Category Archives: nire i-bilerak

"Gorotzak kalean" gorotz bilduma argazkitan

Vienan bada kaletik txakurren gorotzei argazkiak ateratzen ibiltzen den internauta bat. Set bat osatu du Flickr-en Austriako hiriburuan bildutako aleekin. Benetan Viena bisitatzeko gogoa kentzen dizu edo, behintzat, postaletako irudi bukolikoa ezabatzen dute kaka pilo horiek. Mina bat zapalduko ote duzun beldurrez ibiliko zara behintzat hurrengo bisitan. Egia esan, hiri eta herri askotan gertatzen dena… Read More »

Bertsoen Exhibition Centre

OHARRA: Gaur Andoni Egaña izango dugu irratia.com-en zuzenean. Argazkia, ejem: IKEA. Berriki erdaldunen aurrean euskal esfera teknofiloaren erdaldunen arten duen ikusezintasunaren gainean idatzi nuen, denbora eta geografia berean jardun arren ikutzen eta ikusten ez diren esferak baitira euskalduna eta erdalduna. Beste euskaldun batek, iruzkin batean, fenomenoa eremu teknofilora ez zela mugatzen zehaztu zuen. Egia da,… Read More »

Klandestinoak Metro Bilbaon

Ez dut inoiz ulertu Bilboko Metroaren barruan argazkiak egitea debekatzen duen arau hori. Segurtasuna? Zerbait atera nahi duenak berdin aterako du eta metroa milioika argazkitan dago aterata. Bizkaitar guztion diruarekin egin dutela kontutan hartuta, zergatik ezin diogu argazkirik atera? Imaginatzen duzu Guggenheim-i argazkiak ateratzea galerazita egotea? Logikoki, zenbat eta turistek argazki gehiago egin, propaganda gehiago… Read More »

Google eta lurraldetasuna

Googlek bere .es bertsioa abian jarri zuenean erabaki zuen espainiar estatutik google.com-era konektatzen ziren internauta guztiak automatikoki google.es-era desbideratzea. Hori egiteko Googlek zein IP helbide dugun hartzen du kontutan eta Espainiari dagokion IP bat erabiltzen badugu (gure Internet hornitzailea Telefonica, Euskaltel edo Espainiako beste edozein enpresa bada), automatikoki agertuko gara ditxosozko .es horretan, nahi eta… Read More »

Nire web bidezko iPod pertsonala

Nire iPod-ean entzuten dudan musika entzuteko webgune hau bisitatzea besterik ez dago. Izan ere, XSPF Player izeneko Flash formatoko aplikazioa ezarri dut eskumaldeko zutabean. Nahi duzun mp3 artxiboa gehitzeko aukera dago, baldin eta mp3 hori sarean nonbait eskegita badago. Boriel-ek eginiko plugin-ari esker player honen edukiak editatzeko WordPress-en administratzaile interfazean sartu behar zara, haren plugin… Read More »

Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilbon azaroaren 27an

Seinale honetan irakur daitekeenez, Euskal blogarien 2. topaketa antolatuko du irratia.com irrati-bitakorak bere V. urteurrenaren zuzuan Bilboko Kafe Antzokian. Azaroaren 27an (igandea), arratsaldeko zazpietatik aurrera blogari euskaldunen topaketa informala izango dugu, garagardo batzuk hartu bitartean gure kontuez jarduteko. Xabier Mendiguren Elizegik bertan aurkeztuko du blogeko testuekin osatu duen liburua eta bertan bere bitakora aurkeztuko duen… Read More »

Bost urte irratia.com egiten

Azaroaren 1ean bost urte bete ziren irratia.com-en lehenengo saioa egin genuenetik. Sarean zuzenean emititzen hasi ginen “euskal irrati digitalaren” esperimentuarekin. Hori ospatzeko, webguneari itxura berria eman eta aurreko bertsioaren gordailua jarri dugu sarean. Artxibo gehienak daude (beste batzuk aurkitu beharko ditugu) eta batzuk entzuten egon naiz, lehendabiziko saioa eta jada ahaztuta nituen beste audio interesgarri… Read More »

CBGB ixtear, Save CBGB!

Irakurri dut CBGB aretoa arrisku larrian dagoela. Litekeena da laster ateak betirako itxi behar izatea eta horrek benetan pena handia eman dit. Boweryko 315.ean dago, Little Italy-tik oso hurbil, New York-eko punk musikaren habia izan zen kontzertu areto mitikoa. Ramones etortzen zaigu gogora CBGB aipatzean, baita New York Dolls, Jonny Thunders, Patti Smith edo Dictators,… Read More »

EITB, Internet eta feedback-a

Komunikabideen erantzukizun sozialaren adar batek kezkatzen nau, sarri, ETBren albistegiak ikusten ditudanean. Erantzukizun soziolinguistikoa esango nioke akaso, hizkuntza gaizki erabiltzeak dakartzan ondorio txarrak handiak baitira hedabide batek duen estatusaren eta ikusle kopuruaren ondorioz. ETBren kasuan, batez ere erdarazko kateko albistegiak entzutean kezkatzen nau hizkuntza kaxkar eta akatsez josiak. Badakit euskarazkoan zuzentzaileak badirela baina erdarazkoan, gaztelania… Read More »

Saharatik abian

Duela hilabete aurreratu nuenez, proiektu berriekin ibili naiz azkenaldion. Bada, horietako bat duela bi aste aurkeztu nuen beste leku batzuetan baina hemen ez. Beraz, aipatu beharko dut azkenik saharatik.com webgunea. Mendebaldeko Sahara du hizpide informaziogune honek eta espero dut ekarpen interesgarria izatea arlo horretan. Lagun batzuren artean sortu dugu eta ari gara informazioz hornitzen. Noski,… Read More »