Bestaldeko blogariak Le Journal-en… y ¿Que?

By | 2006/01/22

Technoratin nenbilen ego-surfing pixkat egiten Baionako blog bat aurkitu dudanean. Erdarazko blog horretan euskal blogosferari buruzko informazio bat ageri zen Le Journaletik hartua. Kontua da ezaguna egiten zitzaidala testua, beste nonbait ikusia nuela. Bai, hitz berberekin aipatu gintuzten ¿Que? Bilbao doako egunkarian. Blogosfera baskoaren inguruko erreportaia atera zuten irailaren 5ean. Papel Continuok bere Flickr-eko kontuan jaso du errekorte bat. Bitxia egin zait Le Journalek testu hura fusilatu duela ikustea.

Bilboko metroan goizero banatzen duten doako egunkari mehe, sentsazionalista, arina eta arrunt espainola da ¿Que? hori. Gehiena Madrilen egiten da, Opus Deik kontrolatzen duen Recoletos taldeak argitaratzen du eta ikuspegia ez da batere euskaldunen aldekoa. Euskararen presentzia, zer esanik ez, hutsaren hurrengo da Que Bilbao horretan, ezta %0,7 ere eta gaiak benetan horiak baino lotsagarriak izan ohi dira. Erdaldunen artean ere duen irudi eskasaren ondorioz, oso arrakasta gutxi izan du bere lehiakide El Nervion (Vocento) eta 20 minutos etorri berriaren ondoan.

2 thoughts on “Bestaldeko blogariak Le Journal-en… y ¿Que?

  1. Xabi

    Qué, edukin aldetik, zabor hutsa da. Eta Bilbon bezala, Espainian ere ez du aparteko arrakastarik.

    Zalantzarik gabe, Bilboko dohako egunkari onena 20 minutos da. Nere ustez.

    Noiz ikusiko ditugu HITZA-ko banatzaileak metro sarreran ere, euskarazko doako egunkaria banatzen?

    Reply
  2. Pingback: sarean.com » eitb24 Vs. 2.0 sarea

Utzi erantzuna Xabi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.