Gazte bidaiarientzako gidak egiten dituen Lonely Planet australiar argitaletxe famatuak Euskal Herriari buruzko gida atera berri du. “AQUITAINE – Pays basque” izenburu bitxiarekin badator ere, Akitania baino Euskal Herria hartzen du, iparraldea zein hegoaldea. Gure herria osorik hartze horrek buruhausteak ekarri omen dizkio argitaletxeari, @Euskadi buletinak dioenez.
Aspaldi Guide du Routard famatuak atera zuen Pays basque-ri buruzko gidaliburua, Euskal Herri osoa hartzen zuena. Aurten edizio berria egin dute.