatea ere behar dute webguneek, sarean bertan batez… Read More »

Internet, gizartea aldatzeko tresna

Amerikar militarren eskutik sortuta, gizarteratu zenean Internet sare libre eta kontrolaezin moduan aurkeztu ziguten. Hori zen bere dohain nagusia, eraso militar baten aurrean suntsiezina izatea. Denboraren porazuz eta erabilera zibila nagusitu denez, boterea dutenentzat mehatxua da askatasun hori eta legeen bidez murriztu nahi dute.

Zientziarekin jolastu sarean

Internet ez da soilik aisialdia betetzeko ganorarik gabeko edukien multzo bat. Edukirik interesgarrienak aurkitzeko batzuetan geuk bilatu behar izaten dugu, ez baitira lar ezagunak. Ez dira masa kontsumorako produktuak. Besteak beste, hori zientziarekin gertatzen da: ez da jendetza erakartzen duen gaia, baina gustua aurkituz gero oso zirraragarria da.

Kexuak eta iritziak sarean

Herritarrek kexuak eta artikulu edo zerbitzuen gaineko iritziak plazaratzeko bide berria aurkitu dute Interneten horretarako dauden webguneen bidez. Printzipioz, bi motatakoak daude: zerbitzu txar batengatik protestatzeko webguneak eta internauten iritziak bildu eta gaika sailkatzen dituztenak, baina iritzi gehienak negatiboak dira, sarea haserrea bideratzeko modu ona baita.

Bitakoren iraultza (eta II)

Iragan igandean webgune pertsonal eta agerkari txikien edizioa eraldatu duen bitakoren fenomenoa aztertzen hasi ginen, adibide ezagun batzuk emanda. Gaurkoan, weblog-ak egiteko eskura ditugun tresnak eta euskal bitakora batzuk aipatuko ditugu.

Bitakoren iraultza (I)

Egun Interneteko fenomenorik indartsuena dira weblog-ak Era guztietako bitakorak daude egun, baina definizio baten bila bagabiltza, zera esango dugu: weblog, blog edo bitakorak itxura xaloko webguneak dira, bere editoreak (edo editoreek) albiste edo oharrak idazten ditu eta berauek ordenu kronologikoan ageri zaizkie bisitariei, berrienak goikaldean. Hori da oinarrizko bitakoraren definizioa eta hortik aurrera milaka aldaera… Read More »

Eraso berria, indefentsioa agerian ostera ere

Berriro ere euskalgintzako jendeak atxilotuak, berriro ere kultur parkeak gizon armatuz beteta, gure duintasuna zafratua, hizkuntza kriminalizatua. Euskaldunon eta euskararen indefentsioa agerian geratu da, berriro ere, zortzi hilabeteren ostean orduan bezain ahulak garela gogoratzera etorri dira txapelokerrak, orduan bezain indartsu sentitzen direla Espainian inor erasoen bidegabekeriaz ohartzen ez delako.