Buber sariak abian
Euskal Herriko webgunerik onenak nabarmentzen dituzten Buber sarien laugarren edizioa abian jarri dute. Aurten Internet&Euskadi elkarte sortu berriak hartuko du sariketa hau antolatzearen ardura, orain arte Jose Antonio Del Moral kazetariak zuzentzen duen @Euskadi buletinak antolatzen baitzuen.