Author Archives: Jabi Zabala

Webgune irisgarriak denontzat

Informazioa emateko xedea duen edozein webgunek bi oinarri behar ditu bere helburua eraz lortuko badu: irisgarritasuna eta erabilgarritasuna. Lehenengo ezaugarria HTML lengoaiaren estandarrek zehazten dute. Bigarrena, berriz, intuizioak eta diskurtsoa ordenatzeko giza ahalmenak. Irisgarritasunaz jardungo dugu gaurkoan, webgune askok eta nabigatzaileren batek ez dituzte estandar horiek beti betetzen.

Hizkuntzak sarean ikasteko

Denok dakigu hizkuntza bat ikasteko onena berau mintzatzen den gizartean murgiltzea dela, baina hori ez da beti posible izaten. Interneten bada ikasteko laguntza emango digun webgune, hiztegi eta zerbitzu mordoa, batzuk doakoak eta oso interesgarriak. Seguruenik ez da modurik onena izango, baina laguntza ematen du sareak edozein hizkuntza ikasteko, oso urrunekoak badira ere, edo horietara… Read More »

Gaztetxe telematikoak

Duela 10 urte pentsaezina zen ordenagailu bat gaztetxe batean ikustea, artean sareak eta Internet zer zen inor gutxik zekien. Gazteria militanteari eta mezu alternatiboari erabat arrotzak egiten zitzaizkion ordenagailuak. Egun, berriz, kontrainformazioak sarea du tresna nagusia eta gaztetxeetan ordenagailuak zein hackerrak egotea gauza normala da. Urte hauetan egon den bilakaerak arrazoi batzuk ditu eta ondorioak… Read More »

Bertoko egunkarien etorkizuna sarean

Astelehenean Eitb24.com albiste atariaren aurkezpena egin zuen EITBk Bilboko hotel batean. Etengabeko edizioan albisteak eskaintzen dituen webgune hau aurkeztu ondoren, gai interesgarri baten inguruko mahaingurua izan zen eskenatoki gainean, online edizioa duten euskal egunkari gehienetako ordezkarien partaidetzarekin. Horiez gain, Interneteko konexioa ematen duen telefono konpainia bateko eta InternetEuskadi elkarteko ordezkariak izan ziren. Bertan jazotakoaren eta… Read More »

Blogosferaren boterea

Blog edo bitakora pertsonal zein kolektiboen fenomenoa gero eta hedatuagoa dago, gero eta kolektibo boteretsuagoa bihurtzen ari da blogger-ena. Iritzi emale aktiboz osatutako gizarte paraleloa osatzen dute, demokrazia eskatzen duena eta esku hartzea galdatzen duena. Sareratzen diren ohiko komunikabideen ondoan, bitakorak oinezko internautarengandik hurbilago daude. Haiek ez bezala, zentsurarik gabeko iruzkinak egitea ahalbidetzen dute eta,… Read More »

Etorkizuna kultura librea da

Copyright-aren diktadurapean bizi garela diote eta eredu libreagoa proposatzen dute Creative Commons-eko kideek, sortzaileek nahierara euren lanak besteekin elkarbanatzeko eredua aukera dezaten. Etorkizuneko sorkuntzak Lawrence Lessig-en bidetik joko duela diote arte elektronikoaren aitzindariek ere, honek galdatzen eta proposatzen duen kultura librearen eta sorkuntzaren jabego ez murriztailearen bidetik.

Zeren bila dator jendea

Gaur Sustatun agertu da badagoela webgune bat, quebuscasque izenekoa, jendeak Googlen egiten dituen bilaketa bitxiak batzen dituena. Bada, webgune gehienetan bezala, bilatzaile bidez sarean.com honetan agertzen direnak ere oso gauza bitxien bila dabiltza, bisitarien %89 bilatzaile batetik igaro gabe zuzenean sartzen diren arren. Gako-hitzen top ten-a egin dut eta hauek izan dira 2004ko lehen sei… Read More »

Makinek aurrea hartuko digute?

Zientzia-fikzioko idazleek iragarri dutenez, laster helduko omen da aurrerapen teknologikoak giza adimenari aurrea hartuko dion unea. Amerikarrek singularitatea esaten diote etortzeko den balizko une horri. Giza bilakaeraren ondoan askoz arinago doa makinena eta baliteke laster nolabaiteko adimena izango duten ordenagailuak sortzea. Zer gertatuko zaigu orduan? Iragarpenak ez dira oso optimistak.

Nire gustoko Feed-ak

Azken hilabeteotan hemen biltzen ari naiz nire gustoko (eta ez hain gustoko baina nolabaiteko interesekoak) bitakora eta albistegien titularrak, XML feed-a dutenena behintzat. Pertsona baten liburutegiak bere izaeraren berri ematen duen bezala, blogger baten berri ematen digu egun bere blogrollak. Bloglines zerbitzua erabiltzen dut, doakoa eta oso gomendagarria.

Zentsuraren gainetik

Prentsa askatasunik ez dagoen herrialde askotan gobernuek komunikabideak itxi ostean Internet bilakatu da zentsura saihestuz informazioa hedatzeko bide bakarra. Sareak ematen duen askatasun horrek beste aurpegi bat badu: gartzelaratutako internautena, baina sarean bertan eraso horiei emandako erantzuna ez da makala izaten.