Udaberria da ta

“Martzelina bero, harek emongo leuke eskatu ezkero”, kantatzen zuten Kepak eta Rufinok. Gure webgunera ere uda iritsi da eta hori igarriko duzu, jarri dudan uda giroko mantxeta sorta berriaren bidez. Negutik udara egin dugu salto udaberriaren gainetik, egun hauetako sargoria jasanez. Eguzkipean ibili, ibili eta ibili, Ibilaldia heldu zen eta igandean Euskal Eskola Publikoaren jaia… Read More »

Indiako e-eskulana, merke eta on

Oraintsu arte hirugarren munduko langileentzat lanik eskasenak zeuden gordeta AEBetan, prestakuntza gutxi eskatzen dutenak eta aurretik ere gutxien ordainduak zirenak. Baina gauza bera soldata altuagoak jasotzen dituzten exekutiboen lanpostuekin egin badaiteke? egin daitekeenean egingo dute enpresek, dudarik ez egin. Galdetu bestela AEBetako goi mailako programatzaileei, euren enpresak langile merkeagoak kontratatzen ari dira Indian, Txinan edo… Read More »

Flash animazioak

Web orrialde estatikoei bizitasuna emateko sortu zen Flash formatoa. Formato honetan sortutako animazioak web orrialdeetan txertatzen dira eta oso ikusgarriak dira. Bi ezaugarri nagusi dituztelako bihurtu dira ospetsuak: kargatzeko errazak direlako eta interaktibitatea dutelako. Artxiboek gutxi okupatzen dutenez, kargatzeko errazak dira eta interaktiboak izanik jokoak sor daitezke Flashen.

Asturiera telematikoa

Azken urteotan asturiera edo bable hizkuntzak berreskurapenaren bidean urrats garrantzitsuak eman ditu Interneten. Egunkari digitalak, argitaletxeak, disketxeak, alderdi politikoak… Asturiasko berpizkunde kulturaleko mugimendua lehenago abiatu zen, 70eko urteetan, baina sarea dugu lan horren ispilu garrantzitsua eta horretan dabiltzanak hizkuntza komunitatearen garapenerako tresna moduan atarramendua ari zaizkio ateratzen Interneti.

Posta elektronikoaren amaiera (eta II)

Iragan astean aurreratu genuenez, kinka larrian dago egun posta elektronikoa. Spam edo eskatu bako zabor-publizitateak nahikoa buruhauste ematen ari zenean heldu da birusen azken hilabeteotako oldarra, makina asko kutsatzeaz gain, erabiltzaile askoren postontziak ehunka mezuz betetzen ari dena. Sekulako lanak ematen ari dira Bagle eta Netsky birusak, egunero benetako mezuak aukeratu eta beste guztiak ezabatu… Read More »

Posta elektronikoaren amaiera (I)

Argi gorria piztuta dago gure postontzi elektronikoetan. Azken bi hilabeteotan MyDoom, NetSky eta Bagle birusek eta euren aldaerek mundu osoko ordenagailuak kutsatu dituzte. Antibirusak inoiz baino gehiago saltzen ari dira baina gaitzak etengabe hazten jarraitzen du eta inork ez du erabateko sendabiderik ikusten. Ondoriorik larriena ez da gure ordenagailuak kutsatzea, sare osoaren saturazioa baizik. Sareko… Read More »

Kongresuak eta jardunaldiak modan

Azken egunotan hainbat kongresu, jardunaldi, foro, feria eta topaketa batu dira bizi gaituen informazio saturazioa areagotuz. Aurreratuko dut, lehendabizi, ez dudala gehiegi sinisten kongresu mota batzuetan. Hala ere, era guztietakoak eta oso ezberdinak dira batzuk eta besteak. Egia esan, ez dut inoiz sinistu trajedunentzako antolatutako Interneti, gizarte digitalari edo ziberarteari buruzko bilkuretan. Kritikoek Bartzelonako foro… Read More »

Espioiak gure ordenagailuan

Segurtasunaren eta pribazitatearen aldeko legeak gorabehera, gure makinetan badira gure datu pertsonalen eta gure nabigazio ohituren berri ematen duten hainbat programa. Espioitza programa horiek sortu dituzten ezezagunei ematen diete gure informazioa eta ez dago zer dakiten edota dakitena nola erabiliko duten jakiterik. Hala ere, euren lana eragozteko nola funtzionatzen duten jakitea eta babes neurriak hartzea… Read More »

Euskal zinema Londresen

Txiripaz, Orson Welles-en bila googleatzen euskal zinema ziklo interesgarria aurkitu dut. Maiatzean izango da eta, besteak beste, film hauek eskainiko dituzte: Euskal Pilota, Yoyes, Ama Lur, Vacas, Around the World with Orson Welles: The Basque Countries, El Mayorazgo de Basterretxe, El Proceso de Burgos. Interesgarria oso, baina filmok ikusteko Londresera joan beharko dugu. Bertako British… Read More »

Telendroak gora eta behera

Lehendik Googlen ez zegoen eta asmatu berri duten Telendro hitza emanda lehiaketa antolatu du Dirson-ek. Lehiaketaren helburua Googlen hitz horrekin eta bakoitzak Googleren sailkatze algoritmoez dakiena aplikatuz, webmasterrek Googlen Telendro hitzaren bilaketan lehenengo lekua lortzea dute helburu. Baina zer da Googlen lehenengoa agertzea?