Author Archives: Jabi Zabala

Katalanak gara gero!

Katalanen kontrako webgune espainiar batetik ateratata, hona hemen Katalunian ekoizten diren edo bertan oinarria duten produktu batzuk, kontura gaitezen noraino garen katalanak (Ibarra jauna eta, Alcampokoak bezala, estatut dela eta, Kataluniaren aurka dauden gainerako taliban mesetarioek honi guztiari egingo diote boikota?): Los Cafés NESCAFÉ, BONKA, MARCILLA; el refresco Okey; las Infusiones HORNIMANS y LIPTON; el… Read More »

Zergatik, zertarako idazten dugu?

Mezuak blogtiletan (Argazkia Txanodunaren kortesiaz) Hainbeste blogari, lehen ere bazen hainbat idazle… Zerk bultzatzen gaitu idaztera? Gutxi batzuen kasuan irabazien esperantzak, bai, baina gehienon kasuan beste arrazoi sakonago eta existentzialago batzuk badirela uste dut. Ospea? Bai, Luistxok dioenez, etorkizunean denok izango dugu gure 15 harpidedun. Autoritatea (besteen onarpena)? Gaur egun askoz bide eraginkorragoa da horretarako… Read More »

Erantzuna: bai, nik bilbohiria.com entzuten dut!

Kolaboratzaile sorta ederra bildu du Bilbo Hiria irratiak azken boladan eta une honetan saio berezitu on asko ekoizten ari da euskal hiriko irratia. Saioak egiten dituztenen izen batzuk aipatzearren, Mikel Urbeltz, Pedro Elias Igartua, Txuma Murugarren eta beste asko. Giro urbanoko irratia da eta haatik euskalduna. Konplexurik gabe Bilbo hiri euskalduna ere badela aldarrikatzen duena.… Read More »

Galdera: Bilbon ez dela euskararik entzuten?

Bilbon euskararik entzuten ez den irudia egon da azken mendean bertako batzuen baina, batez ere, botxotik kanpoko euskaldun askoren buruan. Bilbon ibilita gauden euskaldun askori inoiz zera gertatu zaigula uste dut: euskaldun bikotea ikusi dugu, euren artean euskaraz, erdi-galduta dabiltzala helbideren baten bila. Zure burua eskaini eta erdaraz mintzo zaizkizu. Erantzuna, berriz, euskaraz eman diezu… Read More »

SEADek 30 urte

Gaur betetzen dira 30 urte Bir Lehlun (Mendebaldeko Sahara), 1976ko otsailaren 27an Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zela. Erbesteko errefuxiatuen kanpamenduetan (Tindouf inguruan Aljeria) eta askatutako guneetan errealitatea da saharauien errepublika, diplomatikoki hainbat estatuk ezagutua eta Afrikar Batasuneko kide. Hemendik bat egiten dut saharaui neba-arreben aldarrikapenarekin eta gogoratu nahi dut, saharatik webgunean irakur daitekeenez,… Read More »

New York: milurteko elurtea

Hauxe bai zoriona nirea! Sagar handian eman ditut egun batzuk, negu gorritik ihesi, eta negu zuriarekin egin dut topo New Yorken. Beldur pixkat ematen zidan neguan hara joateak, benetan hotza eta ezatsegina izaten baita hango negua. Horregatik ondo hornituta abiatu nintzen harantz. Hala ere, inondik inora ere ez nuen imaginatu halako elurterik topatuko nuenik… Inoiz… Read More »

Sarean-en eta blogarion eraginaz

Beste webmaster eta blogari askoren antzera, askotan pentsatu dut zein izango ote den nire idatzien eragina gizartean. Euskal blogosfera gero eta indartsuago baina sakabanatuago dagoen honetan zaila da neurtzen baina nire irudipena da begi askok jarraitzen dutela, uste baino gehiago, iruzkinetan islatzen dena baino gehiago ere, gure oinezko internauton adierazpide libre honetan idazten dena. Hala… Read More »

Algarabia ederra profetaren inguruan

Argazkiko kartelak ondo adierazten duenez (Moztu burua Islama bortitza dela pentsatzen duten horiei), mundua erabat aztoratuta eta zoratuta dago, marrazki hauen inguruan sortu den iskanbilarekin. Askotan pentsatu dut, Espainian dagoen fatxerio harroaren portaerak eta nola hemengo guztiari nolako punta ateratzen dioten ikusita, miraria dela TMEO oraindik kalean egotea… Baina taliban hauek karikatura xinple batzuen aurrean… Read More »

Jade, txinatarrak bertan Bilbon

Atzo txinatarren urte berria ospatu zen eta, urtero bezala, haien ohitura bitxien eta bizimodu arrotzaren berri eman zigun telebistak. Esan ohi da ez duzula txinatar ikusiko futbol partidan, paseoan edo zinetik irteten, bere baitan itxitako komunitatea dira, orohar, ingurune arrotz batean arrotzak direlako eta lanetik etxera, etxetik lanera ibili ohi dira. Neurri batean egia da… Read More »

Bestaldeko blogariak Le Journal-en… y ¿Que?

Technoratin nenbilen ego-surfing pixkat egiten Baionako blog bat aurkitu dudanean. Erdarazko blog horretan euskal blogosferari buruzko informazio bat ageri zen Le Journaletik hartua. Kontua da ezaguna egiten zitzaidala testua, beste nonbait ikusia nuela. Bai, hitz berberekin aipatu gintuzten ¿Que? Bilbao doako egunkarian. Blogosfera baskoaren inguruko erreportaia atera zuten irailaren 5ean. Papel Continuok bere Flickr-eko kontuan… Read More »