Vienan bada kaletik txakurren gorotzei argazkiak ateratzen ibiltzen den internauta bat. Set bat osatu du Flickr-en Austriako hiriburuan bildutako aleekin. Benetan Viena bisitatzeko gogoa kentzen dizu edo, behintzat, postaletako irudi bukolikoa ezabatzen dute kaka pilo horiek. Mina bat zapalduko ote duzun beldurrez ibiliko zara behintzat hurrengo bisitan. Egia esan, hiri eta herri askotan gertatzen dena gertatuko da han ere (han bere txakurrak ortozik zioen esaerak, han ere gorotzak kalean esango genuke bertsio hiritarrean): erdigunean dena da polita eta txukuna, baina auzoetan ez da hain sarri pasatzen eskobatzeko makina.
Flickr-en badira shit etiketa duten argazki gehiago eta, higuina gorabehera, salaketa itxurosoa egin daiteke, originala behintzat, hirian mokordoen bila abiatuta. Frikia izan behar da, baina, hortik kamararekin kaka bila ibiltzeko!
Buenoooo… Argazkilari hori Bilboko Prim kalean gora igoko balitz! Iaz han bizi nintzen eta Kanbodiaren antzekoa zen, inoiz ez zenekien noiz iritsiko zinen etxera hanka batekin herren eginez, gorotz usaina gainetik kendu ezinda.
Txakur jabe batek “despistatu naiz” edo “nireak ez du egiten” edo horrelako aitzakiren bat ematen dionean, ondokoa esaten dio nire andrearen aitak:
“Aizu, hori kaka da, e? Izan ere, kaka izan ordez urrea balitz, txakur jabeek ez zeniokete inola ere kalean egiten utziko! Aurkituko zenukete bidea bai, zuen etxeko balkoian egiteko, despisterik gabe, ziur naiz. Kontua da kaka dela, eta hori inork ez duela nahi, zuek ere ez…”
Behin ikusi nuen telebistan Parisen kaleko gorotzen kontra estrategia bitxia planteatu zuen tipo batena: zotz txiki batzuetan Frantziako bandera trikoloreak zeuzkan, eta kaletik joan ahala, aurkitutako txakur kaketan jartzen zituen. Ez nago seguru, baina uste dut argazkiak ere egiten zituela (artista omen zen protestatzailea).
Oso ona iruditu zitzaidan, auzo lotsa sorrarazteko kaleetan. Euskal Herrira ekarrita, zein banderak izango luke eraginkortasun salatzaile gehien? IkurriƱak jarriko dirugu gogotzetan? ala piperpoto eta trikoloeak? ala Athletic eta Errealekoak?