Category Archives: nire i-bilerak
Iruñean eta hemen WordPress-en inguruan jarduten
Lehengo egunean Iruñean izan nintzen, aurreko bidalketan (sarreran, albistean…) idatzitakoak hornidura pixkatekin botatzeko. Ez nuen ordenagailurik ez diskete edo pendrive-rik eraman, testua hemen zirriborro moduan bainuen. Sartu, argitaratu eta hor hasi nuen jarduna Larraona ikastetxeko ordenagailu gelan. Bitakorak edo CMS sistemek duten beste abantaila bat duzu zirriborroena.
Euskarazko blogintzaren bilakaera, euskal Interneten panoraman
Gaur UEUren Iruñeko ikastaldian, Patxik prestatu duen Blogen inguruko ikastaroan azalduko dudana. Googlen euskal blogosfera bilatuta aurkitu dudan erreferentzia batek ondo azaltzen du, erdaraz, azken urteko euskarazko blogosferaren panorama eta bilakaera.
Saharauien ziberintifada
Saharauien egungo intifada berriak telekomunikazioak ditu tresna eta Internet adierazpide: sakeleko telefonoak eta kamara digitalak dira arma berriak. Marokok ezin du informazio jarioa gelditu eta gure esku dago zabalkundean laguntzea. Webgune pilo batek jarraitzen du egunotan saharauien altxamendua, batzuek azkenaldion propio sortuak, Sahara Libre eta Ciberintifada webguneak kasu. Blogak ari dira erabiltzen, Sahara ElHora, Sahara… Read More »
Saharauien intifada
Astebete da Saharatik bueltatu ginela baina, harresiaren kontrako manifestazioaz gero, azken egunotan berriro izan dugu saharauien berri. Oraingoan lurralde okupatuetatik dator intifada berriaren oihartzuna, saharauiak egunotan marokoar okupatzaileen aurka altxatzen ari dira, era baketsuan, zapalduak izateaz nazkatuta daudela esateko. Errepresioaren salaketak are errepresio gehiago ekarri du: atxiloketak, torturak, bortxaketak, etxe hondatuak eta izua. Baina lehen… Read More »
Saharatik bueltan
Euskal kazetari, musikari eta sahararen aldeko elkarteetako kide batzuk Mendebaldeko Saharan izan gara asteburuan, haien lurraldea banatzen duen harresiaren aurkako nazioarteko manifestazioan. Ostegunean Madrilen abioia hartu eta Tindufera heldu ginen, handik hurbil, Aljeriako lurretan SEADi utzitako eremuan saharaui zibilak bizi baitira errefuxiatuen kanpamenduetan. Bertatik abiatuta, Mendebaldeko Saharan barneratu eta askatutako guneetatik ibili gara bi egunez.… Read More »
Euskaldunok Madrilen = Etiopeak Martitzen
Sareko ibilerak, loturak klikatuz eta klikatuz, nahiko kaotikoak izaten dira eta badakizu nondik abiatzen zaren baina ez non amaituko duzun. Gaur aurki.com-en Etiope bat Martitzen blogaren lotura jarraitu dut. Katixa izeneko neska blogari euskaldunak egiten du. Itxura denez, Madrilen dabil gidoilari telebista batean eta bere bitakoran gogoeta bitxi eta interesgarriak idazten ditu, literaturazalea eta gasteiztarra… Read More »
Alexaren datuekin zoratuta
Alexa bilatzaileak bere nabigazio barra erabiltzen duten internauten nabigazio ohituretatik emandako sailkapenean oinarrituta, orraztapen partikularra egiten du Cybereuskadik, web baskoen ranking-a egiten. Ondoren, batzuek eta besteek aprobetxatu dute nork bere webak sailkapen horretan duen tokia nabarmentzeko. Alexaren sailkapen honek, ordea, ez du inolako fidagarritasunik. Hori esateko, nik ongi ezagutzen ditudan datuetan oinarritzen naiz: editatzen ditudan… Read More »
Elgetan gaude blogariok
Elgetan bildu gara, bertako Kafe Antzokian. Blogak eta birrak (edo BBK, Blogak, Birrak eta Kanutoren bat) topaketan. Hauteskundeak izan dira EAEn eta pantaila honi barik pantaila erraldoiari begira daude blogari guztiak. Hau da blogariek atera eta Flickr-en eskegi dituzten argazkietako bat.
Orson Welles-en euskaldunoi buruzko bideoa
Baskoak ageri diren bideo tonto batzuen ostean, benetan merezi duen agiri historikoa aipatu behar dut: Around The World with Orson Welles seriekoa. Medem-en La Pelota Vasca filmean ikusi genituen honen zati batzuk, baina oso dokumentu interesgarria da, osorik ikustea merezi duena. Around The World osoa 134 minutuko erreportaia sorta da, 1955ean Wellesek Britainia Handiko telebistarentzat… Read More »