MacGyverren kalte kolaterala

By | 2005/03/25

Dirudienez, MacGyver-en bideoaren arrakasta telebistaraino heldu da, irakurle eta lagun batzuek ohartarazi didatenez, lehengo asteko Felix Linaresen La noche de saioan ipini baitzuten. Tira, aitortu behar dizuet ustegabeko arrakasta horrek bitakora honen funtsa zalantzan jarri eragin didala, Agit-prop eta dibulgaziotik entertainment arlora pasatu beharko ote naizen. Baina espero ez nuen telebistako agerpen horrek beste eragin bat izan du: bat-bateko trafiko zaparrada itogarria.

Espainierazko hainbat webgunetatik bideorako lotura zuzena jarri duten batzuei esker, eguneko trafikoaren bataz bestekoa 7 Gigabyteraino igo zait. Bideoaren aipamena, besteak beste, hemen, hemen, hemen eta hemen agertu da, telebistan agertuz gero… Eta denak nire artxiboaren lotura zuzenarekin. Hosting indartsua eduki arren, gero eta trafiko gehiago da, aste betean ehun Giga baino gehiago izan dira. Hile bukaerarako 223 Gigabyteko estimazioa erakusten dit kontrol panelak eta nire hileko 120 Gigako topea gainditu behar zuen martxa horretan… Eskerrak konturatu naizen eta izena aldatu diot artxiboari. Inork ikusi nahi badu nire bitakorako sarrera hartatik eskuratu beharko du.

2 thoughts on “MacGyverren kalte kolaterala

  1. Luistxo

    Aizu Jabi. Google-n MacGyver Vascos bilatuta, nire blogeko gaztelaniazko mezu bat ageri da, eta handik zure blogeko sarrera euskaldunerako lotura ageri da… beharbada hortik ere etorriko zaizu trafiko hazkundea. Kalte egiten badizu, esazu hitz bat, eta konponduko dut.

    Reply
  2. Jabi

    Ez da beharrezkoa jada. Trafiko gehiena el rellano eta gorkalimotxo horietatik zetorren (25 giga egun batean), baina errua azken finean nirea zen, gutxieneko neurri batzuk ez hartzeagatik. Neurriak hartu ditut, izena aldatzeaz gain eta beste neurri batzuez gain, htaccess bat sortu dut hotlinking ekiditeko. Ondorioz, bideoa dagoen direktorio horretara soilik nire domeinuetatik sar daiteke pertsona, ez beste batetik .avi bideorako lotura jarrita.

    Ondorioz, ez nago trafiko gaindosia ordaintzeko arriskuan eta, horren erakusgarri, laster beste bideo potoloago batzuk eskegiko ditut hemen. A, eta MacGyverrena ikusi nahi duenak hemendik eskura dezake arazorik gabe:
    https://www.sarean.com/sarean/595

    Reply

Utzi erantzuna Jabi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.