Author Archives: Jabi Zabala

Kontrol sozialerako etiketak

Teknologia berriak gero eta gehiago kontrol sozialerako erabiltzen dira eta gero eta zailagoa dugu gizaki arruntok horretaz jabetzea. Horietako bat radiofrekuentzia bidezko identifikazioa da, RFID bezala ezagutzen den teknologia. Oso etiketa txikiak gure arropen artean edo azalean jarrita, gure mugimendu guztiak jarrai daitezke. Hobetzen eta merketzen den neurrian, RFID teknologiak gure pribatutasuna ezerezean utziko du,… Read More »

Comment Spam-a zilegi da?

Egunero jasotzen ditut iruzkin itxuraz absurdoak, ingelesez, normalki sexu webgune batera edo online kasino batera bideratzen dutenak. Ingelesez dira iruzkinok, noski, eta euren helburua Googleren bilaketetan euren webgunea goi postuetan agertzea da, PageRank engainatuta. Izan ere, web baterako lotura beste askotan agertzen denean, Googlek eta sailkapenean igotzen du web hori. Movable Typeren 2.661 bertsioa erabiltzen… Read More »

Eguraldiko gizona eta ni

ETBn eguraldia aurkezten duen gizonarekin jai daukat. Herenegun asteazkena asteko egunik txarrena izango zela iragarri zuen. Eguna estalita hasi zen, hodei altuekin, baina eguerditik aurrera sekulako eguzkia atera zen. Gaur, Teleberri ostean, emakume sentitzen zela eta hodeirik ez genuela ikusiko esan digu. Bazkalostean abiatu naiz, bada, hondartzarantz. Baina goikaldean dena zegoen erabat estalita. Hondartzan geundela… Read More »

Entziklopedia librea sarean

Jakintza biltzeko eta jendartean zabaltzeko egitasmoa izan zen entziklopedia. Bera izan zen ilustrazioaren abiapuntua eta egungo jakintzaren gizartearen abiapuntua. Sarea bera entziklopedia erraldoi moduan uler daiteke eta bilatzaileak bertako aurkibideak lirateke; Aurki bezalako direktorioak gaiak aurkitzeko aproposak dira eta Googlek gako-hitzak topatzen lagunduko digu. Interneten badira ohiko entziklopedien online bertsioak, baina sarerako propio eginiko entziklopediak… Read More »

Internautak sailkatu nahian

Sarea beti gauza ilunak, deigarriak baina azpimunduarekin lotutakoak gertatzen diren lekua da ohiko hedabideentzat. Askotan ez dira konturatzen Internet ez dela berez leku jakin bat, gizarte osoaren isla baino, unibertso ezberdin asko sar daitezkeen komunikazio sarea besterik ez da. Baina gauza bat Interneten gertatu dela esatea nahikoa da masa beldurtzeko eta topikoak zabaltzeko. Noski, beti… Read More »

Bideo digitalak nola sortu

Iragan astean nork bere bideo interesgarriak besteekin trukatzeko sareak ematen duen aukeraz jardun genuen. Aktibismo telematikoak bideoak trinkotuta eMule bezalako truke sareen bidez hedatzeko modua aurki dezakeela azpimarratu genuen, oraindik bide hori oso jorratuta egon ez arren. Gaurkoan banaketaren aurreko urratsei erreparatuko diegu, hau da, bideoak filmatzeko, editatzeko eta formatu trinkotu horietara moldatzeko moduei.

Saharara goaz

Sopelako Ander Deuna ikastolako ikasleek ikasketa bidaia berezia egingo dute aurten, saharaui errefuxiatuen kanpamenduetara. Baina nortzuk dira saharauiak eta zergatik daude basamortuko erbestean? Sarean jakingarri guztiak aurki ditzakegu.

Gurean ere netiketa, mesedez

Askotan aipatu izan dut sareko komunikazioan netiketa erabiltzearen beharra. Baina jendeak ez du oraindik ikasi ganorazko neurriak aplikatzen eta hori da, azken finean spam-a eta birusak gure artean hain ugariak izatearen arrazoia eta e-postak komunikatzeko tresna moduan balioa galtzearena. Horren erakusgarri, gure irratian egunero jasotzen ditugun e-posta bidezko oharrak daude, azken aldion gehiena birusak izan… Read More »

P2P sareak aktibismorako

Bideoak (normalki film komertzialak) eta bestelako artxiboak trukatzeko erabiltzen diren truke sareak bestelako dokumental alternatiboak eta albiste zentsuratuak ere banatzeko erabil daitezke. Horretan hasi dira ekintzaile batzuk. CNNk zentsuratutako albisteak, Medem-en Euskal Pilota, Michael Mooreren Fahrenheit 9/11 eta beste hainbat film sarean eskura daitezke dagoeneko, eDonkey/eMule edo Bittorrent bezalako sareen bidez. Beste batzuk KaZaA, Limewire… Read More »

Usteltze digitalaren mehatxua

Egun digitalizatzea da joera, testuak, artea… Jakintza oro datu bihurtu, eskaneatu, digitalizatu behar ditugu gal ez daitezen, informazio hori aldaezin, urraezin bihurtzeko. Zeroak eta batak erabateko konponbidea bailiran aurkezten zaigu digitalizazioa… Baina nork bermatzen digu egun euskarri digitalean daukaguna 50 urte barru irakurgarria izango dela?