Category Archives: Beste

Bestelakoak

Who killed the electric car?

AEBetan egun 4 dolar inguru kostatzen da gasolina galoia, euskarara itzulita, 0,84 euro litroa. Noski, eurentzat onartezina da gu orain konformatuko ginatekeen prezioa, baina garestitzeak herritarrei kezka eragin die. Boteretsuek sortutako status quo horren logika maltzurra eta zilegitasuna agerian uzten duen film dokumentala estreinatuko da datorren astean AEBetan: Who killed the electric car? izenburukoa. 1996an… Read More »

Edan, ian, lo, zentsuratu?

Ostiraleko Berrian, azkenik, berba horiek (edo batzuk bederen) argitaratu ziren. Baina zergatik ez da Iruña-Veleiako aurkikuntzen gaineko ia ezer azaldu Espainiako komunikabideetan? Nahikoa da gaztelaniazko Google Newsen buelta bat ematea (gaur arteko) ia aipamen guztiak bertoko prentsakoak direla egiaztatzeko. Azken lau egunotan bakarrik Telecincon aipamen bat eta El Paisen gaur beste bat. Hain bitxia da… Read More »

Uzbeko? Ez, euskara

Dailymotion blogged video Batzuetan, askotan, arreta euskaraz lortzea arapahoe hizkuntzan eskatuta baino zailagoa da. Telefonoa euskaraz izeneko kanpainia baten bideoa aurkitu dut sarean. Arreta euskaraz eska dezagun animatu nahi gaitu Kontseiluak iragarki tragikomiko honen bidez. Errealitateak, hala ere, fikzioari aurrea hartzen dio sarri, tamalez…

Orhipean ingelesez, gure burua munduan aurkezteko liburua

Egunotan liburu azoka dugu Bilbon eta haren inguruan egitarau interesgarria osatu dute antolatzaileek. Hala ere, Interneten ez dut ez egitaraua ez azokaren inguruko webgune ofizialik aurkitu. Pena da, baina nago liburu saltzaileek ez dutela oraindik barneratu egitaraua osatzeaz gain, sarean haren berri eman behar dela, editore gehienek, salbuespenak salbuespen, sarea ulertu ez duten bezala. Iragan… Read More »

Salaketa: ondare naturala eta historikoa suntsitzen ari da Diputazioa Uribe Kostan

Benetan haserretu nauen triskantza ikusi dut lehengo asteburuan Larrabasterran. Gerrako Burnizko Gerrikoaren ametrailadora habiak eta bunkerrak suntsitzen ibili dira egunotan, gure ondare historikoa suntsitzen. Epaitegian salaketa jartzeko moduko suntsiketa. Mendi bat OSORIK jan dute makinek, malda osoa, tontorreraino. Triskantza ekologikora ohituta gaude azkenaldion, agintariek tarteka ekologista mozorroa janzten duten arren. Kontua da aurrerabidearen izenean saldu… Read More »

Matrako gogoan, Matrako jaialdia

2004 azaroan lagun bat galdu nuen, Joseba Sanchez, Matrako askorentzat. Minbiziak eraman zuen eta lur jota utzi ninduen haren heriotzak, triste eta amorratuta aldi berean, gu utzi baino bi egun arinago bera bisitatu bainuen ospitalean eta oso efektu bortitza eragin zidan aspaldiko laguna, lagun sendoa, alaia, jatorra eta bizia zena hain makalduta ikusteak. Ez nuen… Read More »

Langile baten galderak maiatzeko zubian

Maiatzaren lehena ospatzen dugu gaur. Batzuek manifestazioetan, beste askok hondartzan edo mendian… Eta gaurko eguna ilustratzeko aproposak diren kanta batzuk badirela pentsatu dut. Hasteko, noski, Internazionala dugu gaurko egunaren kanta ofiziala. Tira, ari naiz letra deszifratzen, erdarazkoak Rosetta moduan hartuta, baina oraindik “indazu albiristea” falta zait. Hala ere, urtero kantatzen dugu, bada ez bada ere.… Read More »

Txapelaren inguruan

Euskaldunon betiko ikurtzat hartua dugu txapela, gure izaerari eta irudiari erabat atxikia, baina egiazki ez ei da sortzez euskaldunona ezta betikoa ere. Xamarrek beti esaten du XIX. mendekoa dela, azkar hedatutako moda berria. Atzo ETBn txapelaren inguruko erreportaia interesgarria eman zuten, frantziar batzuek hemengo batzuekin batera egina. Txapela Biarnotik gurera pasa eta berehala hedatu zela… Read More »

Eloy de la Iglesia gogoan

Gaur jakin dut Eloy de la Iglesia zarauztar zuzendaria hil dela. Nigan eta nire belaunaldiko gaztetxo askorengan eragin handia izan zuten filmak egin zituen berak. Nik ondo gogoratzen ditut Navajeros (1980), Colegas (1980), El pico (1983), El pico II (1984) eta La estanquera de Vallecas (1987). Bere filmetako aktore gehienen moduan, bera ere jausi zen… Read More »

ETA erakundeak su etena aldarrikatu du

Duela hamar minutu etorri zaigu lankide bat hori esanez, momentuz inork ez dakiela eta exklusiba Radio Euskadik daukala. Zeuk badakizu honez gero seguru El Mundok eta enparauek badakitela… Eta hala zen. Honez gero kristo guztiak irakurria izango du. Baina zenbat enteratu dira blogen bidez? Ez dut uste asko izan direnik. Azkar ibiltzen dira blogak, baina… Read More »