Author Archives: Jabi Zabala

Sarea adierazpide libre bakarra denean

Munduko herrialde askotan ez dago inolako adierazpen askatasunik eta horietako askotan Internet bihurtu da zenbait informazio jasotzeko eta igortzeko bide bakarra. Herrialde musulmanetan nabarmenagoa da erregimen autoritarioek egiten duten prentsaren kontrola eta Internet arrisku moduan ikusten dute gobernu askok, euren kontroletik at dagoen neurrian. Bitakoren fenomenoak ere izan du islarik horrelako herrialdeetan eta askori orain… Read More »

Geldiunea, aldaketa eta hausnarketa

Tartea ataleko Interneti buruzko azken orrialdea izango da Berrian datorren astean argitaratuko dena. Ez dakit uda ondoren Interneti buruz idazten jarraituko dudan, zortzi urte lar da eta aldaketa baten beharra sentitzen dut, horretan ere. Udaren etorrera aldaketa garaia da, gogo gutxiago dut idazteko eta gehiago beste gauza batzuk egiteko. Uztaileko oporraldiak hainbat gauza egiteko aukera… Read More »

Phishing, datu arrantzaleak

Interneten bidez iruzur mota asko egin ohi dira, baina gaur egun kalte gehien egiten duena phishing delakoa dugu. Posta elektronikoa eta webgune faltsuak erabiliz egiten da phising hau eta beste iruzur motak baino arrakastatsuagoa da. Iruzurleak biktimari banku batetik idazten diola sinistarazten dio eta web orrialde baten helbidea ematen dio, bankuaren itxura duena, bertan bere… Read More »

Hegaldi merkeen zoramena

Oporraldia hemen dugu eta aurten inoiz baino gehiago erabiliko ditugu hegaldi merkeetako konpainien zerbitzuak. Duela gutxi arte ikasle gehienek autobusez egiten zituzten bidaiak Londresera, Bartzelonara edo Parisera… Gaur egun, ordea, oso hegaldi merkeak eskura daitezke Europako edozein hiri handitara joateko. Abilezia eta pazientzia pixkatekin edonora joatea merke aterako zaigu.

Saharauien intifada

Astebete da Saharatik bueltatu ginela baina, harresiaren kontrako manifestazioaz gero, azken egunotan berriro izan dugu saharauien berri. Oraingoan lurralde okupatuetatik dator intifada berriaren oihartzuna, saharauiak egunotan marokoar okupatzaileen aurka altxatzen ari dira, era baketsuan, zapalduak izateaz nazkatuta daudela esateko. Errepresioaren salaketak are errepresio gehiago ekarri du: atxiloketak, torturak, bortxaketak, etxe hondatuak eta izua. Baina lehen… Read More »

Web semantikoa abian

Behin baino gehiagotan aipatu dugu egungo webguneak ez direla dagoeneko HTML orrialde estatikoz eginikoak, batzuk sartzen garen unean sortzen dira, une horretan osatuz eta datu baseetatik edukiak hartuz. Beste inoiz etiketak ere aipatu ditugu, testuei edo irudiei beraiek deskribatzen dituzten tag edo etiketa batzuk esleituz web semantikoa osatzen da eta etiketa horien bidez gauza bitxi… Read More »

Saharatik bueltan

Euskal kazetari, musikari eta sahararen aldeko elkarteetako kide batzuk Mendebaldeko Saharan izan gara asteburuan, haien lurraldea banatzen duen harresiaren aurkako nazioarteko manifestazioan. Ostegunean Madrilen abioia hartu eta Tindufera heldu ginen, handik hurbil, Aljeriako lurretan SEADi utzitako eremuan saharaui zibilak bizi baitira errefuxiatuen kanpamenduetan. Bertatik abiatuta, Mendebaldeko Saharan barneratu eta askatutako guneetatik ibili gara bi egunez.… Read More »

Amildegi digital berria

Konektatuak eta ez konektatuak banatzen zituen lubaki, amildegi edo eten digitala (digital divide ingelesez) geografiaren eta ekonomiaren araberakoa zen orain arte: konektatuek ilustrazio digitala izango dute, trebakuntza eta lanerako aukera franko; besteek ez. Baina Seth Godin-ek beste fenomeno bat somatu berri du konektatu gehienak bizi garen lehen mundu aberats honen baitan: aukera pertsonal librea eginez… Read More »

Internet militarraren mitoa

Askotan entzun eta errepikatu dugu Internetek AEBetako militarren asmakizun batean duela sorburua. Hala ere, sarea garatu dutenek beti ukatu dute hori, unibertsitateetan eta eremu zibilean lan egin zutela azpimarratuz. Sareko mito askoren artean mitoena dugu hau, sarearen beraren sortzearen ingurukoa. Militarren dirulaguntza edukitzea nahastu dute kondaira epikoagoa-edo egiteko xedez, helburu militarrarena artifizialki puztuz.

Sarean argazkiak Flickr-en, irratia.com WordPress-en

Orain arte argazki bitakora “eskuz” editatzen ibili naiz hemen, baina duela gutxi Flickr zerbitzuaren doaiak ezagutu nituen. Kontua zabaldu dut bertan eta dagoeneko argazki batzuk igo ditut bertara. Bestalde, orain arte Movable Typen zegoen irratia.com WordPress sistemara pasatu dut. Moldagarriagoa, doakoa eta irekia da WordPress, gero eta zaharkituagoa geratzen ari den MTren ondoan. Beharbada laster… Read More »