Monthly Archives: abendua 2003

Sareko uste ustelak

Azken urteotan gure bizitza aldaraziko zituzten hainbat gauza iragarri dizkigute Interneten inguruan. Batzuk benetan garrantzitsuak suertatu dira baina beste batzuk huts egindako iragarpenak dira. Moda iragankor horietako batzuek egun nahiko ergelak dirudite, baina bere garaian entzute handia izan zuten. Hona hemen sareko tontokerien zerrendatxo bat, berriki Kuro5hin weblogean agertutako Top Ten Internet Fads izeneko sailkapenaren… Read More »

Lubaki digitala estali gabe

Iragan astean Genevan izan zen Informazioaren Gizarteari buruzko gailurrak argi utzi zuen herrialde garatuen eta azpigaratuen artean gero eta alde handiagoa dagoela alfabetatze digitalari dagokionez. Herrialde pobreetako ordezkarien esanetan gailurrak ez du emaitzarik izan, erabaki garrantzitsu guztiak 2005eko azaroan Tunisian izango den bilkuraren bigarren parterako utzi baitituzte. Garapen digitalerako diruen bideratzea, software librearen garapena, software… Read More »

Ruper Ordorika

Kantuok ekarpen Bere 13. diskoa aurkeztu berri du Ruper Ordorika kantari oñatiarrak, Kantuok jartzen ditut izenekoa. Gustora dago Ruper, bere formula aurkitu duela eta, jazzaren auzo mugetatik datozen musikari amerikarren laguntzaz. Gurean entzulego fidela du eta kanpoan duen itzalak eman dio euskalduna izatea zein nekeza den konturatzeko aukera. Diskoa kokatzen den testuinguruaz, munduko hiritartasunaz eta… Read More »

Sarean lagunak egiteko

Kontaizu aldizkariaren 3. zenbakian argitaratua. Sare sozialak dira Interneteko azken orduko joera arrakastatsua. Urrutiko zein hurbileko jendea ezagutzeko eta harremanak bideratzeko modu berria sortu da, lehendik ezagutzen ditugun chat berriketari eta bat-bateko mezularitzari sarearen egitura bera gehituz. Aurtengo fenomenoa, dudarik gabe, Friendster izan da. Haren arrakasta ikusita, laster sortu dira antzeko zerbitzuak han-hemenka. Kontu hau… Read More »

Milioika abesti zakarrontzira

Enpresen arteko negozioek musikariei eta musikazaleei inoizko kalterik larriena egin diete egunotan. Azken urteotan musikari independieentzat sustapen zerbitzua eman duen mp3.com domeinua erosi berri dio CNET informatika sareak Vivendi enpresari. Vivendik urte hasieran erosi zituen domeinua eta haren zerbitzariak, baina ez du zerbitzua ematen jarraitu nahi, horregatik saldu du domeinua eta mp3.com-en zerbitzarietan zeuden milioika… Read More »

Ali Lmrabet berriro gose greban

Marokokoa diktadura da. Ez dut ezer berririk esaten horrekin, pixkat Mahgrebeko errealitatearen jakitun denarentzat. Ali Lmrabet kazetaria adierazpen askatasuna erdi aroko erregimen politiko batean egikaritu nahi izateagatik gartzelan dago aurtengo maiatzaz geroztik. Gose grebari ekin dio azaroaren 30ean, gartzela barruko bizi baldintza eskasengatik eta agintariek kontzientzia preso moduan har dezaten. Berarekin batera beste kazetari preso… Read More »

Durangotik bueltan

Berriro ere Durangoko Azoka izan dugu hitzordu eta hizpide egunotan. Kokapen berria, oraindik burutu gabe badago ere, ikusgarria da. Hala ere, azalera arteragoko urteetako bera da eta jendetza artean ibiltzea nekeza izan da egun gehienetan. Urterik urtera lagun gehiago parajetzen dira Durangora, baina disko eta liburu ekoizleek jaitsiera somatu dute urtean zehar.

Netiketa arauak

Interneten komunikazioa eraginkorra izan dadin gizalegezko portaera ezinbestekoa da. Lantokian edo lagun artean bezala, besteak errespetuz tratatzea gomendagarria da sarean ere, batzuetan nahi izan gabe gure jarduerak beste internautei kalte egin baitiezaieke. Horregatik, molestagarri ez izateko netiketa edo sareko jendetasun arauak ezagutu eta errespetatu behar dira.