Author Archives: Jabi Zabala

New York: Empire Statek 75 urte.

Atzo aipatutako langile horietako askok eraiki zuten, duela 75 urte, Empire State etxeorratza. Azkar egin zuten, 13 hilabetean, hiriko eta munduko eraikinik altuena: 102 solairu eta 443 metro. Depresioaren urteak ziren eta bertan lan egin zuten 3.400 langileak prest ziren lau xentimoren truke edozein lan egiteko. Segurtasun neurririk gabe, kaskorik eta uhalik gabe ibili ziren… Read More »

Langile baten galderak maiatzeko zubian

Maiatzaren lehena ospatzen dugu gaur. Batzuek manifestazioetan, beste askok hondartzan edo mendian… Eta gaurko eguna ilustratzeko aproposak diren kanta batzuk badirela pentsatu dut. Hasteko, noski, Internazionala dugu gaurko egunaren kanta ofiziala. Tira, ari naiz letra deszifratzen, erdarazkoak Rosetta moduan hartuta, baina oraindik “indazu albiristea” falta zait. Hala ere, urtero kantatzen dugu, bada ez bada ere.… Read More »

Txapelaren inguruan

Euskaldunon betiko ikurtzat hartua dugu txapela, gure izaerari eta irudiari erabat atxikia, baina egiazki ez ei da sortzez euskaldunona ezta betikoa ere. Xamarrek beti esaten du XIX. mendekoa dela, azkar hedatutako moda berria. Atzo ETBn txapelaren inguruko erreportaia interesgarria eman zuten, frantziar batzuek hemengo batzuekin batera egina. Txapela Biarnotik gurera pasa eta berehala hedatu zela… Read More »

Mexikarrik gabeko egun bat

Californian mexikar etorkinak bat-batean desagertuko balira zer nolako hondamena gertatuko litzatekeen irudikatu nahi zuen Un dia sin mexicanos filmeko zuzendari Sergio Arauk 2004an. Orain, bi urte geroago, film hartako hipotesia egiazko protesta bihurtzeko deia egin dute. Maiatzaren lehenean latinoen greba orokorra dago deituta AEBetan. Deialdiaren arabera egun horretan mexikoko etorkinek ez dute lanik egingo eta… Read More »

Su-etenaren eta Aste Santuaren kalte kolateralak

Tregua edo su-etena dugu, ETAk duela hogei egun aldarrikatua. Eta lehenengo ondorioa espainiarren inbasioa izan da. Bai, bakerako deia egin eta Espainiako tropa zibilek euren martxa berdea egin dute gurera. Lehen, basko biolentoen mamuarekin etortzeko adorerik ez zuten espainiarrak izan dira, Bilboko mapamundiak eskuan, hau kolonizatzera etorri diren lehenengoak. Esaterako, lehengoan Cayetana G.C. izeneko aktore… Read More »

eitb24 Vs. 2.0 sarea

Sarritan izan ohi da EITB euskaltzaleon hizpide, ETB1en programazio pobreagatik gehiegitan, beste hainbat konturengatik ere sarri. Berak autobonbo iragarkiak besterik egiten ez duen bitartean kritika asko egiten zaizkio prentsan, blogetan… Baina ez da elkarrizketarik sortzen eta feedback-a nekez heltzen den irudia nahiko barneratuta daukagu, tamalez. Sarean duen eitb24.com-ek ere jaso du kritikarik azkenaldion, dela estatistikak… Read More »

Blogak 2.0 jardunalditik

Duela urte batzuk Interneti buruzko topaketa batean lau euskaldun izango ginen -izan ohi ginen- 1.0 aroan. Ostegunean, berriz, euskaldun talde esanguratsua zegoen Deustuko Unibertsitatean, Blogak 2.0 jardunaldian. Euskaldunak 2.0 gara? Ez nintzateke horrelakorik esatera ausartuko. Hala ere, euskaldun mordoa ikusi nuen atzoko topaketan, babestuta sentitu nintzen, gazteak eta ez hain gazteak ordenagailuekin batzuk, PDArekin besteak…… Read More »

Duela hiru urte: Egunkaria, Manu-Fermin, Sarean, Prestige, gerra…

Otsailean bete ziren 3 urte Egunkaria itxi zigutenetik. Nola pasatzen den denbora! New Yorken nengoen orduan eta ezin izan nuen efemeridearen inguruan idatzi. Egun bitxiak izan ziren 2003ko haiek. Otsailaren 20 hartan argitaratu zen Egunkarian nire azken testua. Testu hartantxe Prestige aipatzen nuen, baita gerra ere, etortzear zen inbasioa. Manifestazioak ere aipatzen nituen, horretan iaioak… Read More »

Eloy de la Iglesia gogoan

Gaur jakin dut Eloy de la Iglesia zarauztar zuzendaria hil dela. Nigan eta nire belaunaldiko gaztetxo askorengan eragin handia izan zuten filmak egin zituen berak. Nik ondo gogoratzen ditut Navajeros (1980), Colegas (1980), El pico (1983), El pico II (1984) eta La estanquera de Vallecas (1987). Bere filmetako aktore gehienen moduan, bera ere jausi zen… Read More »

ETA erakundeak su etena aldarrikatu du

Duela hamar minutu etorri zaigu lankide bat hori esanez, momentuz inork ez dakiela eta exklusiba Radio Euskadik daukala. Zeuk badakizu honez gero seguru El Mundok eta enparauek badakitela… Eta hala zen. Honez gero kristo guztiak irakurria izango du. Baina zenbat enteratu dira blogen bidez? Ez dut uste asko izan direnik. Azkar ibiltzen dira blogak, baina… Read More »