Sarean-en eta blogarion eraginaz

By | 2006/02/10

DebekuakBeste webmaster eta blogari askoren antzera, askotan pentsatu dut zein izango ote den nire idatzien eragina gizartean. Euskal blogosfera gero eta indartsuago baina sakabanatuago dagoen honetan zaila da neurtzen baina nire irudipena da begi askok jarraitzen dutela, uste baino gehiago, iruzkinetan islatzen dena baino gehiago ere, gure oinezko internauton adierazpide libre honetan idazten dena. Hala ere, zaila da neurtzen eragina, eragin zehazgabea izaten delako.
Abenduan hemen idatzi nuen Bilboko metroan argazkiak egitea debekatzen zuen arau absurdoaren kontra argudiatuz. Handik gutxira heldu zitzaidan offline eta off the record informazioa: Nire idatzia Julio Ibarraren mahai gainean zegoen eta gaia aztertzen ari ziren… Dagoeneko hura ia ahaztuta neukan, baina atzo, gaia ondo ezagutzen duen Mitxelek iruzkin batean Julio Ibarrak debeku hori altxatu duela jakinarazi zidan.


Onartu behar dut biziki pozten nauela, erabakiak bezalaxe, agian nire testuak eta bertan botatako argudioek erabakian eraginen bat izango zutela pentsatzeak. Ez naiz bosgarren botereaz hitz egiten ausartuko, ez dut esango euskal blogosferak sekulako eragina duenik esango, baina hemen indarra dago. Hau anekdotikoa izan liteke eta erabakiari guztiz zentzuzkoa deritzot. Baina hamar urteren buruan orain hartu badute argi dago Ibarrak kargua hartu eta feedback-a funtzionatzen hasi dela. Hor dago arrazoia. Ez daukat gehiago esateko.

Besterik gabe, euskal blogariak eta Flickr-eroak animatu nahi ditut hemendik, idazten dutenak gizartean eragina izan dezakeelako. Badakit sentipen hori dela blogariaren oinarrizko motibazioa, baina orain horren froga etorri zaigu. Zorionak argazkilarioi ere, gehiago ez direlako-garelako ezkutuan ibili beharko metroan, klandestinitatean. (Argazkia: Digital Owl).

2 thoughts on “Sarean-en eta blogarion eraginaz

  1. Xabi

    Ondo diozunez, ia ezinezkoa da blog baten eragina neurtzea. Argazkiaren debekuaren kontu hau oso urrutitik dator eta ondorioz ezin daiteke esan zehazki zer izan den guzti honen azkenengo eragilea, asko baitira itzalean eta jendaurrean arau ulertezin hauen aurka aritzen direnak.

    Nik pairatu ez baldin badut ere, egundoko injustiziak gertatu dira segurtasun zaindari eta zaletuen artean. Ikusi bestela, http://www.tranvia.org eztabaidaguneko .

    Tranvia.org trenbide zaleon arteko eztabaidagune liderra da. RENFE edo Metro Bilbaoko langileak eta goi mailako pertsonai bat baina gehiago ere bertan aritzen dira eztabaidan eta urteak daramatza argazkien debekua salatuz.

    Guztion artean, bakoitzak bere hondar alea ipiniz, pozten naiz azkenean debeku hau bertan behera geratzea. Gaur Metro Bilbao, bihar RENFE, ADIF, eta FEVE?

    Reply
  2. Xabi

    Ondo diozunez, ia ezinezkoa da blog baten eragina neurtzea. Argazkiaren debekuaren kontu hau oso urrutitik dator eta ondorioz ezin daiteke esan zehazki zer izan den guzti honen azkenengo eragilea, asko baitira itzalean eta jendaurrean arau ulertezin hauen aurka aritzen direnak.

    Nik pairatu ez baldin badut ere, egundoko injustiziak gertatu dira segurtasun zaindari eta zaletuen artean. Ikusi bestela, http://www.tranvia.org eztabaidaguneko

    Encontronazos con vigilantes de seguridad al hacer fotos.

    Tranvia.org trenbide zaleon arteko eztabaidagune liderra da. RENFE edo Metro Bilbaoko langileak eta goi mailako pertsonai bat baina gehiago ere bertan aritzen dira eztabaidan eta urteak daramatza argazkien debekua salatuz.

    Guztion artean, bakoitzak bere hondar alea ipiniz, pozten naiz azkenean debeku hau bertan behera geratzea. Gaur Metro Bilbao, bihar RENFE, ADIF, eta FEVE?

    Reply

Utzi erantzuna Xabi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.