Nire web bidezko iPod pertsonala

By | 2005/11/25

Nire iPod-ean entzuten dudan musika entzuteko webgune hau bisitatzea besterik ez dago. Izan ere, XSPF Player izeneko Flash formatoko aplikazioa ezarri dut eskumaldeko zutabean. Nahi duzun mp3 artxiboa gehitzeko aukera dago, baldin eta mp3 hori sarean nonbait eskegita badago. Boriel-ek eginiko plugin-ari esker player honen edukiak editatzeko WordPress-en administratzaile interfazean sartu behar zara, haren plugin moduan funtzionatzen baitu. Artxiboaren URI helbidea idatzi eta bestelako datuak sar ditzakezu, podcast saioaren edo abestiaren izena kasu… Eta kitto. Egia esan, offline eta off the record, ez daukat iPod-ik, askoz merkeagoa den Inovix IMP-64 bat baizik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude